Berdintasuna ala askatasuna: Marx eta liberalismoa

Filosofia eta etika2,97 KB

Marxen iritziz, jabetza pribatua desagertu egingo da bere gizarte zuzen eta bidezkoan, klaserik gabeko gizarte horretan.

Sozialismoa eta berdintasuna

Horrez gain, beharren arabera banatuko dira ondasunak, ondasunen banaketa estatuak egingo duelarik. Bere ezaugarri nagusia berdintasuna da, formala zein materiala. Sozialistek, berdintasuna bilatzen duten teoriek, komunitateari ematen diote garrantzi handiagoa gizabanakoari baino, eta komunitatearen eta bertako partaide guztien ongizatea bilatzen dute, eskubide indibidualak albo batera utziz. Haien ustez, jabetza pribatua injustiziaren eta zapalkuntzaren oinarrian dagoen egitatea da, eskubide bat ez ezik.

Marxismoa eta klaserik gabeko gizartea

Marxen ustez, ordea, klaserik gabeko gizartea da justua eta zuzena dena. Marxen ikuspegiaren arabera, kapitalismoarekin ematen den iraultzaren ondoren, gizarte komunista dator. Jabetza pribatua eta klase gizartea desagertzen dira gizarte mota honetan. Dena dela, estatua oraindik beharrezkoa izango da ondasunen banaketan gertatzen diren gatazkak ebazteko. Aurrerapen teknologikoa emango da komunismoarekin eta, urritasuna gaindituta, ugaritasuna eta oparotasuna lortuko dira, eta orduan desagertuko da estatua, bakoitzak behar duena hartuko duelako. Paradisua lortuko da lurrean.

Liberalismoa eta askatasuna

Bestalde, desberdintasunak merezimenduen ondorio dira, zapalkuntzarenak baino. Berdintasuna barik, askatasuna da liberalek lehenesten duten kontzeptua.

Liberalen ikuspegian erreparatuz, indibidualismoa dago oinarrian, gizakiarentzako lehen eta azken helburua gizabanako gisa garatzea dela dioen ustea. Horrela, jokaera era librean erabakitzen duen pertsona autonomoa nabarmentzen du. Legearen aurrean denok garela berdinak defendatzen dute, baina ez klase arteko edo aberats eta pobreen arteko berdintasuna.

Komunismoaren muturreko aplikazioa

Komunisten jarrerari dagokionez, berdintasuna jartzen dute guztiaren gainetik eta, kasu batzuetan, politikak muturreraino eraman izan dituzte hori lortzeko, horren muturreraino non desberdintasun guztiak kontrairaultzailetzat hartu eta indibiduoen bizitza ezinezkoa bihurtu duten. Hiritar guztiei bizitzeko baldintza duinak eskaini, justizia soziala lortu eta ekimen indibiduala ezabatu nahi izan dute.

Ondasun mugatuak eta aukeratzeko beharra

Munduko ondasunak mugatuak dira, ez horrela batzuen ondasun galantak (munduko dirutza guztiak), eta mugatuak izatean, indibiduoak ezin du nahi beste ondasun eduki eta ondasun horiek banatzeko eskubidea izan. Beraz, zer aukeratuko genuke eta zer da garrantzitsuagoa, berdintasuna ala askatasuna?

Berdintasunaren eta askatasunaren arteko oreka

Nire ustez, bien arteko oreka aurkitu beharko genuke, biak baitira beharrezkoak. Horrela, gizarte justu eta zuzena lortu ahalko genukeelako; izan ere, gizabanakoari ezin zaizkio ukatu ez bata ez bestea. Biak dira beharrezkoak gizabanakoa ondo bizitzeko eta, azken finean, elkarren artean zoriontsuak izateko.

Deskargatu

PDF Word HTML