Pentsamendu Politikoaren Bilakaera eta Giza Eskubideak

Filosofia eta etika2,41 KB

Giza eskubideak

Zer dira giza eskubideak? Gizon-emakume guztiak aske jaiotzen dira, duintasun eta eskubide berberak dituztela; eta ezaguera eta kontzientzia dutenez gero, elkarren artean senide legez jokatu beharra dute.

Platon

1. Ideala

Gobernu ideala jakintsuenena da, filosofoena.

2. Aurka eta alde

Demokraziaren aurka zegoen, Sokrates bidegabeki kondenatzeko adina ere usteldu zelako demokrazia, eta familia noble batekoa zelako. Gehiengoen iritzietan oinarritzen ziren, eta Platonek ez zuen hori uste. Gobernu monarkikoa edo aristokratikoa aldekoa zen.

3. Justizia

Justizia esparru politikoko bertute bat da.

Aristoteles

1. Gizakia, animalia politikoa

Elkarbizitza ezinbesteko zaion izaki mota da, funtsean. Ahalik eta bizitzarik onena erdietsiko badu, behar-beharrezko zaio politika gizakiari.

2. Autarkia

Polisaren independentziari nahiz buruaskitasunari dagokion terminoa da.

3. Gobernu ideala

Dauden gobernuen artean bilaketa bat egiten du, eta azkenean konklusio batera iristen da: gobernu ideala aristokrazia eta demokraziaren nahaste bat litzateke.

Makiavelo

1. Politika eginkizun gisa

Arrazoiaren eta justiziaren arabera gobernatzeko artea da; eta boterea lortzeko eta botereari eusteko artea da. Beti eraginkorrak izatea ezinbestekoa da.

2. Ikuspegi politikoa

Bitartekoak beti eraginkorrak izatea ezinbestekoa dela dio. Garrantzitsuena emaitzak dira; bitarteko kaskarrak desegokiak dira era berean.

3. Etika eta politika

Estatua eta politika erlazionatzen zituen. Orduan, politika eta etika erabat banatzen ditu, garrantzitsuena helburua lortzea baita; baliabide etikoak kontuan hartu gabe, etika alde batera uzten du.

Beste pentsalari batzuk

Stuart Mill

Gobernu sistemarik onena demokrazia da, horrek babesten baititu ondoen gizabanakoen askatasun eta eskubideak.

Marx

Klaseen arteko borrokak noizbait ezberdintasunen desagerpena ekarriko duen prozesu iraultzailea ekarriko du.

Utopia

Irudimenezko leku edo gizarte ideal bat da, non dena (legeak, gobernua, gizartearen egoera) perfektua den.

Funtzioak:

  • Bideratzailea: Gizartearen baloreak azpimarratzeko.
  • Kritikoa: Errealitatea kritikatzeko.
  • Itxaropena: Itxaropena pizteko.

Deskargatu

PDF Word HTML