Arrazoimen Autonomoa Filosofian: Agustin eta Kant

Filosofia eta etika2,56 KB

Termino filosofikoetan, arrazoimen autonomoa izatea norberak erabakitzeko duen ahalmena eta subjektua izateko gaitasuna da. Historian zehar hainbat filosofok arrazoimenaren inguruan dihardute, hainbat galdera planteatuz: arrazoimena autonomoa izan behar da? Izan al da benetan arrazoimena autonomoa?

Agustinen Askatasuna eta Heteronomia

Agustinentzat, gizakia askea da erabaki ahal duelako. Horrela, gizakiak, Jainkoak sortuak izanik, Harenganako joera izan behar du. Hau da benetako askatasuna Agustinentzat. Gizakiak ongirako joera izan behar du, eta gizakiarentzat ongi hori Jainkoa da. Jainkoa zerbitzatzen duenean aske izango da, eta zoriontasuna lortuko du.

Agustinen jarrera aztertzen badugu, ikusten dugu nola Jainkoarenganako joera izateak ziurtasuna emango digun. Izan ere, gure gainetik dagoen Jainkoa izaki perfektua izanik, berak zer den ona eta zer ez esaten badigu, erratuko ez den ziurtasuna lortuko dugu. Honek dioena denok onartuko dugunez, denontzako baliagarriak diren agindu eta balio unibertsalak lortuko dira.

Hala ere, argi ikusten dugu nola beste baten arauen menpe egoteak eta haien bitartez gure bizitza gidatzeak ez gaituen aske egingo. Jainkoaren menpe egoteak izaera heteronomoa baitu, nahietan, tradizioan eta autoritatean oinarritzen delako.

Kanten Ilustrazioa eta Arrazoimen Autonomoa

Honen aurrean, Kanten helburua gizakia askatzea da. Gure adimena erabiltzea beste batek jarritako pautak jarraitu gabe defendatzen zuen; hori da Ilustrazioaren kontsigna: Sapere aude! (Ausartu zaitez pentsatzera). Gizakiak edozein tutoretzatik askatzen ikasi behar du eta erosotasun hutsagatik ekidin nahi duen heldutasun intelektuala lortu.

Kanten ikuspegitik, gure arrazoimena ez da zientziaren, erlijioaren edo estatuaren menpe egongo; autonomoa izan behar du berarentzat. Bere kabuz pentsatzen duenak ihes egingo die sineskeria eta fanatismoari. Gure kabuz pentsatzen hasten bagara, gure iritzi eta arrazoiaren bitartez, heteronomiatik autonomiara igarotzea lortuko dugu.

Kantek, arrazoimen autonomoa erabilita, etika unibertsala proposatzen du, eta horrek ez du erlatibismo moralaren arriskurik. Izan ere, denok izaki arrazionalak izanda, denok arrazoimen beraren jabe gara, eta, beraz, denok lege berdinak ezarriko dizkiogu gure buruari, unibertsaltasuna lortuz.

Arrazoimena eta Sentimenduak: Azken Gogoeta

Baina, bukatzeko, benetan esan al genezake gizakiok arrazoimen hutsa garela eta sentimenduek guregan eraginik izango ez dutela? Gizakiok emotiboak gara, sentimenduak, emozioak, esperientziak...

Deskargatu

PDF Word HTML