Finantza Sistemak eta Bankuak
Kontsumo eta inbertsio planak gauzatzeko, finantza baliabideak behar ditugu. Batzuek dirua aurrezten dute eta beste batzuek dirua behar dute beren proiektuak aurrera eramateko. Beraz, beharrezkoa da bideren bat egotea finantza baliabideak aurrezleengandik inbertitzaileengana eskualdatzeko.
Eskaintzailea finantzaketa-gaitasuna duen pertsona da, bere errentaren zati bat aurrezten duelako. Dirua mugitu egiten du, alegia, eta ez badu hau egiten ez du ezer irabazten.
Eskatzaileak, berriz, finantzaketa-beharra du, adibidez, inbertsio berria egin behar duen enpresa edo etxebizitza erosi nahi duen norbanakoa.
Finantza sistema eskaintzaile eta eskatzaileen artean bitartekari lana egiten duten erakunde multzoez osaturik dago....