Platonen Garaia eta Filosofiaren Jatorria: Mitosetik Logosera
Platonen Garaia eta Filosofiaren Jatorria
Egoera Soziopolitikoa (K.a. V. mendea)
Platon K.a. 427an jaio zen. Peloponesoko Gerra K.a. 431n hasi zen.
Hiru denboraldi nagusi:
- Pertsiarren aurkako gerra: Pertsiarrek Grezia inbaditu nahi zuten. Greziarrek aliantza militarra sortu, Pertsiarrak garaitu, eta Atenas aberastu zen.
- Periklesen Mendea: Atenas gorenean zegoen. Inperialismo ekonomiko-militarra eta demokrazia garrantzitsua ziren nagusi. Biztanleek eskubide politikoak, zereginak eta estrategia militarrak zituzten. (Kanpotarrek, esklabuek eta emakumeek ez zuten eskubiderik).
- Peloponesoko Gerra (K.a. 431-404): Esparta (aristokraziaren alde) vs. Atenas (demokraziaren alde). Bi bloke militar: Delosekoak (Atenasen alde) eta Peloponesokoak (Espartaren alde)