Ziklo Ekonomikoa: Faseak eta Ezaugarriak

Ekonomia2,8 KB

Ziklo Ekonomikoa

Benetako ekoizpen BPG potentzialetik urrundu eta susperraldiak edo atzeraldiak dituen txandakako sekuentzia da.

Faseak

Ziklo ekonomikoak honako fase hauek ditu:

  1. Beheraldia edo hondoa
  2. Susperraldia edo hedapena
  3. Goraldia edo gailurra
  4. Atzeraldia edo depresioa

Faseak ez dira simetrikoak; izan ere, hazkundeak luzeagoak izan ohi dira atzeraldiak baino, eta zikloak errepikatu egiten badira ere, ez dago bi ziklo berdin: kausa eta bilakaera desberdinak izaten dituzte.

Beheraldia edo Hondoa

Beheraldian eskari maila txikia dago erabilgarri dagoen ekoizpen ahalmenaren aldean. Erabiltzen ez den ekoizpen ahalmen hori egoteak ekoizpen baliabideen erabilpen ez osoa ekarriko du eta stock handiak izango dira, ez baitago eskatzailerik amaitutako ekoizkinetarako. Fase horretan, prezio batzuk jaitsi, beste batzuk bere horretan jarraitu eta gutxi batzuk igo egingo dira. Enpresek mozkinak murriztuko dituzte, ondorioz etorkizunaren konfiantza txikia izango da. Hortaz, enpresariak ez dira inbertsio berriak egitera ausartuko.

Susperraldia edo Hedapena

Susperraldia zikloaren goranzko fasea da. Beheralditik susperraldira igarotzea honako fenomenoak azaltzen du: kapitala zahartuz joaten da eta une batean berritu egin beharko da. Kapitalaren berritzeak eragin suspertzailea dauka jarduera ekonomikoan eta kontsumitzaileen errentak eta gastuak haztea ekarriko du. Ondorioz, inbertsioa handitu egingo da arriskua txikitu egin delako, instalaturiko ekoizpen ahalmena handitu egingo da eta enpleguak gora egingo du. Eskari eta eskaintza erantsiaren kurben azterketaren ikuspegitik, bai eskari erantsiaren bai eskaintza erantsiaren kurba eskuinerantz lekualdatzeak sorraraz dezake susperraldia.

Goraldia edo Gailurra

Zikloaren puntu gorena. Aurreko fasearen azken uneetan zurruntasunak agertu direlako iristen da. Lehenengo, faktore jakin batzuetan agertuko da, eskulan kualifikatuan eta funtsezko lehengaietan, kasu; eta, ondoren, ia faktore guztietara hedatuko da, instalaturiko ahalmena osorik erabiltzen ari delako. Gainera, ekoizpen potentzialera hurbiltzen ari garenez, gero eta zailagoa izango da erabili gabeko baliabideen bidez ekoizpena handitzea. Izan ere, erabilera osoa lortu gero, ekoizpena handitzeko mugak egongo dira: unean-unean erabilita dagoen eskulanaren produktibitatea handituko duten inbertsio berrien bitartez lortutako ekoizpen ahalmenaren araberakoa izango da.

Atzeraldia edo Depresioa

Zikloaren beheranzko fasea da. Pixkanakakoa edo bat-batekoa izan daiteke beherakada, eta bat-batekoa bada krisialdia deitzen zaio. Depresioaren hasieran, inbertsioek errentagarriak izateari utziko diote, salmenta presioen eta salgaien hazkundeari buruzko aurreikuspenak ez direlako beteko, eskaria nolabait aseta baitago.

Deskargatu

PDF Word HTML