Filosofia eta etika ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Ilustrazioaren Ezaugarri Nagusiak

Filosofia eta etika1,51 KB

Ilustrazioa XVII. eta XVIII. mendeetan koka daiteke. Ordezkaririk handienen artean, Kantez gain, honako hauek ditugu besteak beste: Montesquieu (hiru botereen arteko independentzia aldarrikatu zuen), Voltaire (tolerantzia erlijiosoa aldarrikatu zuen) eta Rousseau (demokarazia zuzenaren defendatzailea).

Zaila da esatea zer den filosofia edo pentsamendu ilustratua. Hala eta guztiz ere, jarrera ilustratuaz mintza gaitezke. Baina, zer nolako ezaugarriak dauka jarrera ilustratu horrek? Garrantzitsuenak honako hauek izango lirateke:

Erdi Aroko Autoritate-Printzipioa

Ilustrazioan, unibertsaltasuna goraipatu zen, kultur, arraza eta nazio desberdintasunak gutxietsiz.

Superstizio eta Fanatismoaren Aurka

Ilustrazioa superstizio eta fanatismoaren aurkako mugimendu...

Jarraitu irakurtzen "Ilustrazioaren Ezaugarri Nagusiak" »

Sofistak, Sokrates eta Platon: Filosofia Grekoa

Filosofia eta etika4,46 KB

Sofistak: Eszeptizismoa, Erlatibismoa eta Konbentzionaltasuna

Sofistak Atenasen bizi ziren atzerritar jakintsu batzuk ziren. Kanpotarrak izateagatik ez zuten batzarretan parte hartzeko eskubiderik. Atenastarrak irakatsi egiten zituzten diruaren truke. Lantzen zituzten edukiak honako hauek ziren: dialektika (eztabaidaren artea) eta erretorika (diskurtsoaren artea). Horretaz arduratzen ziren; alegia, atenastarrak politikari bezala hezteaz.

Ideiari dagokionez, eszeptizismo epistemologikoa aldarrikatzen zuten, hau da, ezinezkoa da egia aurkitzea, ez baitago nahikoa frogarik egiak egia direla frogatzeko. Gauzen eta gizakien gaineko egiarik ez dagoenez, egia horiek ezin dira ezagutu. Gainera, erabaki moralen justifikazioak erlatiboak direla aldarrikatzen...

Jarraitu irakurtzen "Sofistak, Sokrates eta Platon: Filosofia Grekoa" »

Filosofiaren Sarrera eta Garrantzia

Filosofia eta etika3,62 KB

Filosofiaren sorrera: Jonian, K.a. VI. mendean. Gizakia konturatu zen ordena eta zentzu ezkutua argitzeko gai diren azalpen arrazionalak daudela.

1.2. Mitoaren ezaugarriak:

  • Mitoaren sortzailea beti da ezezaguna (anonimoa) eta kolektiboa.
  • Kontakizunak fantastikoak dira, azalpen ez arrazionalak.
  • Kondairaizko pertsonaiak (Antropomorfismoa).
  • Izaera tradizionala eta akritikoa.

Magiaren ezaugarriak:

  • Munduarekin harremanetan jartzeko.
  • Jainko-jainkosen nahiak ezagutzeko.

1.3. Pentsamendu mitikotik Logosera:

  • Filosofia jakintza mitologikotik aldentzen den jakintza da.

Filosofiaren sorreraren zergatiak:

  • Tolerantzia erlijiosoa.
  • Giro kosmopolita.
  • Jakin-minagatik.

Filosofiaren arloak:

  • Logika: Hizkuntzaren bidez adierazitako arrazoibidez arduratzen da, arrazoibideak nola
...
Jarraitu irakurtzen "Filosofiaren Sarrera eta Garrantzia" »

Ortega y Gasset: Testuinguru Filosofikoa eta Iturriak

Filosofia eta etika2,46 KB

Testuinguru filosofikoa

Ortegak iturri desberdinak erabili zituen bere sistema filosofikoa osatzeko:

Neokantiarrekiko harremanak: Objektibismoa

Alemanian neokantismoa ezagutu zuen eta honek Kant-en ezagutza teoriara itzularazi zion (Kant: ezagutza eta etikaren autore garrantzitsua). Kanten ezagutza teoriaren arabera, gizakiak ezagutza lortu dezake, eta mota askotarikoak izan daitezke, zientifikoa adibidez.

