Kontu-ikuskaritza: Kontzeptuak, Arauak eta Prozesua
1. Enpresei buruzko informazioa eta urteko kontuak
Erabiltzaile nagusiak
Informazioa jabeek, bazkideek eta administratzaileek soilik erabiltzen zuten lehen, eta erabakiak hartzeko eta gerentzia kontrolatzeko tresna erabilgarritzat zuten; orain, aldiz:
- Akziodunek eta jabeek, lortutako etekinak egiaztatzen dituztelako, eta beren ondarea nola kontserbatzen den ikusten dutelako.
- Zuzendariek eta administratzaileek, ezarritako politikak eta prozedurak zuzendaritzak jarraitu dituela ziurtatzeko zuzentasuna bermatzeko.
- Bezeroek, hornitzaileek, hartzekodunek, finantza-erakundeek, inbertitzaileek.
- Erakunde ofizialek, zerga agentziak (ogasuna).
- Langileek, enpresaren egoerak hainbat esparrutan eragiten dielako; soldaten negoziazioan.
- Nazioarteko agente ekonomikoek, kontsumitzaileen elkarteek, merkataritza-ganberek, eta publikoak.
1.2. Kontzeptua, lan-plangintzarako sarrera eta kontu-ikuskaritzaren ezaugarriak
Kontzeptua
Hona hemen kontu-ikuskaritzaren definizio bat: profesional eskudun (competente) eta independenteek kontabilitateko dokumentuak berrikusten eta egiaztatzen egindako jarduera, berrikusitako urteko kontuek enpresako nahiz ikuskatutako erakundeko ondarearen eta finantza-egoeraren irudi leiala erakusten duten zehazteko.
Azterketa sistematiko hori egiteko kontu-ikuskaritzako arauekin lotutako prozedurak erabiltzen dira, eta prozedura horiek normalean aurreko ekitaldiaren arabera onartutako eta aplikatutako kontabilitateko printzipio eta arauei jarraiki egiten dira. Horren guztiaren ondoren iritzi bat ematen da berrikusitako objektuak duen egiazkotasunaren gainean, eta administrazioan nahiz kontabilitatean egin beharreko hobekuntzak iradokitzen dira.
Kontu-ikuskaritzan maiz erabiltzen diren terminoak
- Irudi leiala: finantza-egoeraren eta errealitate objektiboaren arteko hurbilketa-maila.
- Eraginkortasuna (Efikazia): emaitza zehatz bat lortzeko gaitasuna.
- Efizientzia: baliabide hoberenak erabiliz xede bat lortzeko gaitasuna: eraginkortasuna ez da beti efizientziaren sinonimoa.
- Efektibitatea: lortu nahi den edo espero den eragina sortzeko gaitasuna.
Lan-plangintzarako sarrera
Plangintza → Egikaritzea → Txostena prestatzea → Jarraipena
Arlo kritikoak eta azterketako arazo potentzialak identifikatu, arriskuak ebaluatu, ebidentziak lortu, iritzia eman.
Kontu-ikuskaritzaren funtzioak
- Enpresarentzako funtzioa: urteko kontuen arrazoizkotasunari lotuta, informazioa ematea, gero ekonomia, finantza-sistemari eta gizartearen gaineko interpretazioa egiteko.
- Gizartearentzako funtzioa: finantza-sistemari eta ekonomiari oro har informazio esparru fidagarria ematea.
Kontu-ikuskaritzaren ezaugarriak
- Urteko kontuen azterketak. Egoera balantzea, galeren eta irabazien kontua eta memoriak.
- Arrazoizkotasuna: kontu-ikuskariak finantza eta kontabilitateko informazioaren zuzentasunaz eta txostena konfiantzazkoa dela eta akats larririk ez duela esateko dagoen zentzuzko segurtasuna.
- Printzipioekin adostasuna, eta oro har onartutako kontabilitateko eta kontu-ikuskaritzako arauak.
- Profesional eskudunak eta independenteak izango dira.
