Fedea eta Arrazoimena Akino-ren Filosofian

Filosofia eta etika2,42 KB

Aristoteles berrezagutzeak garrantzi handia eduki zuen Erdi Aroan. Ordura arteko arrazoiaren eta sinesmenaren arteko arazoari buruzko iritzia aldatu egin zen: gertakari hori aristotelismoari esker posible izan zen. Tomas Akinokoa filosofiaren arrazionaltasuna eta sinesmenaren fedea elkartu beharra zegoela ohartu zen. Filosofia horrek teologiari laguntzen dio, haren morroi bihurtu gabe. Berritze hori, batez ere, Santo Tomasek egin zuen.

Aristotelismoaren Eragina

Aristotelismoan ezagutza esperientziatik hasi behar da ezagutzen, giza adimena materiari loturik baitago eta arrazoi-bideak zentzumenekin harremanetan baitaude. Behetik gora ibili behar da, bada, behe-ezagutzatik beste goragoko ezagutza mailetara iritsi nahi bada. Bide horretatik joan beharra daukagu Jainkoaz zerbait jakin nahi badugu.

Sinesmena goi-argiz eratutako jakinduria iturria da, errebelazioaren argiz eraikia, goitik beherako bidea ibili duena. Orain bada, aristotelismoaren bidez, posible izango da azaltzea bi jakinduria bide horiek ezingo direla ezagutza maila berdinetara iritsi.

Arrazoimenaren Mugak

Santo Tomasentzat arrazoi-bideak, filosofiak, alegia, eragozpenez betea aurkitzen du bere lana, eta mundu honetako errealitatea ezagutzera bakarrik iristen da. Goragokoak ezagutzera igo nahi duenean, itsuaren antzera ibiltzen da, pausoz pauso, erortzeko arriskua beti aurrean duela. Hala ere, berez espirituzkoa denez gero, espirituzko izaki gorenak ezagutzeko gaitasunik badu. Sinesmena, berriz, gainetik dago, jakitate ziurra da; jakitate horretan ezagutzak ez du, ez neurririk ez mugarik.

Platonen Filosofiaren Eragina

Jainkoaren Existentzia

Erdi Aroan kristau pentsalariak Jainkoaren existentzia frogatzen saiatu ziren, eta horien artean, Tomas Akinokoa.

Frogapenak bost ibilbide:

Mugimenduarena

Munduan dagoen mugimenduaren esperientzia abiapuntu. Lehen motor bat onartu behar da, inork ezin duena mugitu eta mugimenduaren iturria dena. Horri Jainkoa deitzen diogu.

Kausa Eragilea

Azken kausa bat existitu behar da: Jainkoa.

Kontingentzia

Izaki hau balego, ez zen existituko ezer. Izaki beharrezko bat ezinbestekoa da izaki kontingenteak izateko: Jainkoa berriro.

Perfekzioen Mailetatik

Izaki perfektu eta txikiagoen artean, izaki perfektu bat egon behar da. Guztiaren kausa edo zergatia.

Kosmosaren Ordena (Teologikoa)

Goi Adimena existitzen da.

Deskargatu

PDF Word HTML