Ezagutza, Etika eta Gizartea
Ezagutza eta Pertzepzioa
Ezagutza pertzepzioz osatua dago. Pertzepzioak bi motatakoak dira: inpresioak ala ideiak. Inpresioak indartsuagoak eta nabariagoak dira. Bi mota daude: sentsazioak eta emozioak. Ideiak inpresioen oroitzapenak dira.
Ideia guztiak inpresio izan dira aurretik. Ezinezkoa da inpresioa izan ez den zerbait pentsatzea. Adibidez, hegalak dituen behi bat pentsa dezakegu, baina hegalak eta behiak ikusi ditugu lehendabizi. Bestalde, ezin dugu sinetsi halakorik existitzen denik. Ideia bat egiazkoa den ala ez erabakitzeko, zein inpresiori dagokion zehaztu behar dugu; eta ez dut inoiz behi hegaldun bat ikusi.
Ideien arteko loturak
Ideien arteko loturak daude. Hiru lotura mota:
- Antzekotasuna: Margolan bat ikustean paisaia originalean pentsatzen dugu.
- Jarraipena: Olatu bat ikustean hurrengoan pentsatzen dugu.
- Zergatia: Kea ikustean suan pentsatzen dugu.
Zergatiaren lotura zergatiaren eta ondorioaren artekoa da. Adibidez, suak kea sortu du. Lotura hau esperientzian bakarrik ezagutu daiteke: zergatia ondorioaren aurretik gertatzen dela, eta zergatiari ondorioak jarraitzen diola denboran eta espazioan.
Erlijioaren eta Metafisikaren Kritika
Mirariak jendeak Jainkoarengan sinets dezan agertzen dira, naturaren legeak edo geure esperientzia hautsiz. Miraria sinetsi ordez, okerra edo gezurra den ikertu behar da, edo zergati natural bat bilatu. Jainkoaren existentziaren froga filosofikoak okerrak dira.
Jainkoaren existentziaren frogak
Froga Ontologikoa: Jainkoa existitzen da, izaki perfektuaren ideia dugulako. Baina froga hori okerra da, existitzen ez diren gauza asko irudikatu ditzakegulako, eta gertakizunak inpresioen bidez frogatu behar direlako.
Froga Kosmologikoa: Aldaketa guztien lehenengo zergati bat egon behar da. Baina zergatien kate mugatu baten existentziak ezin du ziurtatu hurrengo zergati baten existentzia. Hiru aukera daude: betierekoa, hutsetik sortua, edo sortzaile bat. Ez daukagu inolako inpresiorik horri buruz.
Froga Teologikoa: Unibertsoa makina konplexua denez, sortzaile adimentsu bat behar da. Baina epikureoek esaten zuten bezala, posible da mugimendua berez duen materia batek, konbinaketa kopuru mugatu baten bidez, antolaturiko zerbait sortzea.
Ni-aren kontzeptua
Ni-a existitzen dela sinesten dugu, baina sinesmen horren ziurtasuna ahula da, ziurtasun hori pertzepzioak jasotzeko irudimenaren ohituretan oinarritzen delako. Orain artekoa bihar alda daiteke; beraz, ezin da absolutua izan. Orain daukagun probabilitate handiena da esperientzia gehiago zabaldu arte.
Giza Zientziak eta Etika
Zergatizko harremanak ezartzen ditugu mundu naturalari buruzko inpresioen artean, eta berdin giza munduan. Adibidez, pentsatzen dugu norbaiti jo eta garrasi egingo duela. Beraz, ez da naturaren derrigortasuna eta giza askatasuna, baizik eta zergati-harremanen eremua.
Askatasunaren kontzeptuak: gure desirak betetzeko ahalmena, gure jokaera zehaztugabea, zer egingo dugun ez dakigu. Naturari buruzko zientziak bezala, giza zientziak ere azter daitezke.
Giza zientziak ikertzerakoan, ezin da esperimenturik egin gizakiekin, begiratuak sentitzerakoan ez dutelako normal jokatzen. Beraz, historia azter dezakegu, erregulartasunen bila, gizartea hobeto antolatzeko.
Ekintza eta Arrazoimena
Ekintza gauza batekiko erakarmenaren amaiera da. Jarrera hori espero dugun atseginaren edo minaren ondorioa izaten da. Grinek sortzen dute ekintza, ez arrazoimenak. Ezin da ona eta gaizkia zer diren jakin grinen jarrera antzeman gabe.
Arrazoimena grinen esklaboa da, grinei lagundu eta obeditzen die, beraien helburuaren berri eman eta helburua lortzeko urratsak azalduz.
Bertutea eta Bizioa
Bertutea atsegina ematen digun ahalmena da; bizioak, berriz, mina. Bertutezkoak diren ekintzak:
- Besteentzat / egilearentzat erabilgarriak.
- Besteen / egilearentzat berehalako atsegina.
Bertutea eta bizioa ez dira gertakizun arazoak, subjektuen barneko gertakizunak dira. Eta geure grinei buruz erratu ezin dugunez, bertutea eta bizioari buruzko epaiketa moralak akatsik gabekoak dira.
Begikotasuna giza natura oinarrizkoaren grina izango litzateke. Ez da beti agertzen; gehienok mina sentitzen dugu beste gizaki batek mina duela ikusten dugunean, edo alaitasuna... Begikotasuna mugatua da, baina berekoitasuna ez da dugun jarrera bakarra.
Gizartea eta Merkataritza
Gizartea erabilgarria da beharrak asetzeko: indarrak elkartu, bakoitza lan batean espezializatu, ahalmenak handitu eta segurtasuna lortu. Gizartea osatzeko oztopoa erasoak/lapurretak dira; jabetzak errespetatzea da soluzioa.
Merkataritza garatzearen ondorioz, gizaki guztiek beren lanaren emaitzak eduki ditzakete, beharren asetze nahikoa eta erosotasunak lortuz. Guztion berdintasunak pobreen zoriontasuna handitzen du. Merkataritzaren bidez aurrerapen materiala dator, eta horrekin batera aurrerapen morala.