- Metodologia: barneko kontrol-sistemarako aproposak diren berrikuste eta ebaluazio teknikak erabiltzea, egiten diren proben zabaltasuna zehazteko oinarri gisa.
- Txostena egitea: arrazoizkotasunaren gaineko iritzia ematen du; hala ere, esan beharra dago iritzi hori ez dela guztiz fidagarria, hautaprobak hartzen baititu oinarri.
- Ebidentzia: funtsezko elementua da. Iritzi bat ematen den bakoitzean beharrezkoa da:
- Iritzia emateko egoera bat izatea.
- Erreferentzia-puntu bat izatea, oro har onartutako printzipio eta arauetan ezarritakoaren araberako irudi leiala.
1.3. Kontu-ikuskaritzaren garapen historikoa. Gaur egungo joerak
Kontu-ikuskaritza bezeroarentzako zerbitzu gisa hartu behar da. Informatizazioan izan diren aurrerapen teknologikoei esker informazio gehiago eta hobea lortzen da. Arriskuaren aspektua oso garrantzitsua da. Kontu-ikuskaritzak ez du eragin handirik enpresak erabakiak hartzean duen arriskuan, baina finantza-informazioaren arriskua murriztu dezake, kanpoko ikuskariek urteko kontuei ematen dieten sinesgarritasunarekin.
Enpresen informazio-arriskuaren arrazoi nagusiak
Arrazoia
- Enpresen tamaina
- Datu ugari
- Harremanetan dauden enpresak
- Informazio iturria urrun egotea
Arriskua
- Enpresa handietan akziodunak eta zuzendaritza arlo operatibotik urrun egoten dira, eta litekeena da behetik iritsitako informazioa oker edo distortsionatuta egotea, edo akatsak izatea, nahita egindakoak edo ez.
- Operario asko badaude informazioan akatsak egoteko arriskua ere handiagoa izango da.
- Enpresa taldeek edo harremanetan dauden enpresek egindako operazio batzuk banatzeko zailak dira, eta batzuetan ez da erraza izaten jakitea informazioa zein enpresatakoa den.
- Distantzia zenbat eta handiagoa izan, orduan eta arrisku handiagoa dago informazioan irregulartasunak egoteko.
1.4. Kontu-ikuskaritza motak
Kontu-ikuskaritzaren ezaugarrien arabera:
- Kanpoko kontu-ikuskaritza edo independentea.
- Barneko kontu-ikuskaritza. Horien xedea da enpresaren prozedurak eta kontrol-sistemak egiaztatzea, aurreikusitako moduan funtzionatzen duten ikusteko.
- Kontu-ikuskaritza publikoa edo gobernukoa. Estatuko organo batzuek egiten dute, eskubide publikoko erakundeetan edota ondare nazionalari nahiz guztien onari eragiten dieten prozesuetan.
Xedearen arabera:
- Urteko kontuen eta ekonomia nahiz finantza-txostenen kontu-ikuskaritza. Kanpoko kontu-ikuskariek enpresa bateko kontabilitate-azterketa eta egiaztatzea egiten dute, eta enpresaren irudi leiala erakusten duten txosten ekonomiko-finantzarioen eta urteko kontuen fidagarritasunari buruzko iritzia ematen dute legeak eskatzen dituen kontabilitateko printzipioei eta uniformetasunari jarraiki.
- Sistemen kontu-ikuskaritza. Barneko kontrolean erabilitako sistemak eta metodoak enpresan ondo egokituta daudela frogatu eta egiaztatzea da xedea.
- Kudeaketaren kontu-ikuskaritza. Helburua logistikako, administrazioko eta finantzazioko gestioen eraginkortasuna eta efizientzia aztertu eta interpretatzea.
- Kontu-ikuskaritza ekonomiko-soziala. Gizartean egiten duen ekarpena ebaluatzen saiatzen da.
- Laneko kontu-ikuskaritza. Enpresako lan-harremanak aztertzea da xedea.
- Kontu-ikuskaritza informatikoa. Aztertu, ebaluatu, egiaztatu eta gomendatu beharreko teknika, jarduera eta prozeduren multzoa da.
