Ingurunearen Eragina Enpresan: Sistema, Ingurunea eta Erantzukizuna

Ekonomia3,7 KB

Enpresa Sistema Gisa

Sistema elkarrekin eta sistema ekonomiko globalarekin erlazionatutako elementu-multzo gisa ikusten dugu. Ingurunea → Sistema ekonomiko orokorra → Enpresa (11. or.).

Enpresak honela irudika ditzakegu:

SARRERAK
(input)

ENPRESA-SISTEMA

IRTEERAK
(output)

  • Lana
  • Lehengaiak
  • Dirua
  • Teknologia

Enpresa fabrikazio prozesu gisa

  • Produktuak
  • Dibidenduak (onurak: enpresak bere jabeei ordaintzen dien dirua)
  • Zergak

Enpresek, sistema gisa, honako ezaugarri hauek dituzte:

  • Enpresak sistema irekiak dira. Ingurunearekin erlazionatzerakoan, enpresatik kanpoko edozein elementuk garrantzi handia du.
  • Enpresa elementu edo azpisistemen konbinazioez osatuta dago. Azpisistema guztiak batera aritzean, banaka aritzean baino errendimendu handiagoa lortzen da; honi sinergia deritzo.
  • Enpresa sistema globala da; enpresak dituen azpisistema edo elementuren batek jasotzen duen eraginak enpresa osoarengan eragina baitu.
  • Enpresak bere burua kontrolatzen du, moldagarria da. Eskaera, aldaketa, prezio-igoera eta abarren ondorioz, dinamikoa izan behar du, aldaketara moldatzeko.

Ingurunea

Enpresa ez da sistemaren azpiegituretatik eta egituretatik (hau da, ingurunetik) kanpo dagoen erakunde independente bat. Izan ere, gogoratu behar dugu sistema ekonomikotzat jotzen duguna une historiko eta sozial zehatz batean oinarrizko ekonomia-arazoa ebazteko forma dela, eta horri egokitu behar zaiola enpresa.

  • Ingurune Orokorra: enpresa guztiengan orokorrean eragina duena: alderdi kulturala, teknologikoa, politikoa, legala, demografikoa, soziologikoa, ekonomia, eta abar.
  • Berariazko Ingurunea: ingurune honek enpresa bakoitzarengan du eragina eta, ondorioz, enpresa-motaren arabera alda daiteke. Gobernuak sektorearengan duen kontrola, sindikatuekiko harremanak, eta abar.

Enpresak aldatzen doan gizarte-ingurune batera etengabe egokitzeko erronkari egin behar dio aurre.

Enpresaren Gizarte Erantzukizuna

Orain gutxi arte, enpresari onuren eta zerbitzuen lortzean eraginkorra izatea eskatzen zitzaion: ahalik eta ekoizpen-faktore gutxien erabiliz, ahalik eta gehien eta kostu txikienean ekoiztea. Gaur egun, produktuaren helburua den testuinguru sozioekonomikoa ere hobetu behar da. Beraz, gaur egun, enpresaren erabakiek gizartean eduki dezaketen eragina hartu behar dute kontuan; hauei gizarte-kostu deitzen zaie.

  • Positiboak: gizartean eragin positiboa duen enpresa-kostua da; esaterako, kaleetako argia, zaborra jasotzea, etab.
  • Negatiboak: gizartearengan eragin negatiboa duen enpresa-kostua da; esate baterako, aerosolak egiteagatik ingurumenean sortzen diren efektuak.

Etika Negozioetan

Enpresek jarduera guztietan etika aplikatu behar dute: kudeaketan, eskaintzen duen zerbitzuan, produktuen kalitatean... gehienbat, barne- eta kanpo-harreman guztien ezaugarria izan beharko lukeen zintzotasunean.

  • Bere sona handituko da, lehentasuna lortuko du eta lehiakortasuna hobetuko da.
  • Bere bezero eta hornitzaileen fideltasuna lortuko du eta salmentak handituko dira.
  • Langileak motibatuago egongo dira.
  • Finantza-laguntza handiagoak jasotzeko aukera izango du, enpresari buruz egingo diren txosten positiboak direla eta.

Deskargatu

PDF Word HTML