Ezagutzaren Teoria: Oinarrizko Kontzeptuak eta Jarrerak
Ezagutzaren oinarrizko formak
Iritzia: Ikuspuntu subjektibo bat da; balorazio bat izan ohi da. Gure interes, sinesmen, desira eta abarretan oinarritzen da, baina ez arrazoi sendoetan.
Uste motak
- Uste zalantzazkoa: Baieztatzen duguna guztiz ziurtzat jotzen ez dugula adierazten du. Zalantzak ditugu benetan hala den, baina arrazoi sendoak ditugu gauzak modu jakin batean direla pentsatzeko.
- Uste asertiboa: Frogatu ezina izanik, ziurtzat jotzen dugun zerbaiti esaten diogu.
Ezagutza
Erabateko ziurtasuna dugu uste honetan, frogatu egin dezakegu. Arrazionalki justifikatu ahal izatea da ezagutzaren ezaugarri nagusia; objektiboki egiazkoa den ezagutza bihurtzen da.
Gaitasun kognitiboak
- Pertzepzioa: Errealitatearekin harremanetan jartzen gaitu eta haren irudikapenak eraikitzeko balio du, zentzumenek ematen dizkiguten datuetan oinarrituz.
- Memoria: Irudi horiek gorde eta etorkizunean gogoratzeko gaitasuna; ikasteko ez ezik, pertsona izaten jarraitzeko eta gure identitateari eusteko ere balio du.
- Irudimena: Irudiak aldatu eta irudi berriak askatasun eta bat-batekotasun handiagoz sortzeko gaitasuna.
- Intelligentzia: Informazioa pentsatzeko, ulertzeko, barneratzeko, lantzeko eta, ondoren, arazoak konpontzeko erabiltzeko gaitasuna.
Ezagutzaren inguruko jarrera filosofikoak
- Dogmatismoa: Ikuskera honen arabera, ezagutza ziurra eta unibertsala eskuratu dezakegu eta hari buruzko ziurtasun osoa izan. Gure ezagutzak progresiboki eta etengabe zabaltzeko posibilitatea dagoela defendatzen du.
- Eszeptizismoa: Dogmatismoari kontrajartzen zaio. Eszeptizismo moderatuak zalantza egiten du ea baden ezagutza sendo eta ziurrik. Pirron jotzen da lehen eszeptikotzat.
- Kritizismoa: Dogmatismoaren eta eszeptizismoaren arteko jarrera. Kritikoek uste dute ezagutza posible dela (Kant), baina ez da zalantzarik gabekoa ez behin betikoa; etengabe ikusi eta kritikatu behar da, balizko okerrak eta akatsak aurkitzeko.
- Erlatibismoa: Ez dago egia absoluturik; ez dago edozein lekutan eta unetan berez baliozkoa den egia absoluturik.
- Perspektibismoa: Erlatibismoaren alderdi askorekin bat etorri arren, funtsezko alderdi batean bereizten da: ez du egia absolutua lortzeko posibilitate teorikoa baztertzen.
Usoaren metafora
Kanten ustez (haizearen marruskadura), kategoriek mundua ikusteko dugun modua baldintzatzen dute. Haiek izango ez bagenitu, ezingo genituzke ordenatu etengabe jasotzen ditugun estimuluak.