Haitzuloaren Mitoa eta Matrix Pelikula
Haitzuloaren Mitoa Platonek Errepublikako VII. liburuan gauzatutako azalpen alegoriko bat da, gizakia ezagutzarekiko duen egoerarena. Platonek bi munduen izatearen bere teoria azaltzen du:
→ Mundu sentikorra (zentzumenen bidez ezagutzen duguna). Bertan objektu fisikoak eta irudiak daude, hauek ez-perfektuak, iraungikorrak, aldakorrak eta anitzak dira.
→ Ideien mundua (arrazoimenaren bitartez lortzen dena) bertan ideiak eta zenbakiak daude, hauek perfektuak, hilezkorrak, aldaezinak eta bakarrak dira. Platonek bere mitoan, haitzulo bat deskribatzen du, bertan jaiotzez katez preso dauden gizaki batzuk daude. Gatibu, ihes egin ezinik horma bati begira bizi dira. Hauen atzean korridore bat dago, bertan su bat eta azkenean, haitzuloaren irteera, naturara ematen duena. Korridoretik hainbat pertsona ibiltzen dira eta hauen itzalak, suari esker, presoek ikusten duten horman isladatzen dira. Mito honetan, gizakia presoekin identifikatua izango litzateke. Pertsonen itzalak eta proiektatzen diren gauzak, irudiak dira, hau da, gure zentzumenez bidez antzematen duguna eta erreala dela usten duguna (mundu sentikorra). Izadia, haitzuloaren kanpoan dagoena eta presoek ikusi ezin dutena, ideien mundua izango litzateke eta hauen artean, ideia maximo, Ongiaren Idea, eguzkia. Presoetako batek loturak askatzea eta haitzulotik ateratzea lortzen du, mundu erreala ezagutuz. Askatutako preso honen betebeharra besteak mundu errealera gidatzea izango da, filosofoaren sinbolo.
PELIKULA Matrix pelikula, Platonek planteatutako teoria filosofikoan oinarrituta dago, hau da, errealitatea zer den eta zer ez den azaltzen du. Horretarako, mundu bakar batean bi mundu ezberdin daudela islatzen du, horietako bat matrix izenekoa da (gu geuk bizitzen garen lurraldia), bertan makinen menpe daude pertsonak, hauek bizitza normal bat bizitzen ari direla uste dute baina errealitatean amets bat baino ez da, makinetara konektatuta baitaude. Makinek mundu bat sortzen dute, errealitatearen antzerako bat, baina ez da errealitatea, amets bat baino ez. Berriz beste lurraldea benetakoa da, Zión izenekoa, munduan gelditzen den lurralde bakarra lurazpian kokatua. Bertan pertsona gutxi batzuk dira %100 pertsona naturalak, hauek lurra salbatu behar dute, hau da, mundu normal bat bizitzea eta ez makinen menpeko bizitza. Horretarako, pertsona bat hartzen dute matrixetik “el elegido” eta bere helburua mundua salbatzea da, horretarako errealitatean konturatu beharko da eta makinen munduarekin borrokatu beharko du.