Platonen Garaia eta Filosofiaren Jatorria: Mitosetik Logosera

Filosofia eta etika4,7 KB

Platonen Garaia eta Filosofiaren Jatorria

Egoera Soziopolitikoa (K.a. V. mendea)

Platon K.a. 427an jaio zen. Peloponesoko Gerra K.a. 431n hasi zen.

Hiru denboraldi nagusi:

  • Pertsiarren aurkako gerra: Pertsiarrek Grezia inbaditu nahi zuten. Greziarrek aliantza militarra sortu, Pertsiarrak garaitu, eta Atenas aberastu zen.
  • Periklesen Mendea: Atenas gorenean zegoen. Inperialismo ekonomiko-militarra eta demokrazia garrantzitsua ziren nagusi. Biztanleek eskubide politikoak, zereginak eta estrategia militarrak zituzten. (Kanpotarrek, esklabuek eta emakumeek ez zuten eskubiderik).
  • Peloponesoko Gerra (K.a. 431-404): Esparta (aristokraziaren alde) vs. Atenas (demokraziaren alde). Bi bloke militar: Delosekoak (Atenasen alde) eta Peloponesokoak (Espartaren alde). Espartak garaitu zuen, eta estatu-kolpea gertatu zen. Trasibulok konstituzio demokratikoa berrezarri zuen. Oligarkiak eta demokratak txandaka agindu zuten. Atenasko inperioa ahuldu zen, eta Mazedoniako goren-aldia hasi zen.

Egoera Kulturala

A) Kultura Prefilosofikoa (Dionisiar Balioak)

  • Balio dionisiarrak, mitoetan oinarrituta. Poetek hezitzen zuten. Gerlarien aldeko balioak: fama eta leinuzkoa izatea.
  • Kultur denboraldi nagusiak: Dionisiarrak eta Panateneak.
  • Tragedia: Manifestazio garrantzitsua (Dionisosen ohorez, jaietan, lehiaketa moduan). Heroien kontakizunak. Heroiak eta jainkoak pertsonaiak ziren.
  • Funtzioa: Egoera politiko-ekonomikoa islatu, gizarte katastrofeak aztertu. Gizakiengandik harago dagoen potentzia misteriotsuaz osatua.
  • Helburuak: Jainkoak gurtu, hiriko ohiturak mantendu, tiranien kontra egin, pentsamendu-askatasuna eta pasioetatik askatzea bilatu.

B) Filosofiaren Ondorengo Kultura (Apoliniar Balioak)

  • Balio apoliniarrak. Arrazionaltasuna bilatu, irrazionala alboratuz.
  • Kultur adierazpenak antropozentrikoak.
  • Gai nagusiak: Natura eta gizakia.
  • Gizaki ideala, arketipoa eta perfektua eredutzat hartu.

Egoera Filosofikoa: Mitosetik Logosera

Filosofiaren sorrera Asia Txikiko greziar kolonietan gertatu zen, Miletonen. Filosofiaren sorrera mitosetik logosera pasatzea da. Biek helburu bera dute: gertatutakoa azalpenekin argitzea. Hala ere, zeharo ezberdinak dira:

Mitoa
  • Jainkoen legendak, kondairak eta sakratuak poeten bidez ahoz aho adierazita.
  • Fenomenoen azalpenak mundutik at bilatzen ditu (arrazoitzeko).
  • Tradizioan oinarritutako usteak, kritikatu gabe. Pentsamendu zurruna.
  • Azalpen mitikoa sinboloetaz baliatuta, irudimenezkoa, esperientziarik gabea.
Logos (Filosofia)
  • Azalpen arrazionala. Fenomenoen arteko harreman arrazionaletan oinarrituta.
  • Ordena arrazionala eta beharrezkoa. Gertatzen da gertatu behar delako.
  • Arrazoiaren bidez gertatuko dena aurreikusi daiteke.
  • Pentsamendu filosofikoa kritikoa da, ez zurruna. Analizatu gabe ezer ez da onartzen. Arrazonamenduetan oinarritua.

Filosofiaren Sorrera Ahalbidetu Zuten Baldintzak

Baldintza Indibidualak

Lehenengo filosofoek mundu-ikuskeren aniztasuna ikustean harritu egin ziren. Filosofia egiteko, oinarrizkoa da harritzeko ahalmena izatea. Mundu-ikuskerak ezberdintzea ezinbestekoa da.

Filosofoek bilaketa kritikoa egiten dute. Prozesua honako hau da:

  1. Harridura (Adimenezko motorra).
  2. Galdera.
  3. Jakin-ezaren kontzientzia (Pentsamendu askatasuna).
  4. Hausnarketa formala (Azalpen arrazionala bilatzea).

Harridurak arrazoizko azalpena sortzen du, gure mundu-ikuskera zalantzan jarriz. Gure pentsakera zalantzan jartzean, besteak ezagutzeko gogoa eta irrika sentitzen dira. Gero hausnarketa formala dator, azalpen arrazionala bilatzen duena. Ez da epaituko, ezta aurresuposamenik izango ere. Ideien aniztasuna lortu eta batasuna bilatu nahi da.

Baldintza Soziopolitikoak

Mendebaldeko pentsamenduaren sorrera Grezian gertatu zen.

  • Hasierako egoera (K.a. XIII. mendea): Greziar hiriak txikiak eta itxiak ziren. Gizarte hierarkizatua. Kultura mitoan oinarrituta zegoen, poeten bidez herritarrengana iristen zena. Ez zegoen liburu sakraturik ezta idatzizko heziketa antolaturik. Horrek ez zuen pentsakera filosofikorik posible egiten.
  • Aldaketa (K.a. VIII. mendea): Migrazio handiak gertatu ziren. Biztanle gehiegi zirenez, merkataritza zabaldu zen. Horren bidez, biztanleek kultura berriak ezagutu zituzten. Mileto Ekialdearekin lotzen zuen portu nagusia zen.

Deskargatu

PDF Word HTML