Agustinen ikuspegia: zientzia, arima eta zoriontasuna

Filosofia eta etika5,88 KB

Zientzia

Zientzia arimaren elikagaia da, baina egia osoa eskuratzeko, Jainkoarengan sinestu behar da. Horretarako, bi ezagutza-maila eskuratu behar dira:

  1. Ezagutza sentikorra: zentzumenen bidezko ezagutza; honen bidez benetako egia lortzea ezinezkoa dela uste da.
  2. Arrazoizko ezagutza: zientzia-ezagutza (kanpoko errealitateari buruzko ezagutza) eta jakinduria-ezagutza (Jainkoak gizakiaren baitan jarritako ideien bidez ezagutzera garamatza) biltzen dituena.

Izan ere, benetako egia arimak bere baitan aurkituko dituen objektu aldaezinen ezagutzan datza.

Gorputza

Gorputza — Gizakia arima hilezkorraz eta gorputz hilkorraz osaturiko izaki kontingentea da; hau da, kreazioaren gailurra. Arimak gorputza piztu, zaindu eta gobernatu egiten du; arimak gidatu behar du gorputza, baina jatorrizko bekatuagatik gorputzak arima menperatzen du. Gizakia ezin da bere indar hutsez salbatu; horretarako Jainkoaren laguntza behar du. Jainkoari zerbitzatzen dionean izango da aske, eta horrek zoriontasuna ekarriko dio.

Arima — espiritutik garbi

Arima garbia dutenek Jainkoarengana jotzea dute helburu, bizioetan erori gabe. Askatasuna gaizki erabiltzearen ondorioz gizakia bekataria bihurtzen da, eta egoera hori gainditzeko Jainkoaren grazia beharrezkoa da; grazia hori da egia gorena, benetako ezagutza. Beraz, gaitzetatik libre eta zintzoen bidean dagoen arima izango da Jainkoaren jabe eta, ondorioz, jakintsua.

Zoriontasuna

Zoriontasuna — Agustinen arabera, bihotza aseko duen egia aurkitzea da xede nagusia. Benetako zoriontasuna egia osoaz jakitun izatean datza; egia hori partikular egia guztiak transzenditu behar ditu, bestela ez litzateke egia absolutua. Agustinek bilatzen duen egia posible guztien neurria da, hau da, absolutua; eta neurriko hori Jainkoa izan daiteke soilik.

Jainkoa: gauza iraunkorra eta ongia

Jainkoa betiereko izaki absolutua da: perfektua eta guztiz justua. Gauza guztiak, beren aldakortasunean, Jainkoak eginak dira, ezerezetik sortuak. Jainkoak zuzenean, bitartekorik gabe, egin zuen gizakia: arima hilezkorraz eta gorputz hilkorraz osaturiko izakia. Giza adimena argitzen duen ongintza Jainkoarengandik dator. Benetako zoriontasuna egia osoaz jakitean datza; horretarako egia absolutua ezagutu behar da, hau da, Goi Neurria Jainkoa da.

Pekatua

Pekatua — Gizakia pekataria da eta pekatua askatasuna gaizki erabiltzearen ondorioa da. Agustinen ustez, jatorrizko bekatuagatik gorputzak arima menperatuko du. Gizakiak bekatua egin zuen bere borondateagatik, gaitza sortuz. Gizakia ezin da bere indar hutsez egoera horretatik salbatu; kanpotik datorren grazia behar du, eta horren bidez, Jainkoari esker, pekatuengatik galdu zuen askatasuna berreskuratzen du. Askatasunik gabe ezinezkoa da gizaki izatea.

Gaizkia

Gaizkia ongiaren ausentzia da. Gaitzaren sorrera ez dago jainko gaizkilearengan, gizakiaren askatasunean baizik. Munduan gaitz moral eta fisikoak aurkitzen dira:

  • Gaitz fisikoak: lurrikarak, ekaitzak edo uholdeak, esaterako.
  • Gaitz moralak: gizakiaren jarrera okerretik datozenek, gizakiak bera sortuak.

Gizakiaren helburu nagusia zoriontsu izatea da; zoriontasuna lortzeko Jainkoa maitatzen eta ongia eskuratzen joan behar da bere grazia bidez.

Bertuteak

Bertutea bizioaren aurkakoa da. Gorputzak eta arimak behar dituzten elikagaiak neurrian jasotzen dituzten pertsonak bertutesunak dira. Bertutetsuek, beren elikagaien neurriak zainduz, arima eta gorputzeko elikagaien arteko harmonia lortzen dute; gorputzaren kasuan harmonia hori osasuna izango litzateke, arimaren kasuan, ordea, jakintza eta jakintsutasuna. Gainera, bertutez jantzitako pertsona askea da: egia osoa ezagutzen duenez, ongi eta zuzen jokatzen du.

Deskargatu

PDF Word HTML