Neurritasuna, Jainkoa eta Arrazoimenaren Erabilera

Filosofia eta etika2,33 KB

Neurritasuna

Neurritasuna gizakiak behar duen bertute bat da. Harekin gorputzaren eskakizunak (grinak) eta arrazoimenaren beharrak orekatzen ditu. Liberum arbitriuma orekatzen laguntzen du, borondatea sendotzen du. Arima gorputzaren menpekotasunetik askatzen du. Jainkorako bidean, zorionerako bidean laguntzen du.

Jainkoa

Izaki gorena, ongi gorena, goi neurria, munduaren kreatzailea (maitasunezko eta borondatezko ekintzaz), betierekoa, mugagaitza. Beharrezkoa da. Bere kabuz existitzen den izaki bakarra da. Bakuna, beregan esentziak eta existentziak bat egiten dute. Orojakile, ahalguztidun, betiereko, perfektu justua... Ongi gorena denez, gizakiaren eginkizuna eta joera bizitzan zehar beregana itzultzea da.


Arrazoimenaren Erabilera Publikoa eta Pribatua

Kant arrazoiaren erabilera publikoaz eta pribatuaz mintzo da bere idazlan batzuetan. Filosofia kantiarraren arabera, arrazoiaren erabilera publikoak askea izan behar du beti, eta erabilera pribatua, aldiz, mugatu egin behar da sarritan. Arrazoimenaren erabilera publikoa aditu den norbaitek irakurleriaren publikoaren aurrean egiten duena da, eta erabilera pribatua, aldiz, hari dagokion funtzionario-postu edo kargu jakin batean zilegi zaiona. Hori guztia argitzeko 3 adibide aipatzen ditu:

Adibideak

  • Armadako ofizialak bete egin behar du beti gainetik datorkion agindua (erabilera pribatua). Hala ere, aditu den aldetik, argudiatu dezake agindu horren helburu edo onuraz eta akatsei buruz iruzkinak egin publikoaren aurrean, haiek epai ditzaten (erabilera publikoa).
  • Herrikideak ezin diezaioke uko egin zergak ordaintzeari (erabilera pribatua). Herrikide horrek ez dio bere betebeharrari huts egingo, aditu bezala, zerga horien bidegabekeria edo desegokitasunari buruzko bere gogoetak argitaratzen baditu (erabilera publikoa).
  • Apaizak ere egin behar du zerbitzatzen duen elizak agindutakoa, eta irakasteari ekin behar dio sinesbidearen arabera, ikasle nahiz elizkideen artean, baldintza horrenpean onartu dutelako (erabilera pribatua). Hala ere askatasuna eta eginkizuna du erlijioa eta eliza hobetzeko bere proposamenak aurkezteko (erabilera publikoa).

Arauak bete ezean, armada, gizartea edo apaizgoa uztea da duten aukera bakarra. Hala ere, arrazoiaren erabilera pribatuaren askatasunik ezak ez du ilustrazioa galarazten.

Deskargatu

PDF Word HTML