Ilustrazioaren Ezaugarri Nagusiak: Arrazoia eta Askatasuna

Filosofia eta etika2,87 KB

Ilustrazioaren Ezaugarri Nagusiak

  • Arrazoi Eredu Berria

    • Arrazoi Enpiriko eta Analitikoa

      Enpirismoaren kritikaren ondoren eta zuzentziaren garapenari esker, esperientziak eta gertakariak nagusitzen dira. Ezagutza zientifikoa esperientziatik abiatzen da.

    • Arrazoi Kritikoa

      Arrazoiaren kanpoko aginpideen aurka (tradizioa, autoritatea) eta arrazoia beraren autokritika eginez.

    • Arrazoi Autonomoa

      Arrazoia da gizakiaren gidari bakarra, ezagutzan eta arlo guztietan, publiko zein pribatuetan.

  • Aurrerapena

    Aurrerapenei esker munduari buruzko ikuskera baikorra diote. Arrazoiaren bidez natura menderatu eta zoriontasuna lor daiteke.

  • Tolerantzia

    Ilustrazioa aurrerakoia eta tolerantea bada ere, politikoki kontserbadorea da. Honek burgesiaren mugak erakusten dizkigu. Ausartak erlijio kontuetan, uzkurrak politikan. Soilik batzuek aldezten dituzte ideia demokratikoak eta berdinzaleak.

  • Erlijio Arrazoiduna

    Erlijioaren interpretazio arrazoiduna egiten dute: Gizakiak ezin du Jainkoa ezagutu, eta Jainkoa berbera da erlijio guztietan. Ez dute errebelazioa onartzen ezta mirariak ere, antinaturalak eta irrazionalak direlako.

    Erlijio arrazoidunari Deismoa deitzen diote.

  • Askatasuna

    Kantek sutsu aldezten du askatasun printzipioa.

    Pentsamendu askea eta adierazpen askatasuna ezinbesteko baldintzak dira arrazoiaren erabilera publikoa kritikaren jarduera da. Lege aldaketa eta proposamen arrazoitua egiteko askatasuna akegia.

    Askatasunari esker gizakiak burujabetasuna eta adin nagusitasuna lortzen ditu. Kant erlijio askatasunaz ere mintzo da, inposatutako erlijioen aurka.

    Erregeak, herritarren erlijio erabakiak errespetatu behar ditu eta legeak hobetzeko proposamen arrazoituak onartu.

  • Natura

    Mundu fisikoa eta baita mundua berezita bada ere, natura bilatu du bere filosofian, naturala dena ona delako.

    Mundu fisikoan Newtonen eredua onartu du. Mundu gizatiarrean, gizakiek askatasunez jokatzea dela naturala dio.

    Kanten ustez, naturak badu asmo ezkutu bat, xedea eta ordena ematen dizkiona gizakien ekintza libreki eta historiaren bilakaera ustez kontraesankorrari. Horrela ezkontzak, jaiotzak eta heriotzak lege konstante naturalen esker gertatzen direla erakusten dute estatistika taulak. Naturak a posteriori azaltzen ditu gertaerak “deus ex machina” modura.

Deskargatu

PDF Word HTML