- Kontu-ikuskaritza fiskala: helburua da preskribatu gabeko zergen arloa berrikustea, egin daitezkeen aurrezki fiskalak detektatzeko, hala nola, enpresak aprobetxatzen ez dituen kenkariak edota desgrabazioak.
Nahitaezkoaren arabera:
- Nahitaezko kontu-ikuskaritza. Legezko araudiak nahitaez eskatzen duena da.
- Borondatezko kontu-ikuskaritza. Legeak nahitaez ezartzen ez duena.
2.1. Kontu-ikuskaritzaren erregulazio legala Espainian
- 19/1988 Legea, Kontu Ikuskaritzari buruzkoa.
- Merkataritzako legeen erreforma partzialari buruzko legea (19/1989 Legea).
- Sozietate Anonimoen Legearen Testu Bateratua (1564/1989 Legegintzako Errege Dekretua).
- Merkataritza Erregistroaren Araudia (1784/1996 Errege Dekretua, uztailaren 19koa). Merkataritza Erregistroan aurkeztu beharreko kontuak egitea.
- Kontabilitateko Plan Orokorra.
- Kontabilitateko eta Kontu Ikuskaritzako Institutuaren (ICAC) ebazpenak.
2.2. Kontu-ikuskaritzaren nahitaezkotasuna
Kontu-ikuskaritza jarduera bat da, eta ez da lanbide bat. LAC Legeak kontu-ikuskaritzaren antolaketa ezartzen du. Kontu-ikuskaritzaren funtzioak ICAC-ek jasotzen ditu.
Merkataritza Kodea
Enpresari orok nahitaez enpresako urteko kontuak ikuskatu beharko ditu eskudun epaitegiak hala adosten duenean, baita borondatezko jurisdikzioaren bidea ere, interes legitimoa egiaztatzen duenaren eskariak hori jasotzen badu.
Kontu-ikuskaritzaren gaineko Legea (LAC)
Kontu-ikuskaritzaren gaineko Legeak aipatzen du honako zirkunstantzia hauetan dauden enpresa eta erakunde guztiek ikuskaritza egin behar dutela:
- Merkataritzako Burtsa Ofizialetan tituluak kotizatzen dituztenek.
- Eskaintza publikoan obligazioak jaulkitzen dituztenek.
- Finantza-bitartekotza egin ohi dutenek.
- Aseguru Pribatuaren Ordenantzara atxikitako jardueraren bat xede sozialtzat dutenek, legez ezarritako mugen barruan.
- Diru-laguntzak edota bestelako laguntzak jasotzen dituztenek, lanak, prestazioak edota zerbitzuak eskaintzen dituztenek, Estatuari ondasunak ematen dizkietenek, eta gainerako erakunde publikoek, laguntza horiek 600.000 euro baino gehiagokoak direnean.
- Gobernuak Errege Dekretuaren bidez legez ezarritako mugak gainditzen dituztenek, gutxienez, negozio-zifra, balantzearen araberako aktiboaren zenbateko osoa, eta langileen batez besteko urteko kopurua.
Sozietate Anonimoen Legeari buruzko Testu Bateratua
Sozietate Anonimoen legeak dio urteko kontuak kontu-ikuskariek berrikusi behar dituztela, eta obligazio horretatik salbuetsiko direla balantze laburtua aurkezten duten sozietateak.
Balantze eta memoria laburtua egiteko aukera izango dute ekitaldi-itxierako datatik ondoz ondoko bi urteetan zirkunstantzia hauetatik gutxienez bi bete dituztenek:
- Aktiboaren partida guztiek 3.080.000 € ez gainditzea.
- Negozioen urteko zifraren zenbateko garbia 6.160.000 € baino txikiagoa izatea.
- Ekitaldian enplegatutako langileen batez besteko kopurua berrogeita hamar baino txikiagoa izatea.
Egungo araudiak ez ditu ikuskaritza egitera behartzen balantze laburtua aurkezten duten enpresak; alabaina, enpresa horiek beren kontuak ikuskatu beharko dituzte gutxienez kapital sozialaren %5 ordezkatzen duten akziodunek hala eskatzen dutenean.
