Jean-Jacques Rousseau: Hezkuntza eta naturalismo pedagogikoa

Filosofia eta etika2,98 KB

Jean-Jacques Rousseau

Filosofia modernoa eta arrazoiaren garrantzia

Aurreko mendean, Descartes-i esker, filosofia modernoa hasi zen, eta honekin batera arrazoiak funtsezko garrantzia hartu zuen: arrazoiari esker subjektuaren ziurtasunek hartzen dute paper nagusia errealitatea ulertu eta jakintza lortzean; honela, arrazoia bihurtzen da jakintza determinatu eta lortzeko modua.

Paradigma-aldaketa eta naturalismoa

Paradigma-aldaketa honekin batera naturalismoa defendatzen hasten da. Natura eta honi dagokion guztia errealitate bakar bezala ulertzen dira, eta hortaz, jakintzaren eta zoriontasunaren jatorri bakar bezala ere. Ideia honek aldaketak eragin zituen pentsamolde arrazionalistak ezartzen zituen planteamenduetan eta, Rousseauren eskutik, gazteen garapenari eta hezkuntzari buruzko ideietan.

Rousseauren planteamendu pedagogikoa

Rousseauren planteamendu pedagogikoa ulertzeko, bere printzipio pedagogikoetan zentratu gara: naturalismo pedagogikoa.

Naturalismo pedagogikoaren printzipio nagusiak

Umea egozentrikoa denez, ez da beti gai bere esperientzietatik kanpotik emandako edukiak modu naturalean bereganatzeko. Horregatik, umeari zerbait erakusteko egoera bat proposatzen denean, egoera horretako aktore protagonista bihurtu behar dugu, eta horrela esperientzia horretatik ikas dezan.

Edukiak barneratzeko ez da bakarrik umearen garapen kognitiboa kontuan izan behar, baita bere garapen psikikoa ere. Hau da, umeak ezagutza batzuk benetan eta guztiz asimilatu eta barneratu behar baditu, bere inguruan dagoen guztian zentratu behar gara.

Hezitzailearen eta irakaslearen rola

Egoera pedagogikoaren barruan, hezitzailearen eta hezitua denaren papera argi izan behar da. Hezitzaileak ezarri behar du zer, noiz eta nola ikasi nahi den. Protagonista umea denez, berak zuzendu behar du bere prozesu pedagogikoa. Honek ez du esan nahi irakasleak autoritatea galtzen duenik umearen aurrean, baizik eta irakasleak umeen interesetatik abiatuta haien ikasketa-prozesuaren gida eta laguntzaile izan behar duela.

Hezitzaileak irakaslearen papera ere hartu behar du. Hau da, umea bere kabuz esperientzia bat bizi ondoren, irakasleak azaldu behar dizkio ikasleari esperientzia horretan zehar jasotako kontzeptuak.

  • Hezitzailea: ikasketa-prozesuaren gida eta laguntzailea, umeen interesa eta autonomia sustatuz.
  • Irakaslea: esperientzien ondorioak eta kontzeptuak argi eta ordenatuta azalduko ditu, ulermena errazteko.

Ikaskuntzaren egokitasuna eta erabilgarritasuna

Umeari irakasten zaiona bere bizitzarako beharrezkoa eta lagungarria izan behar da. Erakusten zaiona bere bizitzako esperientziekin lotuta egon behar da, berak hobeto ulertzeko. Nahiz eta momentu horretan ezagutza horiek zuzenean ez erabili, bere bizitzan zehar lagungarri izango dira. Umeak ikasten ari denarekiko interesa izan behar du; bestela, ez du irakasten ari zaiona guztiz barneratuko.

Deskargatu

PDF Word HTML