Ortega y Gasset: Ideiak, Sinesteak eta Zientzia

Filosofia eta etika2,38 KB

Ortega y Gasset: Ideiak eta Sinesteak

Aztertzen ari garen testua Ortega y Gasset-ek idatzitako Ideiak eta sinesteak obraren pasarte bat da. José Ortega y Gasset 1883an jaio zen Madrilen. Bere bizitzan hiru garai bereizi ditzakegu: objektibista, subjektibista eta arraziobitalista.

Ideien eta sinesteen arteko bereizketa

Azken garai honetan, ideiak eta sinesteak ezberdindu zituen, bigarrenek errealitatea osatzen dutelako eta lehenengoak hauei buruzko hausnarketak direlako (zientzia, esaterako).

  • Zientzia eta poesia: Ideien eremu berean daudenez, haien artean hurbilago daude errealitatetik baino (sinestea dena).
  • Arnold Gehlen: Honekin bat etortzen zen, hark ere bereizten baitzituen natura eta kultura; azken hau gizakiak errealitatera moldatzeko erabiltzen duena izanik.

Hortaz, zientzia eta poesia kulturaren barnean daude eta errealitatea aztertzen eta lantzen dute.

Zientziaren eta poesiaren arteko ezberdintasunak

Bestalde, bazeuden Ortegarekin bat etortzen ez ziren hainbat pertsona. Izan ere, poesia eta zientzia zeharo ezberdinak dira, aitzinean hertsiki lotuta bazeuden ere (Leonardo da Vinci margolaria eta zientzialaria zen aldi berean, adibidez). Baina zientzia-iraultzarekin, Descartesek, Baconek eta beste ugarik zientzia humanitateetatik bereizi zuten eta zientziaren metodo espezifikoak garatu zituzten.

Zientziaren izaera objektiboa

Kontuak kontu, argi dago zientzia errealitatetik urrun egon arren, poesiatik are urrunago dagoela:

  • Poesia: Ez da neurgarria ezta objektiboa ere.
  • Zientzia: Poesiari falta zaion objektibotasun hori du; zehatza da, gauzak konprobatzea ahalbidetzen du eta ezaugarri jakin batzuetara mugatzen da.

Gauzak horrela, argi dago bi hauen arteko aldea itzela dela. Halaber, zientzia eta errealitatearen arteko lotura uste duguna baino estuagoa da, zientziak errealitatea azaltzen baitu lege batzuen bidez. Horrenbestez, esan dezakegu zientziak errealitatea azaltzen duela, baina ez dela hori agortzeko gai.

Ondorioa

Ortegaren teoria honek garrantzia izugarria izan du zientziari buruz dugun ikuskerari dagokionez. Orain, soilik errealitatea eta naturari buruzko hausnarketa egiten duen metodologia bezala ikusten dugu, artearen antzekoa.

Deskargatu

PDF Word HTML