Egoera bereziak
- Baloreen Merkatuko Legearen arabera, nahitaez kontu-ikuskaritza egin behar dute merkatu horretan akzioak jaulkitzen dituzten erakundeek, nahiz kotizatzeko onartutako baloreak dituzten sozietateek.
- Finkatutako urteko kontuak egiteko arauek diote kontu horiek ikuskatu egin behar direla.
- Araudi espezifikoa dute, hala nola, fundazioek, inbertsio kolektiboko erakundeek, higiezinen inbertsio-funtsek, kiroletako sozietate anonimoek, eta beste batzuek.
Legeriak kontu-ikuskaritzan biltzen dituen beste lan batzuk
Beste lan batzuk egiteko auditoreen zerbitzuak erabiliko dituzte enpresek nahitaez:
- Balantzea berrikusi.
- Balorazioak.
- Txostenak eta ziurtagiriak.
Kontu-ikuskaritza izendatzea
- Akziodunen Batzar Nagusiak.
- Merkataritza Erregistroak.
- Epailearen izendapenak.
Balantze laburtua aurkeztu dezaketenak (Adibidea)
- Aktibo kopurua: 2.850.000 €
- Negozioen zifra: 5.700.000 €
- Langileen batez besteko kopurua: 50
2.3. Oro Har Onartutako Kontu-ikuskaritzako Arauak
Kontu-ikuskaritzako arau teknikoak kontu-ikuskariak bere lanean ezinbestez behatu behar dituen printzipioak eta baldintzak dira. Horietan oinarritzen dira iritzi tekniko arduradun bat adierazteko egin behar diren ekintzak.
ICACek arau tekniko hauek biltzen ditu:
- Izaera orokorreko arauak.
- Lan-egikaritzaren gaineko arauak.
- Txostenen gaineko arauak.
Kontu-ikuskaritza arau teknikoa: Batera ezarri behar dira, ez banaka, izan ere elkarren artean lotuta daude eta elkarren menpe daude.
Izaera Orokorreko Arauak
Kontu-ikuskariak bete behar dituen baldintzak arautzen dituzte; hala nola, kontu-ikuskaritzako jardueran izan beharreko jokabidea eta erantzukizuna.
- 1. araua. Kontu-ikuskaritza egiteko kontu-ikuskari gisa prestakuntza teknikoa eta gaitasun profesionala izan behar da, eta legez eskatutako baimena behar da beti.
- Prestakuntza teknikoa. Unibertsitateko mailan kontulari adituaren prestakuntza egokia izatea, ikastaro espezializatu batekin osatua. Lan-gaitasuneko azterketa teorikoa ere gainditu behar da.
- Gutxiengo esperientzia. Hiru urtetan lanak egin izana, ikuskari profesional batek gainbegiratuta.
- Lanerako gaitasuna. Kontu-ikuskariak etengabe eguneratu behar ditu bere lanarekin zerikusia duten ezagutza guztiak.
- Lanerako prestaketa. Korporazio profesionalen bidez lortzen da.
- 2. araua. Kontu-ikuskariak lanean diharduenean independentzia, zintzotasun eta objektibotasun osoa izango ditu.
- Independentzia. Ikuskariak askatasun osoz jokatu ahal izango du bere iritzi profesionalari dagokionean.
- Zintzotasuna. Hutsik gabeko zuzentasuna eta zintzotasun profesional ezin hobea beharrezkoak dira. Era berean, zintzoa eta egiazkoa izan behar du lanean eta txostena egiterakoan.
- Objektibotasuna. Kontu-ikuskariaren funtzio guztietan jokabide inpartziala izan behar da. Justua izan behar du, eta ezin du onartu inolako eragin edo aurreiritzirik. Horretarako, independentzia osoa izan behar du ikuskatutako erakundearekin dituen harremanetan.
- Bateraezintasuna. Kontu-ikuskariak beti independentea izan behar du.
- 3. araua. Kontu-ikuskariak lanean diharduenean eta txostena egiterakoan, behar den ardura profesionala izango du.