Hainbat ezagutza objektiboak dira eta ezagutza guztietan beti daude bi osagai:

  • Objektua (ezagutza gaia)
  • Subjektua (ezagutuko duena)

Biak beharrezkoak izango dira. Objektuak a priori formak jarraitzen ditu (espazioa eta denbora).

Wilhelm Diltheyren historizismoa

Diltheyren aburuz, egoera bat azaltzeko pertsonaren historia eta gizartearen historia azaldu...

Jarraitu irakurtzen "Ortega y Gasset: Testuinguru Filosofikoa eta Iturriak" »

Ezagutza, Egia eta Arrazoiaren Bideak eta Mugak

Filosofia eta etika5,38 KB

Dakiguna: Esperientziaren Bidezko Ezagutza

Esperientziatik jakin ahal dugu dakiguna, gure begiekin ikusi arte ezin dugulako jakin egia edo gezurra den. Betidanik ikasi edo jakin ditugun gauzak katalogatu daitezke, guk bizi ditugulako. Adibidez, txikitatik izen batzuk gizartean oso ohikoak dira; hau da, gehienok gure gurasoei aita eta ama deitzen diegu. Baita ere, hainbat sentsazio ezagutzen ditugu kontraesanari esker; hau da, hotza ezagutzen dugu beroa ere badagoelako, eta alderantziz. Beraz, bi esperientziei izena ematen diegu, eta aldi berean, gure buruari jakin-mina pizten diogu. Orokorrean, gizakia zentzumenen bidez gidatzen da, eta hauek ematen dizkiguten esperientziak egiatzat hartzen ditugula konturatu gara.

Ezin gara inoiz guztiz ziur...

Jarraitu irakurtzen "Ezagutza, Egia eta Arrazoiaren Bideak eta Mugak" »

Zientzia esperimentala

Filosofia eta etika3,06 KB

Zeinuak eta sinboloak: Gizakia animalia sinboloduna da. Hizkuntzan, hitzak zeinuak dira. Zeinu orok adierazia  eta  adierazlea ditu, bien artean hitzarmenezko harremana ezarri da. Adierazleak aldakorrak dira. Hizkuntza bakoitzak berea du. Zeinu batzuek sinboloak dira. Zeinu bat sinboloa da, adierazten duen objetuak beste errealitate bat adierazten badu. Errealitatea unibertso sinbolikoa da: Ernst Cassirer-ek zioen animaliek berehala erantzuten dutela barne nahiz kanpo estimuluei, gizakiok sistema sinboliko bat da. Wittgenstein-ek zioen "gure hizkuntzaren mugak gure munduaren muga adierazten dituela" Gizakia animalia fantasiaduna eta arrazoiduna: Gizakia animalia arzoiduna dela esaten da, gure bizitzaren proiektuen jatorria, fantasia da. Arrazoimena
...
Jarraitu irakurtzen "Zientzia esperimentala" »

Jainkoaren frogak eta eboluzioaren teoria

Filosofia eta etika2,5 KB

Jainkoa badela frogak

Jainkoa badela defendatzeko hainbat arrazoi eta argudio eman dira historian. Froga horiek honela sailka daitezke:

  • Froga ontologikoak: Descartesek berriro erabili zuen argumentu hori: gure gogoan izaki perfektuaren ideia badugu.
  • Froga kausala: Guztiek egitura berbera dute:
    • Abiapuntua: Esperientzia-egintza bat da: mugimendua, kausalitatea, kontingentzia, unibertsoaren ordena edo perfekzio-mailak.
    • Helmuga: Guztiek Jainkoa dute xede, hura baita lehen mugiarazlea, kausarik gabeko kausa, izaki beharrezkoa, izaki perfektua edo adimen gorena.
    • Ibilbidea: Kanten arabera, Jainkoa ez da mundu fenomenikoaren baitakoa eta, beraz, ezin da eztabaida zientifikoaren baitakoa izan.
  • Froga etiko-morala: Giza askatasuna dute oinarri eta, horretarako,
...
Jarraitu irakurtzen "Jainkoaren frogak eta eboluzioaren teoria" »

