Arrazoimena, Fedea eta Zientziaren Arteko Harremana

Filosofia eta etika2,63 KB

Ezagutza: Arrazoimena eta Fedea

Tomasek ezagutzeko bi bide daudela dio: arrazoimena eta fedea. Ez dituzte gauza berdinak ezagutzen, baina ezin dira aurkakoak izan. Fedea arrazoimenaren gainetik dagoela uste zuen. Beraz, fedeak ezagutzeko balio al du?

Platonen Ikuspegia

Platonen iritzia jarraituz, ezagutzeko arrazoimena erabili behar da, eta fedeaz ez gara fidatu behar, iritzi bat delako. Platoni iritziak ez zaizkio inporta, baliogabeak direla dio.

Zientziaren eta Fedearen Metodoak

Zientziak metodo zientifikoa erabiltzen du; honekin esaten duena frogatu dezake. Bestalde, fedeak zerbait inposatzen du eta ezin da frogatu.

Eliza eta Zientziaren Arteko Gatazka

Historian zehar, Elizak zenbait zientzialariren kontra jo du: Koperniko, Galileo Galilei eta Darwin, adibidez. Zentsuratu egin ditu eta oztopo bat izan da bilakaera zientifikoan.

Elizak Kopernikoren eta Galileo Galileiren ideiak onartu izan balitu, askoz lehenago jakingo zen Lurra ez zela unibertsoaren erdigunea.

Elizak Darwinen eboluzioaren teoria zentsuratu izan ez balu bere Adan eta Evaren teoria mantentzeko, lehenago jakingo zen gizakia eboluzionatu duen beste espezie batetik datorrela.

Zientziaren Mugak eta Morala

Bestalde, esan beharra dago zientziak ezin dituela galdera guztiak erantzun.

Morala Lantzeko Bideak

Tomasek zientzia eta morala ez doazela eskutik esaten zuen. Morala lantzeko fedea bide bat izan daiteke.

Adibidez, Auschwitzeko kontzentrazio-zelaia zientziak diseinatu eta eraiki zuen, baina moralak aztertzen du erabili behar den ala ez. Gauza bera gertatzen da armekin: zientziak fabrikatzen ditu, baina hauen erabileran ez du zerikusirik.

Artea eta Morala

Artea beste bide bat izan daiteke morala lantzeko. Arteak emozioak transmititzeko balio du.

Ondorioak

Beraz, esandako guztia kontuan izanda, esan dezakegu arrazoimenaren bidez gauza asko ezagutu ditzakegula, baina ez guztiak.

Fedearen Rola eta Mugak

Fedea zientziaren bilakaeran oztopo bat izan da, arrazoimenari ez baitio aurreratzen utzi. Baina egia da zientzia sartzen ez den esparruetan, morala esate baterako, fedea erabilgarria izan daitekeela.

Beti gogoratuz fedea iritzi bat dela eta ezin dela inposatu. Bakoitzak sinesten duena aukeratzen du, ezin da inor zerbaitetan sinesten behartzera. Fededunek ezagutzen ez duten edo ulertzen ez duten guztia fedearekin eta Jainkoarekin justifikatzen dute. Horrek lasaiago edo zoriontsuago bizitzen laguntzen badie, ez dago hori kritikatzeko arrazoirik. Baina, lehen esan dugun bezala, hori beti bakoitzaren erabakia izan behar da.

Deskargatu

PDF Word HTML