- Diligentzia profesionala.
- 4. araua. Kontu-ikuskariak ezarritako arauak betetzeko arduraduna da, eta, era berean, kontu-ikuskaritzako taldeak ere arau horiek betetzeaz arduratzen da.
- Erantzukizuna. Erantzukizuna txostenaren edukia mugatuta egongo da.
- 5. araua. Kontu-ikuskariak bere jardueretan eskuratutako informazioaren gainean konfidentzialtasun osoa izango du.
- Sekretu profesionala. Kontu-ikuskariak dokumentazioa gorde eta zaindu egin beharko du, txostena egiten denetik hasi eta bost urtez.
- 6. araua. Ordainsari profesionala bezeroarentzako egindako lanaren trukeko bidezko prezioa izango da.
- Ordainsari eta komisioak. Ordainsari profesionalak normalean orduko tarifetan oinarrituta ezartzen dira.
- 7. araua. Kontu-ikuskariak ezin izango du bezeriak lortzeko xedea duen publizitaterik egin.
- Publizitatea. Kontu-ikuskariak ezin izango du egin gizartearen aurrean ospea, entzutea eta irudia kaltetuko duen ekintzarik.
Lan egitea: Espainian kontu-ikuskaritza egiteko ROACen izena emanda egon behar da.
Independentzia: Kontu-ikuskariak inpartziala izan behar du bere iritzietan, ondorioetan eta gomendioetan, baina, horrez gain, hirugarren pertsonak bere independentziaren gainean zalantza jar ditzakeen edozein egoera saihestu behar du.
Lan-jardueraren gaineko Arauak
- 1. araua. Lana modu egokian planifikatuko da, eta kontu-ikuskaritzako talde profesionalaren lana ondo gainbegiratuko da.
- Kontratua edo enkargu-gutuna. Bezeroarekin adostutako lana idatziz onartu behar da, xedea eta irismena ondo zehazteko, eta izendapen-aldi osorako lan-orduak nahiz ordainsariak idatzita uzteko.
- Plangintza. Kontu-ikuskaritzako lana ezin da inprobisatu, izan ere, ikuskaritza ondo egiteko plangintza egokia egitea ezinbestekoa da. Lanean ari den sektoreko negozioa ezagutu beharko da, baita barneko kontrola ere.
- 2. araua. Barneko kontrolaren azterketa eta ebaluazio egokia egin beharko da, kontu-ikuskaritzako prozedurak zehazteko erabiliko diren probak egiteko unea, irismena eta izaera zehazteko oinarri fidagarritzat.
- Barneko kontrol-sistemaren azterketa eta ebaluazioa. Barneko kontrol eraginkorra eginez gero, bezeroaren erregistroak fidagarriak direla bermatzen da.
- 3. araua. Beharrezko ikusten diren kontu-ikuskaritzako frogen egikaritze eta ebaluazioarekin ebidentzia nahikoak eta egokiak lortu behar dira, aztertzen diren urteko kontuetan bildutako datuen gaineko arrazoizko epai bat izateko, eta horien gaineko iritzia emateko.
- Ebidentzia. Nahikoa ebidentzia (kuantitatiboa) izateak esan nahi du kontu-ikuskariak izan beharreko ebidentzia-maila duela, segurtasuna ematen dioten probak eginda. Ebidentzia egokia (kualitatiboa) da fidagarritasun handiena emateko kalitate egokia izatea.
- Laneko dokumentazioa. Kontu-ikuskariak erabiltzen dituen dokumentu guztien paperek osatzen dute. Paper horiek kontu-ikuskariarenak izaten dira, eta hark neurri egokiak hartu behar izaten ditu dokumentu horien segurtasuna bermatzeko.
- Gainbegiratzea. Kontu-ikuskariak lankideek egindako lana gainbegiratu behar du, eta lan-taldeko iritzi desberdinen ondorioz sortutako arazoak konpondu.
