Metafisikaren Jatorria, Sorkuntza eta Helburuak

Filosofia eta etika2,24 KB

Metafisikaren Jatorria

Metafisika hitzaren jatorria bi hitz grekoetan dugu: "meta" eta "physis". "Meta" hitzak harago dagoena adierazi nahi du. Beste aldetik, "physis" hitzak natura esan nahi du. Hortaz, metafisikaren esanahi etimologikoa fisikatik harago dagoena da. Hitzaren jatorria badu ere, pasadizo historiko bitxia. Rodasko Androniko filosofoa, K.a. I. mendean, Aristotelesen liburuen sailkapena saiatu zen egiten. Eta fisika liburuen ostean zetorren liburua ez zuen izenik. Hori dela eta, "fisikaren ostean dagoena", hau da, "metafisika" hitzarekin izendatu zuen. Liburu horretan adierazten zena Aristotelesen metafisikaren teoria zen, hain zuzen ere.

Metafisikaren Sorkuntza

Aristoteles metafisikaren sortzaile askotan agertzen den arren, ez da bidezkoa berak baino lehen beste filosofo batzuek egindako hausnarketak arbuiatzea. Egia da Aristotelesek metafisikaren arloan garrantzi handiko kontzeptuak sortu zituela eta filosofiaren arlo honek historian zehar mantenduko duen egitura bere hausnarketatik datorrela. Baina, aipatu beharra dago Aristoteles baino aurretik beste filosofo batzuk. Horien artean garrantzitsuenak metafisikaren arloan Parmenides eta Platon izan ziren.

Metafisikaren Helburuak

Metafisikaren eginkizuna errealitateari buruzko hausnarketa sakona burutzea da, errealitatearen funtzesko egitura ulertzea. Ez du aztertzen, beste zientziak egiten duten bezala, errealitatearen atalak, baizik eta errealitatea orokorrean. Metafisikak planteatzen dituen galderen artean, honako hauek dira garrantzitsuenak:

  • Zergatik izatea dago eta ez ezereza?
  • Nola antolatzen da errealitatea?

Aurreko horiek ulertzeko, birpasatuko dugu zein zen galdera horiek erantzuteko Parmenidesek egindako hausnarketa. Bere ustez, izatea bakarrik dago, kontraesan ezaren printzipiogatik. Dena izatea da, gauza bat ezin denez gauza bat eta bere kontrakoa izan. Errealitatea orduan modu sinplean antolatzen da, dena izatea izanez. Platonen erantzuna, ikusiko dugunez, desberdina izango da. Izatea ez da modu bakunean adierazten. Aldiz, dualismo baten bidez azaltzen da: mundu sentikorra eta ideien mundua. Bistan da modu desberdinak egon daitezke errealitatea ulertzeko.

Deskargatu

PDF Word HTML