Descartes eta Jainkoaren existentziaren frogapena
Descartes eta Jainkoaren existentzia
Descartesek zalantza metodikoarekin matematika bera ere zalantzan jarri zuen, jenio maltzurraren hipotesiari jarraiki. Bere ustez, nolabaiteko izaki maltzurra egon daiteke, ahalguztidun bezain iruzurgilea, eta horregatik matematikaren egiarik sinpleena ere ez da ziurra izango.
Hori dela eta, izaki maltzurraren teoria gainditzeko eta deuseztatzeko, Descartesek Jainkoaren existentziaren beharra plazaratu zuen: Jainkoa ontasuna bera bada, ez du utziko ni engainatua izan nadin. Hau da, Jainkoak bermatzen du egia-irizpidea aplika dezakegula beste egia ebidente batzuk lortu ahal izateko.
Jainkoaren existentzia frogatzeko 3 argumentu
- Izaki perfektuaren ideia: Gizakiak zalantza egiten duenean konturatzen da inperfektua