Nietzsche, Marx eta Mendebaldeko Filosofiaren Kritika

Filosofia eta etika3,24 KB

Nietzsche eta kristautasunaren kritika

Nietzsche filosofo bitalista zen. Kristautasuna hil ondorengo bizitzan oinarritzen denez, Jainkoaren ideia bizitzaren antonimia gisa asmatu zela uste zuen. Nietzscheren arabera, moral kristauak bizitza honetako plazerei uko egiten die; erlijioak gizaki guztiak Jainkoaren aurrean ahulak garela esaten digu. Erlijioa beldurretik sortu denez, gizakia gai da hura hiltzeko. Kristautasuna platonismo herrikoia da, ahulentzat eta esklaboentzat egindako filosofia eta moral arrunta.

Bestalde, erlijioak balio dekadenteak soilik proposatzen ditu: umiltasuna, mendekotasuna, obedientzia eta sakrifizioa. Besteak beste, bekatua, errua, damutasuna eta penitentzia kontzeptuekin egiten ditu erlijioak bizitzaren aurkako erasoak. Nietzschek balio zahar guztiak ezabatzea eta gizaki berriak bere balioak sortzea proposatzen du. Bi moral mota bereizten ditu: Esklaboaren morala eta Jaunaren morala.

Platon eta Agustin Hiponakoa

Platonek ideien munduan sinisten zuen, eta mundu errealean bizitzea, ideien munduan okerren bat egitearen ondoriozko zigor gisa ulertzen zuen. Arrazoiak sentimendu edo bulkadak kontrolatu behar dituela zioen. Agustin Hiponakoari dagokionez, Jainkoak mundua gobernatzen du eta gizakiaren helburua zoriontasuna lortzeko bidea arrazionaltasuna garatzea eta bertutetsua izatea da.

Alienazioaren kontzeptua Marxen arabera

Alienazio kontzeptuaren bidez, bere baitatik zerbait galtzen duen gizakiaren egoera adierazten dugu. Marxen aburuz, lanaren alienazioa da nagusia, sustrai ekonomikoa duelako:

  • Sistema kapitalistan: Gizakia gauza bihurtzen da, giza zerizana galdu eta lan-indar huts bihurtzen da.
  • Jabetza: Gizaki egilearena den emaitza beste pertsona baten jabetza bihurtzen da.
  • Alienazio motak: Gizarte-alienazioa, erlijio-alienazioa eta alienazio filosofikoa.

Erlijio-alienazioa: Marxen ustez, erlijioa herriaren opioa da, herria lokartzen duelako eta injustiziak justifikatzen dituelako.

Nietzscheren zibilizazioaren kritika

Nietzschek zientzia, erlijioa eta filosofiaren alorrean izan diren ereduak zalantzan jartzen ditu. Hiru kritika nagusi egiten ditu:

  • Arrazionaltasuna: Filosofia tradizionalaren aurkakoa.
  • Erlijioa: Bizitzaren aurkakoa.
  • Morala: Mendebaldeko kultura pozoitu duela leporatzen dio.

Nihilismoa eta baloreen transmutazioa

Nihilismoa Jainkoaren heriotzaren ondorioa da. Nietzschek proposatzen du mendeetako karga kulturala suntsitzea, balorerik gabe geratzeko, eta ondoren, supergizaki bihurtzeko, norberak bere balioak sortzeko kemena izateko.

Apoloneoa eta Dionisiakoa

Gizakiaren baitan bi indar kontrajarri agertzen dira:

  • Espiritu apolineoa: Arrazionala, neurria eta argitasuna.
  • Espiritu dionisiakoa: Sentimenduak, neurrigabekeria eta bizitasuna.

Nietzschek bi joeren arteko oreka berreskuratu nahi du, Europako filosofia tradizionalistak apolineoari garrantzi gehiegi eman diolako, gizakia alienatuz eta dekadente bihurtuz.

Deskargatu

PDF Word HTML