Pentsamenduaren bilakaera: Mitologiatik Zientziara
Pentsamenduaren ezaugarriak
- Antropomorfikoa: Fenomeno naturalak, gaixotasunak eta emozioak pertsonifikatzen ditu.
- Animista: Naturan espiritu ugari bizi direla eta adimena, sentimenduak eta asmoak dituztela uste da.
- Indeterminista: Naturan dena modu arbitrarioan gertatzen da.
- Kosmos ordenatua: Lege naturalek gobernatzen dute.
- Bideratzailea: Jarraibideak ematen dizkigu eta lege egonkorrak azaltzen ditu.
- Pentsaera akritikoa: Dakiguna jainko-jainkosek agertu digutela uste da.
- Errituala: Gizartean pribilegiatua den kasta batek (xamanak eta apaizak) fenomeno naturalen jakintza duela uste da.
- Pribatua: Kasta horren jakintza sekretua da, ez da publikoa.
Pentsamendu arrazionala eta filosofikoa
- Arrazionala: Fenomenoen kausa arrazionalak bilatzen ditu.
- Errealista: Printzipio eta lege naturalak pentsa eta adieraz daitezke.
- Indibiduala: Egile baten azalpena ematen du; filosofo bakoitzak bere teoria du.
- Kritikoa: Lortutako ondorio guztiak kritikatu, baloratu eta zalantzan jar daitezke.
- Praktikoa: Nola bizi behar dugun hausnartzen du.
- Gogoetsua: Errealitatea eta egia ezagutzea bilatzen du.
Filosofiaren adar nagusiak
- Epistemologia: Ezagutzaren jatorria, baliozkotasuna eta mugak aztertzen ditu.
- Logika: Hitzez adierazitako arrazoibideez arduratzen da; forma eta zuzentasuna aztertzen ditu.
- Metafisika: Errealitatea bera aztertzen du (existitzen diren gauzak eta propietateak).
- Etika: Kode moralak ditu aztergai, arauen oinarria eta baliozkotasuna aztertuz.
Zientziaren iraultza
Zientziaren garapena ez da modu jarraituan gertatzen, baizik eta paradigma zientifiko deiturikoen bidez. Horregatik gertatzen dira saltoak zientzialarien garapenean: zientzian ez dago garapen lineal hutsik, iraultza bat baizik, aurreko teoriak guztiz apurtzen direlako.