Filosofia eta etika ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Marx eta Alienazio Ekonomikoa

Filosofia eta etika2,24 KB

1.5. Ekonomia eta alienazioa

Marxentzat alienazio ekonomikoa da alienazio modu nagusia, gainerako guztiak haren mende daudelako. Ekoizleari lanaren produktua kentzen zaio. Lana da gizabanakoa aske izateko modua. Marxek ez zuen ukatu giza esentzia, baina behar biologikoekin zerikusia izango zuela esan zuen. Lanaren bidez, gizakiak errealitatea eraldatzen du bere beharrak asetzeko. Gizakiaren zoriona ekintzan dago, ez delako izaki pasiboa. Marxentzat hauek dira lanaren alienazio motak:

1. Alienazioa produktuarekin: fetixismoa

Kapitalismoaren ekoizpen moduan, langileak ez dira ekoizten denaren jabe. Produkzioa kapitalistaren esku geratzen da. Merkantzia-fetixismoan, benetan inportantea dena objektua da; subjektua, berriz, salgaiaren ekoizpen-baliabidea...

Jarraitu irakurtzen "Marx eta Alienazio Ekonomikoa" »

Nietzsche, Marx eta Mendebaldeko Filosofiaren Kritika

Filosofia eta etika3,24 KB

Nietzsche eta kristautasunaren kritika

Nietzsche filosofo bitalista zen. Kristautasuna hil ondorengo bizitzan oinarritzen denez, Jainkoaren ideia bizitzaren antonimia gisa asmatu zela uste zuen. Nietzscheren arabera, moral kristauak bizitza honetako plazerei uko egiten die; erlijioak gizaki guztiak Jainkoaren aurrean ahulak garela esaten digu. Erlijioa beldurretik sortu denez, gizakia gai da hura hiltzeko. Kristautasuna platonismo herrikoia da, ahulentzat eta esklaboentzat egindako filosofia eta moral arrunta.

Bestalde, erlijioak balio dekadenteak soilik proposatzen ditu: umiltasuna, mendekotasuna, obedientzia eta sakrifizioa. Besteak beste, bekatua, errua, damutasuna eta penitentzia kontzeptuekin egiten ditu erlijioak bizitzaren aurkako erasoak....

Jarraitu irakurtzen "Nietzsche, Marx eta Mendebaldeko Filosofiaren Kritika" »

Nietzsche: Nihilismoa eta Balioen Transmutazioa

Filosofia eta etika4,99 KB

Nihilismoa eta balioen transmutazioa

1. Nihilismoa

Nihilismoa Jainkoaren heriotzaren ondorioa da. Balioak bertan behera gelditu dira, itota. Mantsotasuna bizi-eredutzat hartzen duen heinean, bizitzari berari eraso egiten dio. Ondorioz, bizitza tinkoa ukatuz, nihilismoaren lehen aztarnak ezartzen dira moraltasun tradizionalaren eskutik.

Gizakia mundura jaurtikia izan delako ustea, eta, beraz, nondik datorren eta nora doan ez jakitea, nihilismorantz bultzatzen duen beste alderdi bat da. Metafisikaren mundua ezerezean gelditu denez gero, aterperik gabe gelditu da gizadia. Mundu transzendentea izan da gizakiaren bizitzari zentzua eman diona, eta orain, mundu horrek utzitako hutsuneak itxaropena edukitzea galarazten dio gizakiari.

Gizabanakoa uneoro...

Jarraitu irakurtzen "Nietzsche: Nihilismoa eta Balioen Transmutazioa" »

Gizakiaren izaera: Natura, Kultura eta Adimena

Filosofia eta etika3,6 KB

1. Natura eta kultura

1.1. Zer dugu sortzetikoa eta zer geureganatutakoa?

Gizakiok animalia kultural eta sozialak gara; bizirauteko besteekin erlazionatu behar dugu. (Adibidez: pentsatzeko gaitasuna gizarteari esker daukagu, hizkuntza beste batzuengandik ikasi dugu…).

