Filosofiaren Bilakaera: Aristoteles, Descartes eta Kant

Filosofia eta etika6,91 KB

Aristotelesen Errealismoa eta Hilemorfismoa

Aristoteles, Platon pentsalari handiaren ikaslea zen eta, horren ondorioz, honek ere zentzumenen bidezko ezagutza eta ezagutza arrazionala bereizten zituen. Baina ez zetorren guztiz bat haren irakaslea zen Platonekin.

Aristoteles ez zetorren bat bere irakaslearen idealismoarekin. Aristotelesentzat ez dago ideien mundu bat, eta errealitatea zentzumenen bidez hautematen duguna izango da. Beraz, errealitatea zentzumenen bidez jasotzen dugun partikular bakoitza izango da. Horregatik esaten da Aristotelesen teoria errealista dela.

Abstrakzio Induktiboa eta Izatea

Aristotelesen ustez, errealitatea hau da: zenbait banakako partikularrek beren artean duten forma zein den deskribatzea, bakoitzaren zehaztasunak alde batera utziz. Prozesu horri, abstrakzio induktiboa deritzo.

Pentsalari honen errealismoan, protagonista hilemorfismoaren kontzeptua da. Hilemorfismoa, etimologikoki: Hyle (materia) eta morphe (forma), substantzia baten bi osagai nagusiak dira. Aristotelesen teorian, forma Platonen ideien munduaren atzeko kontzeptua izango litzateke, hau da, konstantea; aldiz, materia aldakorra izango da. Beraz, esan dezakegu pertsona baten izatea konstantea dela eta haren ezaugarriak aldakorrak.

Aldaketaren Teoria: Potentzia eta Ekintza

Horretaz gain, aldaketaren ideia onartzen du Aristotelesek, eta hau ulertzeko haziaren eta zuhaitzaren adibidea dago. Hazi batek orain izate bat du, baina beste gauza bat izateko (hau da, zuhaitza) potentziala du. Adibide honetan garbi ikusten da forma konstantea dela eta materia aldakorra.

Aristotelesek aldaketa horretan hiru elementu nagusi sailkatzen ditu:

  • Ni orain naizena: Uneko egoera.
  • Ni izango naizena: Izan naitekeena (potentzialitatea).
  • Substantzia edo subjektua: Aldaketa guztiak jasaten dituen eta sostengatzen nauen oinarria.


Aro Modernoa: Krisi Epistemologikoa

XV. mendearen hasierarekin, krisi epistemologiko nagusi bat eman zen Europan. Hau hainbat faktorek bultzatu zuten. Erdi Aroan zehar hainbat pentsamendu orokor nagusitu ziren pertsonen pentsamenduan, eta horren aldaketa Kolonek bultzatu zuen. Honek lurra borobila zela frogatu zien herritarrei eta ez zegoela munduaren bukaerarik.

Bestetik, inprentaren sorrerak eragin handia izan zuen herritarren ezagutza maila handitzeko orduan. Orain arte, herritar xumeen ezagutza elizak kudeatzen zuen eta makina berri horren agerpenarekin ezagutza haien eskuetan izateko aukera gehiago zuten. Azken faktorea heliozentrismoa izan zen; Nikolas Kopernikok heliozentrismoaren teoria garatu zuen. Erdi Aroan pentsatzen eta esaten zen guztia "gezurtzat" edo ez-fidagarritzat eman zuten hainbat pentsalarik, hala nola, Rene Descartesek.

Rene Descartes eta Zalantza Metodologikoa

Rene Descartes matematikari frantziarrak, krisi epistemologikoa ikusita, orain arte zekien guztia zalantzan jartzea erabaki zuen. Zalantza metodologiko horren helburua, zalantza erabiliz, egi bakar eta zalantzan jarri ezin dena bilatzea zen. Horretarako, hiru mailatan banatu zuen zalantza:

  1. Zentzumenak: Descartesen ustez, zentzumenek hura engainatzen zuten eta hori frogatzeko makilaren adibidea erabili zuen.
  2. Ametsa eta Errealitatea: Errealitatean dagoen guztia amets bat izan daitekeela pentsatzea. Ez zekien bizitzen ari zen gauzak benetakoak ziren edo amets baten parte ziren.
  3. Genio Malignoa: Egi matematikoak edo pentsatu gabe dakizkigun gauzak. Descartesen ustez, baliteke "genio gaizto" batek haren garunean ideiak txertatzea, eta beraz, agian errealitatea ere hark txertatua izango litzateke.