Kontratuetako izendapen-aldia:
- Gutxienez 3 urte
- Gehienez 9 urte
Irismena: Egikaritze-fase horretan sakon berrikusiko diren arloak edo gaiak biltzen ditu, baita ere arriskua, egingarritasuna eta kostua aintzat hartuta, baita aditzera emango diren emaitzen garrantzia ere.
Txostenak Prestatzeko Arauak
Kontu-ikuskariak urteko kontuen ikuskaritzari buruzko txostena egin behar du, eta bertan agertzen dira egindako lanaren gorabeherak eta ikuskariak duen iritzi profesionala, betiere indarrean dagoen araudiarekin bat etorriz.
- 1. araua. Kontu-ikuskariak txostenean adierazi behar du urteko kontuek behar den informazioa biltzen duten, eta ondo ulertzeko eta interpretatzeko nahikoa datu badagoen. Halaber, kontuak ondo prestatu diren eta oro har onartutako kontabilitateko printzipioekin bat datozen begiratuko du.
- Egoerak oro har onartutako printzipioekin bat datozen.
- 2. araua. Txostenak adieraziko du kontabilitateko printzipioak eta arauak modu uniformean ezarri diren.
- Oro har onartutako kontabilitateko printzipioetan uniformetasuna. Arau horrek urteko kontuak beren artean konpara daitezkeela ziurtatzea du xede.
- 3. araua. Urteko kontuetan biltzen den informazioak beti erakundearen finantza-egoeraren eta ondarearen irudi leiala ordezkatu behar ditu, baita lotutako eta ezarritako baliabideen operazioek izan dituzten emaitzena ere, kontu-ikuskariek txostenean aurkakorik esaten ez badute, behintzat.
- Nahikoa informazio errebelatzea.
- 4. araua. Kontu-ikuskariak txostenean urteko kontuen gaineko iritzia adieraziko du, edo iritzirik ezin duela adierazi azalduko du. Iritzi bat salbuespenekin ematen denean, horretarako izan dituen arrazoiak azaldu beharko ditu.
- Iritzia adieraztea. Kontu-ikuskariak bi aukera ditu: kontuen eta/edo finantza-egoeren gaineko iritzia ematea (positiboa, salbuespenduna edo negatiboa izan daiteke), edo iritzirik ez ematea, hau da, abstenitzea, horretarako arrazoi egokiak emanda.
Kontabilitateko printzipioak ezartzea: Argi azaldutako urteko kontuen ondarearen, finantza-egoeraren eta enpresako emaitzen irudi leiala azalduko dute. Urteko kontuek ez badute irudi leial hori islatzen, ezarritako kontabilitateko printzipioen gaineko azalpenak eman beharko dira memorian.
Kontabilitateko Plan Orokorreko Printzipioak
- Jardunean dagoen enpresaren printzipioa.
- Sortzapenaren printzipioa.
- Uniformetasunaren printzipioa.
- Zuhurtziaren printzipioa.
- Ez konpentsazioko printzipioa.
- Garantia erlatiboaren printzipioa.
2.4. Finantza Informazioaren gaineko Nazioarteko Arauak
Kontzeptua
Arau horien artean bereziki nabarmentzekoak dira “arrazoizko balioa” eta “eguneratzea”. Arau horiek kanpoko finantza-egoeretan soilik ezarri daitezke.
Oinarrizko aspektu hauek kontuan hartzekoak dira:
- Finantza-egoerak prestatzeko eta aurkezteko esparru kontzeptuala.
- Arrazoizko balioa.
Finantza-egoerak osatzea. NIC1en arabera:
- Balantzea
- Emaitzen kontua
- Aldaketen egoera-orria ondare garbian
- Fluxuen efektiboen egoera-orria
3.1. Kontu-ikuskaritzaren barneko kontrola
Oinarrizko kontzeptuak
Barneko kontrolak antolaketa-plana biltzen du, baita enpresako metodo nahiz prozedura guztiak ere, honako helburuekin:
- Aktiboak ondo babestea, bai arrisku fisikoengandik baita kontabilitateko arriskuengandik ere. Horretarako, kontabilitateko datuen zehaztasuna eta fidagarritasuna egiaztatzen dira.