  • Sortzetiko ezaugarriak: Herentzia biologikotik datozenak, jaiotzen garenetik ditugunak (azal-kolorea, odol-taldea, aurpegiaren forma, sexu-desberdintasuna…).
  • Geureganatutako ezaugarriak (kulturalak): Gizartean bizitzean eskuratzen ditugunak (hizkuntza, erlijioa, janzkera, arauak, genero-rolak…).
  • Nahasteak: Faktore biologiko eta kulturalak uztartzen dituzten ezaugarriak (adimen-maila, adibidez).

1.2. Kultura-aniztasuna

Kultura izateak bereizten gaitu beste animalietatik. Gizakiak,...

Jarraitu irakurtzen "Gizakiaren izaera: Natura, Kultura eta Adimena" »

Pentsamenduaren bilakaera: Mitologiatik Zientziara

Filosofia eta etika2,22 KB

Pentsamenduaren ezaugarriak

  • Antropomorfikoa: Fenomeno naturalak, gaixotasunak eta emozioak pertsonifikatzen ditu.
  • Animista: Naturan espiritu ugari bizi direla eta adimena, sentimenduak eta asmoak dituztela uste da.
  • Indeterminista: Naturan dena modu arbitrarioan gertatzen da.
  • Kosmos ordenatua: Lege naturalek gobernatzen dute.
  • Bideratzailea: Jarraibideak ematen dizkigu eta lege egonkorrak azaltzen ditu.
  • Pentsaera akritikoa: Dakiguna jainko-jainkosek agertu digutela uste da.
  • Errituala: Gizartean pribilegiatua den kasta batek (xamanak eta apaizak) fenomeno naturalen jakintza duela uste da.
  • Pribatua: Kasta horren jakintza sekretua da, ez da publikoa.

Pentsamendu arrazionala eta filosofikoa

  • Arrazionala: Fenomenoen kausa arrazionalak bilatzen ditu.
  • Errealista:
...
Jarraitu irakurtzen "Pentsamenduaren bilakaera: Mitologiatik Zientziara" »

Pentsamendu Politikoaren Bilakaera eta Giza Eskubideak

Filosofia eta etika2,41 KB

Giza eskubideak

Zer dira giza eskubideak? Gizon-emakume guztiak aske jaiotzen dira, duintasun eta eskubide berberak dituztela; eta ezaguera eta kontzientzia dutenez gero, elkarren artean senide legez jokatu beharra dute.

Platon

1. Ideala

Gobernu ideala jakintsuenena da, filosofoena.

2. Aurka eta alde

Demokraziaren aurka zegoen, Sokrates bidegabeki kondenatzeko adina ere usteldu zelako demokrazia, eta familia noble batekoa zelako. Gehiengoen iritzietan oinarritzen ziren, eta Platonek ez zuen hori uste. Gobernu monarkikoa edo aristokratikoa aldekoa zen.

3. Justizia

Justizia esparru politikoko bertute bat da.

Aristoteles

1. Gizakia, animalia politikoa

Elkarbizitza ezinbesteko zaion izaki mota da, funtsean. Ahalik eta bizitzarik onena erdietsiko badu, behar-...

Jarraitu irakurtzen "Pentsamendu Politikoaren Bilakaera eta Giza Eskubideak" »

Filosofiaren Bilakaera: Aristoteles, Descartes eta Kant

Filosofia eta etika6,91 KB

Aristotelesen Errealismoa eta Hilemorfismoa

Aristoteles, Platon pentsalari handiaren ikaslea zen eta, horren ondorioz, honek ere zentzumenen bidezko ezagutza eta ezagutza arrazionala bereizten zituen. Baina ez zetorren guztiz bat haren irakaslea zen Platonekin.

Aristoteles ez zetorren bat bere irakaslearen idealismoarekin. Aristotelesentzat ez dago ideien mundu bat, eta errealitatea zentzumenen bidez hautematen duguna izango da. Beraz, errealitatea zentzumenen bidez jasotzen dugun partikular bakoitza izango da. Horregatik esaten da Aristotelesen teoria errealista dela.

