Marx eta Nietzsche: Erlijioaren Kritika Konparatua

Filosofia eta etika2,82 KB

Marx eta Nietzsche: Erlijioaren Ikuspegiak

Marxek eta Nietzschek erlijioari buruz zuten ikuspuntua konparatuz, biak garai berekoak eta ateoak izan arren, gai honi buruzko ideia desberdinak zituztela ikus dezakegu.

Ateismoa eta Erlijioaren Jatorria

Lehenik, esan bezala, biak ateoak ziren; hau da, biek erlijioa eta Jainkoa gizartearen asmakuntza direla pentsatzen zuten. Hala ere, desberdintasun nabarmenak zituzten:

  • Nietzschek Jainkoa baloreen bermea eta existentziaren azken zentzu-emailea dela pentsatzen zuen.
  • Marxek, ordea, Jainkoa giza gaitasun eta bertuteen proiekzioa besterik ez dela.

Nietzscheren Erlijioaren Kritika: Balore Dekadenteak

Nietzschek uste zuen erlijioak gizakia gainbehera sartzen duten balore dekadenteak bultzatzen dituela. Izan ere, Nietzschek, bitalista izanda, bizitza bete eta kritutasuna bizi baloreak mespretxatzen zituen, betiereko salbazioa lortzeko grina, intuizioak eta bulkadak menderatu behar baitira.

Kristautasunaren Morala

Honela, kristautasunak irakatsi zuen grina, harrokeria eta gorputzaren plazerei bide ematea bekatutzat hartzen zirela. Kristauen aburuz, onak umiltasuna, etsipena, beste masaila jartzea eta otzatasuna dira. Modu honetan, ahulenak indartsuenen gainetik jarri ziren, eta harrezkero, esklaboen etika izan da nagusi.

Marxen Erlijioaren Kritika: Herriaren Opioa

Marxek, berriz, erlijioak bizitzako sufrimenduak arintzeko eta esperantzak beste modu batean jartzeko ahalmena duela pentsatzen zuen. Izan ere, erlijioak fededunei modu honetan bizi izandako eskariak hil ondorengo bizitzan ordainak izango dituztela ziurtatzen die. Horregatik, Marxek zioen erlijioa herriaren opiatzat dela.

Erlijioaren Amaiera eta Ondorioak

Nietzscheren Ikuspegia: Jainkoaren Heriotza eta Supergizakia

Nietzscheren arabera, Mendebaldean moral kristaua mende askotan nagusitu den arren, bere bukaera hurbil dago. Izan ere, gero eta gehiago dira kristautasunaren gezur handiaz ohartu diren pertsonak eta gezur horretaz libratu nahi dutenak. Beraz, Nietzscherentzat Jainkoaren heriotza beharrezkoa da, nihilismoaren alde negatiboa gainditu ondoren, etapa berri bat hasteko eta supergizakiari bide emateko.

Marxen Ikuspegia: Iraultza eta Komunismoa

Beste aldean, Marxek uste zuen alienazio erlijiosoa gainditzeko iraultza egitea eta komunismoa ezartzea beharrezkoa dela. Horrela, erlijiorik gabe, gizakia aske izango da eta bere burua errealizatu ahal izango du.

Ondorioa

Beraz, ikusi dugunez, ideia desberdinak izan arren, biek gogor kritikatzen zuten erlijioa, batez ere kristautasuna, eta biek ikusten zuten beharrezkoa zela bere amaiera. Eragin handia izan zuten Mendebaldeko ondorengo filosofoetan eta gizartean ere.

Deskargatu

PDF Word HTML