Ingurunearen Eragina Enpresan: Sistema, Ingurunea eta Erantzukizuna
Enpresa Sistema Gisa
Sistema elkarrekin eta sistema ekonomiko globalarekin erlazionatutako elementu-multzo gisa ikusten dugu. Ingurunea → Sistema ekonomiko orokorra → Enpresa (11. or.).
Enpresak honela irudika ditzakegu:
SARRERAK | ENPRESA-SISTEMA | IRTEERAK |
| Enpresa fabrikazio prozesu gisa |
|
Enpresek, sistema gisa, honako ezaugarri hauek dituzte:
- Enpresak sistema irekiak dira. Ingurunearekin erlazionatzerakoan, enpresatik kanpoko edozein elementuk garrantzi handia du.
- Enpresa elementu edo azpisistemen konbinazioez osatuta dago. Azpisistema guztiak batera aritzean, banaka aritzean baino errendimendu handiagoa lortzen da; honi sinergia