Iraultza Zientifikoa eta Enpirismoa: Ezagutzaren Oinarriak

Filosofia eta etika2,96 KB

Iraultza Zientifikoa

Iraultza zientifikoarekin batera unibertsoaren ikuskera eraldatu zen:

  • Koperniko (1473-1543): Lurraren ordez Eguzkia kokatu zuen unibertsoaren erdigunean, nahiz eta unibertsoa zirkularra zela pentsatzen jarraitu zuen.
  • Kepler (1571-1630): Hiru lege ospetsu plazaratu zituen:
    1. Planeten ibilbidea eliptikoa da, ez zirkularra.
    2. Planeten erradioek azalera berbera estaltzen dute denbora berean.
    3. Edozein bi planeten biraketa-periodoak Eguzkirako duten bataz besteko distantziarekiko proportzionalak dira.
    Keplerren beste ekarpen garrantzitsua 'indar' kontzeptuarena izan zen.
  • F. Bacon (1561-1626): Zientziaren filosofia sortu zuen. Bere helburua zientziaren bidez gizartea eraldatzea zen.

Helburua, orain, praktikoa izango da: gizakia hobeto bizitzea. Bere hitzetan: “Natura menperatzeko, natura bera obeditu behar da”. Hori lortzeko, bi pauso:

  1. Erroreak kendu.
  2. Indukzioa ezarri, gertakarien legeak aurkitzeko.
  • Galileo (1564-1642):
    • Astronomia: Teleskopioa erabiliz, Eguzki-orbanak, Ilargi-mendiak eta Jupiterren sateliteak aurkitu zituen, besteak beste.
    • Mekanika: Inertzia-printzipioa, gorputzen erorketa eta jaurtigaien ibilbide parabolikoen azalpena, eta mugimendua erreferentzia-puntuarekiko erlatiboa delako baieztapena.
    • Metodo hipotetiko-deduktiboa: Hiru pauso ditu:
      1. Ebazpena: Behaketa, abstrakzioa eta idealizazioa.
      2. Konposaketa: Hipotesi bat egin eta hipotesi horren ondorioen dedukzioa.
      3. Baieztapen esperimentala (ez beti).
      Metodo hau oinarri batzuetan finkatzen da:
      • Natura sinplea da, eta, beraz, lege gutxirekin azal daiteke.
      • Naturak ordena bat dauka, matematikoki adieraz daitekeena.
      • Ezagut daitekeena fenomenoak (gertakariak) dira, eta haien erregulartasuna da ezagut dezakeguna, ez besterik.

Enpirismoaren Ezaugarriak

  • Arrazoia, ezagutzeko unean, pasiboa da; ez da eragilea edo aktiboa, arrazionalismoan bezala.
  • Ezagutza ideien ezagutza da, baina, arrazionalismoan ez bezala, jatorrizko ideiarik ez dago.
  • Esperientzia da ezagutzaren oinarria; hau da, ezagutza oro esperientzian hasten da.
  • Ezagutzen dena fenomenoa da; hots, gauzen ezaugarriak, subjektiboak direnak.
  • Substantziari dagokionez, enpiristen artean desberdintasunak daude: batzuek (Hobbes, Locke eta Berkeley) substantzia desberdinen existentzia defendatzen dute; Humek, aldiz, substantziarik ez dagoela dio.
  • Metafisika zientziatzat hartzea kolokan jartzen da.
  • Erabiltzen duten metodoa, gehienbat, indukzioa da.
  • Fisikak ezin du unibertsala eta beharrezkoa den baliozko ezagutzarik lortu.
  • Etika, enpirismoaren arabera, elkarrekin bizitzeko sentimenduz edota ohituraz egindako arauak dira, eta arrazoiak ez du zerikusirik.

Deskargatu

PDF Word HTML