Abstrakzio Induktiboa eta Izatea

Aristotelesen ustez, errealitatea hau da: zenbait banakako partikularrek beren artean duten forma zein den deskribatzea, bakoitzaren zehaztasunak...

Jarraitu irakurtzen "Filosofiaren Bilakaera: Aristoteles, Descartes eta Kant" »

Zoriontasuna: Gizakiaren Azken Helburua ala Berekoikeriaren Mozorroa?

Filosofia eta etika2,96 KB

Historian zehar gehien erantzun den galderetako bat zoriontasunari buruzkoa da. Zer da zoriontasuna? Pertsona bakoitzak bere erantzuna izango du, bere ongizatea eragiten duena. Hala ere, zoriontasuna al da gizakiaren azken helburua, ala berekoikeriaren mozorroa?

Zoriontasuna Gizakiaren Azken Helburutzat

Niretzat, zoriontasuna da gizakiaren azken helburua. Izan ere, modu batera edo bestera, gure bizitzan egiten ditugun gauza guztiak zoriona ekarriko digutelakoan egiten ditugu, epe luzera edo laburrera.

  • Lan egiten dugu dirua lortzeko, egonkortasun ekonomikoak zoriontsu egingo gaituelakoan.
  • Maitatu eta maitatuak izan nahi dugu, maitasunean zoriona bilatzen dugulako.

Gizakiak, berez, oinazetik ihes egiteko joera du. Pertsona bati galdetzen zaionean...

Jarraitu irakurtzen "Zoriontasuna: Gizakiaren Azken Helburua ala Berekoikeriaren Mozorroa?" »

Arrazionalismoa, Enpirismoa eta Egiaren Teoriak

Filosofia eta etika3,94 KB

Arrazionalismoa: Arrazoimena ezagutzaren oinarri

Arrazionalismoa Frantzian sortu zen, XVII. mendean, René Descartes-en eskutik. Ezagutza lortzeko prozesuan oso faktore garrantzitsua da. Bere gainetik egon litekeen beste irizpiderik ez du onartzen: ez tradiziorik, ez federik, ezta autoritaterik ere. Egia arrazoimenari dagokio: errealitateari buruzko egia funtsezkoak arrazoimenetik sortzen dira. Esperientziak gauza gehiago ezagutzeko aukera eskaintzen du, baina zentzumenetatik datozen ideiak ilunak eta zalantzazkoak dira.

Arrazionalismoaren ezaugarriak

  • Erabateko konfiantza arrazoimenean: Arrazoimena da ezagutza lortzeko bide bakarra. Ezagutza fidagarria arrazoimenak ematen du. Unibertsoko gertaera orok du justifikazio edo kausa bat.
  • Jatorrizko ideiak:
...
Jarraitu irakurtzen "Arrazionalismoa, Enpirismoa eta Egiaren Teoriak" »

Humanismoa: Erdi Aroaren amaierako pentsamolde aldaketa

Filosofia eta etika2,63 KB

Humanismoa: Pentsamolde aldaketa

Erdi Aroaren amaieran, Europak aldaketa politiko, sozial eta ekonomiko sakona hasi zuen. Aldaketa horiei esker agertu zen humanismoa. Filosofia- eta kultura-korrontea zen humanismoa: XIV. mendean sortu bazen ere, XV. mendearen amaieraren eta XVI.aren hasieraren artean izan zuen une gorena.

Humanisten ezaugarri nagusiak

  • Antropozentrismoa: Erdi Aroko pentsamolde nagusiaren kontra —bizitzako alderdi guztiak Jainkoaren araberakoak direla dioena (teozentrismoa)—, gizakiaren garrantzia defendatu zuten. Fedea utzi gabe, humanistek uste zuten giza adimena zela unibertsoa ezagutzeko eta interpretatzeko funtsezko tresna.
  • Arrazoia eta esperimentazioa: Arrazoiaren eta esperimentazioaren bidez lortutako ezagutza eta egiaren
...
Jarraitu irakurtzen "Humanismoa: Erdi Aroaren amaierako pentsamolde aldaketa" »