Epistemologia eta Zientziaren Filosofia: Oinarrizko Kontzeptuak

Filosofia eta etika2,99 KB

Epistemologiaren Oinarrizko Kontzeptuak

Ebidentzia

Zerbait egiazkoa dela guztiz ezinezkoa bada zalantzan jartzea esaten zaio.

Adostasuna

Egiazkotzat jotzen duguna elkarrizketa-prozesu baten bidez lortutako adostasunaren emaitza da.

Induktibismoa

Teoria horren arabera, zientzia honela eraikitzen da: esperientziak emandako kasu partikularrak abiapuntu hartu eta, horietan orokortzea aplikatuz, ondorioak ateratzeko arrazoibideak eginez.

Faltsazionismoa (Karl Popper)

Karl Popper filosofoak proposatutako teoria da. Zientzia faltsutu egin daitezkeen baieztapenez osatuta dagoela dio, horretarako faltsuak direla egiaztatzeko esperimentuak egin daitezkeelako. Popperren arabera, esperimentuek ezin dute inoiz erabat egiaztatu baieztapen bat, baina faltsutu dezakete, egiazkoa ez dela frogatuz.

Errelatibismoa

Egia unibertsal eta absolutorik ez dagoela dioen jarrera filosofikoa.

Dogmatismoa

Egia ziurtasunez ezagut daitekeela dioen teoria filosofikoa.

Ezagutzaren Ikuspegi Klasikoak

Platon

Iritzia (doxa) eta ezagutza (episteme) bereizten ditu. Lehen zatia zentzumenen bidezko ezagutza da. Bigarren zatia, adimenaren bidezko ezagutza da, arrazoimenaren bidez lortzen dena, eta hori da egiazko eta baliozko jakintza bakarra.

  • Mundu sentigarriaren ezagutza, zentzumenen bidez lortzen duguna, inperfektua eta engainagarria da: Iritzia (doxa).
  • Ideiak arrazoimenaren bidez antzematean datza: Egiazko jakintza (episteme).

Aristoteles

Aristotelesen iritziz, benetan baliozkoa den ezagutza unibertsala dena ezagutzean datza, ez partikularra dena ezagutzean. Esate baterako, mediku batek pertsona guztiek ditugun gorputz-ezaugarriak ezagutzea da benetan garrantzitsuena.

Aro Modernoa eta Zientziaren Filosofia

Arrazionalismoa

Ezagutza ziurrak lortzeko abiapuntua arrazoimena dela baieztatzen duen joera filosofikoa da. Zentzumenak ez dira fidagarriak, engainatu egin gaitzaketelako. Arrazoimenaren bidez, aldiz, lor ditzakegu ezagutza fidagarriak, sortzetiko egia batzuk baitaude, denok jaiotzatik ditugunak eta erabat ziurrak direnak.

Enpirismoa

Balio duen ezagutza bakarra esperientziatik datorrela dioen Aro Modernoko korronte filosofikoa da. Esperientzia horiek abiapuntu hartuta lantzen ditugu gure ideiak eta dakigun guztia. Enpiristen ustez, jaiotzean ez daukagu ideiarik; ideia guztiek, salbuespenik gabe, esperientzian baitute jatorria.

Kuhnen Zientzia Motak

  • Zientzia Arrunta: Kuhnen teorian, hala deritzo garai jakin batean denek onargarritzat duten paradigmen eraginpean lan egiten duten zientzialariek ekoitzitako zientzia motari.
  • Zientzia Iraultzailea: Kuhnen teorian, hala deritzo garai jakin batean denek onargarritzat duten paradigma baztertu eta bestelako paradigma bat sortzea helburu hartuta zientzialariek egindako ikerketa motari.

Deskargatu

PDF Word HTML