Nietzscheren Moralak: Jaunak, Morroiak eta Botere-Nahia

Filosofia eta etika2,77 KB

Jaunen eta Morroien Moralak Nietzscheren Arabera

Hala eta guztiz ere, historian zehar, jaunen morala irauli eta alderantzikatzea lortu dute mendekoek, erlijioaren laguntzarekin (kristautasuna), eta morroien morala ezarri dute.

Nietzscheren iritziz, morroien morala jaunen aurkako amorrazioak sortutako jokabidea da.

Morroien Morala: Mendekoen Balioak

Morroien morala ekitea debekatua dutenen ezintasunetik sortzen da. Alde horretatik, ona izatea paziente eta bakezalea izatearekin lotzen da.

Morroien moralak berdintasuna bilatzen du eta zorrotz kritikatzen du ohiz kanpokoa. Gizon-emakumeen bizimodua jasangarriago egiten duten balioak goraipatzen ditu, besteak beste: gizakien arteko elkartasuna eta maitasuna.

Jaunen Morala: Indartsuen Balioak

Nietzschek adibide batzuk aipatzen ditu guztia azaltzeko: erlijio-gizonen aurrean Napoleon, Zesar, Frederiko II.a botere sendoko agintariak izan ziren. Handinahiaz eta harrokeriaz jokatu zuten.

Bi jardunbide moral nagusi daude: morroien morala eta jaunen morala.

  • Morroien moralak bizitza makaltzen du; jaunen moralak goretsi egiten du.
  • Morroien morala berdintasunean oinarritzen da; jaunen morala, hierarkian eta mailaketan.

Gizaki indartsuak, bere bizitzaren oparotasuna dela medio, bere izateaz sortzen ditu balioak. Mendekoak, aldiz, bestearen beldur izanik, taldearen bizitzako balioei eusten die tinko.

Bi Moralen Arteko Norgehiagoka

Moralaren historia, beraz, aipatutako bi jokamoldeen arteko norgehiagokan oinarritzen da. Biek izan dezakete bizitzeko nahikoa leku, baldin eta taldeak (morroien taldeak) jokaera eta balio propioak taldearen barnean mantentzea erabakitzen badu. Baina taldeak indartsua menderatu nahi du, bere balioak indarrean ezarri nahi ditu. Horixe gertatu da kristautasunarekin eta haren eraginez sortutako talde demokratiko eta sozialistekin.

Moral Berria: Botere-Nahia

Nietzschek behin eta berriz dio botere-nahia dela balioen sortzaile garrantzitsuena.

  1. Botere-nahiak izatearen mugikortasuna adierazten du.
  2. Izateak gehiago eta hobea izateko joera du.
  3. Landareen eta animalien bizitza da horren adierazgarri, haien arteko borroka nonahi ageri delako, ondokoa garaitu eta mendean hartzeko.
  4. Gizabidean ere bizitza da, azken batean, balioak sortzen eta arautzen dituena.
  5. Botere-nahiak gidatzen duen bizitza ekarri behar da gogora, eta, hortaz, bizitza osasuntsua, indartsua eta erabatekoa da jaunen moralaren eragilea.

Morroiaren eragingarriak, aldiz, honako hauek dira: indartsua itotzea, ahularen bizimodua bizigarri bihurtzea, eta espiritu sendoak bere buruan duen uste sendoa galaraztea.

Deskargatu

PDF Word HTML