Filosofia Klasikoa: Sofistak, Platon, Sokrates eta Agustin

Filosofia eta etika10,29 KB

Sofistak: Erretorika eta Erlatibismoa

Hiritarrek asanbladetan parte hartzeko eskubideak ondo hitz egiteko premia sortu zuen. Horrek arrakasta izateko gaitasunak (arrazoitzen jakitea, iritziak defendatzea, tribunalen aurrean argudio onak erabiltzea) eskatzen zituen.

Horretarako sortu ziren sofistak, pertsona kultu eta jakintsuak, honako hauek irakasten zituztenak (diruaren truke):

  • Erretorika, oratoria eta pertuasioa.
  • Garrantzitsuagoa zen publikoa konbentzitzea egia bera baino.

Pentsamenduaren ezaugarriak

  • Arazoak kuestionatu, dudak sortu, dena kolokan jarri.
  • Legearen, moralaren eta jainkoaren aurrean eszeptikoak ziren.
  • Erlatibismo epistemologikoa: Ezin da ezer ziurtatu; egia erlatiboa da, eta edozein iritzi defendagarria da. Hau etikan eta politikan
...
Jarraitu irakurtzen "Filosofia Klasikoa: Sofistak, Platon, Sokrates eta Agustin" »

Descartes: zalantza metodikoa eta arrazionalismoa

Filosofia eta etika3,83 KB

Descartes: zalantza metodikoaren pausoak

Descartesek zalantza-metodoa garatu zuen ideien nabarmenak aurkitzeko eta egia bilatzeko. Zalantza metodikoa dena zalantzan jartzean datza: helburua da zalantzaezina den zerbait aurkitzea, hori egia edo ideia nabaria dela konturatzeko. Nahiz eta zalantza erabili, ez da eszeptizismo hutsa; izan ere, Descartesek badaki gauza batzuk zalantzaezinak direla, baina zalantza metodo bat bezala erabiltzen du.

Zalantza honen bidez, momentu horretarte ikasitako guztia baztertu nahi du, tartean:

  • Zentzumenak: aldakorrak eta batzuetan engainagarriak direlako.
  • Errealitatea: askotan ametsak ditugula eta, beraz, ezin dugula ziurtatu benetan errealitatean gabiltzan.
  • Arrazonamendua: arrazoia erabiliz ere oker egin dezakegulako.
...
Jarraitu irakurtzen "Descartes: zalantza metodikoa eta arrazionalismoa" »

Tomas Akinokoaren Jainkoaren Existentziaren Bost Ibilbideak

Filosofia eta etika4,2 KB

Tomas Akinokoa: Jainkoaren Existentziaren Bost Ibilbideak

Erdi Aroan Jainkoaren existentzia frogatzen saiatu ziren kristau-pentsalari ugari, horien artean Tomas Akinokoa. Akinokoak Aristotelesengandik hartzen ditu bere izakiari buruzko teoria garrantzitsuenak, kristautasunaren ikuspuntua emanez: errealitatean ematen den mugimendu ororen funtsa Jainkoa da. Tomas Akinokoaren Jainkoaren existentziari buruzko azalpenak filosofia klasikoaren eredutzat hartu dira, azalpen osoenak eta sistematizatuenak baitira. Summa Theologiæ liburuan azaltzen ditu Jainkoaren existentzia frogatzeko eskema jakin bat jarraitzen duten bost ibilbide. Eskema honako hau da:

  • Abiapuntua: esperientzia datu bat, errealitatean, gauzetan hauteman dezakegun zerbait (mugimendua,
...
Jarraitu irakurtzen "Tomas Akinokoaren Jainkoaren Existentziaren Bost Ibilbideak" »