Inflazioa, Helburu Makroekonomikoak eta Makromagnitudeak

Ekonomia3,63 KB

Inflazioa eta Ekonomia

Inflazioa ekonomia bateko prezioak modu jarraituan gora egitea da. Prezio batzuek gora egitean besteei gorantz eragiten diete.

Inflazioaren Arrazoiak

Arrazoiak:

Eskari Inflazioa

Herrialde bateko ekonomia eragileek enpresek ekoitzi dezaketena baino gehiago eskatzen badute, eskasia edo gehiegizko eskaria sortuko da. Eskaria handitzearen jatorria: enpresak, sektore publikoa edo familiak.

Kostuen Inflazioa

Kostuen inflazioa: 5 teoria:

  • Natura baliabideen garestitzearen ondorio
  • Soldatak-prezioan kiribilaren ondorio
  • Soldatak soldatak kiribilaren ondorio
  • Merkatuaren ahalmenaren ondorio
  • Interes-tasen ondorio

Edozein ekoizpen faktoreen ordainsariak igotzeak kate-erreakzioa eragingo du eta faktore guztietan eragingo du.

Inflazioaren Ondorioak

Ondorioak:

Erosteko Ahalmena Galtzea

Prezioak gure diru sarrerek baino azkarrago egiten badute gora, erosteko ahalmena galtzen dugu. Inflazioak ez die eragiten guztioi berdin: kaltetuak (pentsiodunak, langileak, aurreztaileak, herrialdeko produktuak esportatzen dituzten enpresak) / onuradunak (zordunak, estatua, atzerriko produktuak inportatzen dituzten enpresak).

Zihurgabetasuna

Prezioen etengabeko aldaketekin, kontsumitzaileek eta enpresek ez dute jakingo zer eta zenbat kontsumitu eta ekoitzi.

Helburu Makroekonomikoak eta Politikak

Ekonomia PolitikakJarduketaren Ekonomia AldagaiakEkonomia Helburuak
Zerga-politikaZergak / gastu publikoaEkonomia hazkunde jasangarria
Moneta-politikaZirkulazioan dagoen diru kantitatea / interes tasakEnplegu betea
Kanpo-politikaTruke-tasak / inportazioak / esportazioakPrezioen egonkortasuna
Errenta-politikaPrezioak / soldatak

Makromagnitudeak

BPGd (Barne Produktu Gordina)

BPGd herrialde batean denbora aldi batean ekoizten diren azken ondasun eta zerbitzuen diru-balioa da. Ezaugarriak:

  • Moneta bat erabiltzen du neurtzeko
  • Aitortzen diren jarduerak soilik kontuan hartzen ditu
  • Azken ondasunen balioak soilik adierazten ditu
  • Herrialde bateko mugen barruan ekoizten denaren balioa neurtzen du
  • Aldi batean ekoitzitakoa neurtzen du

BPGd Nominala eta Erreala

BPGd nominala merkatu prezioen zein faktore kostuen araberakoa da. BPGd erreala, berriz, urte jakin batzuetako ondasunen eta zerbitzuen kantitateak erabiliz kalkulatzen da. Urte bateko ekoizpenaren balioa jakiteko nahikoa da BPGd kalkulatzea, baina BPGd zenbait alditan izan duen bilakaera aztertzeko ez du balio. Inflazioa dagoenez, inflazioaren eragina kendu behar da. Bi alditako BPGd alderatzerakoan ekoitzitako kopurua edo prezioa alda daiteke. Kopurua ez bada aldatzen eta prezioa gora, BPGd handitu da. Arazorik ez egoteko BPGd erreala sortu zen. BPGd nominalean ez bezala, oinarri moduan erabiltzen den urteko prezioez biderkatzen da.

Balio Nominaletik Balio Errealetara Pasatzea (Deflaktatzea)

Balio nominaletik balio errealetara pasatzea = deflaktatzea (inflazioak magnitude edo balio batean duen eragina kentzea da).

Deskargatu

PDF Word HTML