Cogito, Ergo Sum

Guzti hau zalantzan jarriz haren helburua lortu zuen: egi bakun eta zalantzan jarri ezin den bat bilatzea. Egi hura "zalantza bera ezin da zalantzan jarri" izan zen, hau da, "Cogito, ergo sum" (pentsatzen dut, beraz banaiz). Haren egi kartesianotik, metodo deduktibo baten bidez, haren teoria garatu zuen: res cogitans, res infinita eta res extensa.


Ilustrazioa eta Immanuel Kant

1700-1800 urteen artean, Ilustrazioa deritzon mugimendua eman zen. Honen helburu nagusia Erdi Aroan emandako iluntasuna argitzea zen eta, ondorioz, dena ezagutzearen nahia bermatu zen. Garai hartan hainbat aldaketa garrantzitsu eman ziren mundu mailan: botere-banaketa, Frantziako Iraultza eta AEBren independentzia. Momentu horretan, Immanuel Kant filosofoak bere idealismo transzendentalaren teoria garatu zuen.

Biraketa Kopernikarra Filosofian

Kanten teorian, guztiz zalantzan jartzen ziren Descartesen arrazionalismoa eta Humeren enpirismoa. Horretaz gain, aurretik egondako pentsalari nagusien galdera komuna baztertu zuen: "Ba al dago ezagutzarik?". Berak bazekien ezagutza bazegoela, Newtonengandik ikusia zuelako, eta ondorioz, bere galdera propioa garatu zuen: "Jakinda ezagutza badagoela, zerk baldintzatzen du hau?"

Kantek kezka antropologiko bat zuen: Zer da gizakia? Eta hau erantzuteko hiru galdera garatu zituen: Zer ezagutu dezaket? Zer egin dezaket? Zer espero dezaket?

Kantek bere teoria gauzatzeko, Biraketa Kopernikarra, Nikolas Koperniko hartu zuen eredutzat. Kantek arrazionalismoa eta enpirismoa uztartzen ditu: ezagutza zentzumenetatik datorkigula dio, baina ezagutza hori ahalbidetzen duena Gu gara, zentzumenetatik jasotakoa ordenatzeaz arduratzen garelako arrazoimenaren bidez.

Espazioa, Denbora eta Kategoriak

Kanten ustez, errealitatea ezagutzeko a priori-zko baldintza batzuk daude: Espazioa eta Denbora. Hauen bidez objektuak kokatzen ditugu eta gero haien arteko loturak sortzen ditugu adimenaren bidez (kategoriak). Horregatik esaten da ezagutza subjektiboki unibertsala dela. Azkenik, Fenomenoa (hautematen duguna) eta Noumenoa (izatea berez) bereizten ditu.


Oinarrizko Kontzeptu Epistemologikoak

  • Iritzia: Errealitatearen balorazio bat da. Gure interes, sinismen eta desiratan oinarritzen da; guztiz subjektiboa da.
  • Ustea: Baieztatzen duguna ez dugu guztiz ziurtzat jotzen; zalantzak ditugu, nahiz eta askotan arrazoi sendoei lotuta egon. Subjektiboak dira eta ezin dira frogatu.
  • Ezagutza: Erabateko ziurtasuna dugu eta gainera frogatu dezakegu. Gertaera bat arrazionalki frogatzea da ezaugarri nagusia. Kasu honetan, ustea subjektiboa izateari uzten dio eta, arrazoiketaren bidez, objektiboki egiazko ezagutza bilakatzen da.

Deskargatu

PDF Word HTML