Sormena, Artea eta Estetika Hezkuntzan: Gakoak
Sormenaren garrantzia
1. Sormena desmitifikatu
- Ahalmen unibertsala da.
2. Sormenaren garrantzia hezkuntza sisteman
- Alfabetatzearen parekoa (Robinson).
- Pentsatzeko beste era bat (dibergentea, sentsiblea...).
- Subjektibitateak eraikitzeko tresna.
3. Inteligentziaren kontzeptua
- Anitza, dinamikoa eta bakarra.
4. Hezkuntza sistemaren erronka
- Sorkuntza hezi eta aldaketarako hezi.
Zer da artea? Artea zertarako?
Artea zertarako?
- Carmen Alcaide: Artea mundua ikusteko modu bat da, baina baita norbanakoa besteengandik desberdintzeko eta identifikatzeko modu bat ere.
- Asier Mendizabal: "Artearen funtzioa ezarritako irakurketei erresistentziak proposatzea litzateke".
- Xabier Gantzarain: "Artearen garrantzia hartzen den jarrera poetikoan legoke".
- Ismael Manterola: Artea egiara hurbiltzeko bide sentsible bat da.
Artea ez da erabilgarria, baina bai eraginkorra.
Estetika
1. Estetika eta edertasuna
- Quintana Canavas eta A. Venegas.
2. Etika eta estetika
- Wittgenstein: Etika eta estetika bat dira eta berbera.
- D. Zarra: Estetika, etikaren lengoaian bilakatzen da.
- J. Rancière: Estetika, sentiberatasunaren barneratze bat da.
- J. Oteiza: Estetika jokabide politiko bat da.
3. Sentsibilitate estetikoa
- Artea gizakiaren izaera politikoa garatzeko eremu hezitzailea da (J. Oteiza).
- Garapen estetikoa: Pertzepzio, sentimendu eta pentsamenduarekin lotuta dago. Sentsiberatasunaren barneratze prozesu batekin zerikusia du.
- Hezkuntza estetikoaren helburua sentiberatasunetik haur sortzaileak garatzea da.
- Sormena, artea eta estetika batera joan behar dira.
Zer da hizkuntza plastikoa haurrentzat?
1. Artea
- Abstraktua eta errepresentazioa ("erreala" eta "irreala").
- Artea, errepresentazioa izanik ere, bera gauzatzen duen sorkuntza ekintza da.
- Umeek artea egiten dute? Artea egiteko kontzientzia eta borondate propioa egon behar da.
- Artea gizakiaren eremu esklusiboa da (naturaren parte izanik ere).
2. Artelana (zirriborroak, margoketak, marrazkiak...)
- Behar unibertsal bati bide emateko zerbait da.
- Adierazteko eta komunikatzeko modu bat da.
- Marrazkien bidez zentzumen esperientziak kontserbatzen dituzte; pentsatzen dutenari forma ematen diote (beraien ideiei eta irudikapenari zentzua emateko bide bat da).