- Kontabilitate-transakzioetako eta finantza-egoeretako informazioan zehaztasuna, konfiantza eta zintzotasuna ziurtatzen da.
- Efizientzia operatiboa sustatzen da, ahalik eta baliabide hoberenekin emaitza zehatz bat lortuta.
- Zuzendaritzak ezarritako politikak sustatu, indartu, suspertu eta betetzen direla ziurtatzen da.
Kontrol mota hori ez da berez helburu bat, helburua betetzeko erabilitako bitartekoa baizik.
Barneko kontrolak ezin du segurtasun osoa eman; arrazoizko segurtasun-maila bat soilik ematen du.
Helburua: Kontrol eraginkorren xedea da enpresako iruzur eta irregulartasun probabilitatea txikitzea.
Barneko kontrol motak
Kontabilitateko kontrola
Antolakuntza-plana barne hartzen du, baita aktiboko ondareak babestea eta kontabilitateko erregistroak fidagarriak izatea bermatuko duten prozedurak eta erregistroak ere:
- Transakzioak zuzendaritzaren baimen orokorrarekin edo espezifikoarekin bat etorriz egiten dira.
- Transakzioak modu egokian erregistratzen dira.
- Aktiboak zuzendaritzaren baimenarekin soilik erabiliko dira.
Administrazio-kontrola
Operazioen efizientzia eta zuzendaritzako politikak betetzen direla bermatzen du. Enpresako araudian eta prozeduretan aplikatzen da, hain zuzen, operazioen efizientziarekin eta zuzendaritzako politikak betetzearekin zerikusia dutenetan.
Logikaz, kontu-ikuskari independenteak bere lana funtsean kontabilitateko kontroletan zentratuko du. Hala ere, litekeena da administrazio-kontrol batzuek urteko kontuetan garrantzia izatea, eta kontu-ikuskariak nahitaez gainbegiratu eta ebaluatu behar ditu.
3.2. Barneko kontrolaren ebaluazioa
Sistemaren aurretiko kontrola
Zuzendaritzak ezarritako prozedurak eta metodoak ezagutzea eta ulertzea da helburua, gero nahikoa kontrol-puntu badauden zehazteko, eta ematen duten segurtasuna nahiz konfiantza ebaluatzeko. Ondorioz, egin beharreko kontu-ikuskaritzako proben irismena zehaztuko du.
Kontu-ikuskariak barneko kontrolaren gaineko informazio-iturriak honela izan ohi ditu:
- Enpresako langileei elkarrizketa eginda.
- Prozedurak, dokumentuak eta erregistroak ikuskatuta.
- Organigramak, eskuliburuak eta diagramak, dokumentu-fluxuak eta lanpostuetako erantzukizunak behatuta.
- Txostenak, lan-dokumentuak eta barneko kontu-ikuskaritzako programak eskuratuta.
Ebaluazio-metodoak
- Deskripzio-metodoa.
- Galdeketa-metodoa.
- Fluxu-diagramen metodoa.
Betetze-probak
Diseinatutako prozedurak eta kontrolak erabiltzen direla eta planteatu bezala funtzionatzen dutela ziurtatzeko balio dute.
Proba horiek beharrezkoak dira kontu-ikuskariak ziurta dezan barneko kontrola existitzen dela, modu eraginkorrean funtzionatzen duela, eta ikuskatutako aldi osoan funtzionatzen duela.
Bezeroen kontroleko alderdi hauekin lotuta daude betetze-probak:
- Egindako kontrolen maiztasuna.
- Kontrol-prozedurak egiterakoan izandako kalitatea.
- Prozeduraz arduratzen dena.
Proba errealak
Oinarrizko proben azken xedea da kontu bakoitzean honakoa egiaztatzea:
- Aktibo eta pasiboko kontuen existentzia fisikoa.
- Balorazio egokia eta zuzena.
- Bakoitza dagokion kontuan edukitzea, esaterako, makinaria higigarri gisa ez dagoela ziurtatzea.
- Uniformetasuna, hau da, aurreko ekitaldietako irizpide berberei eustea.
Ondorioa
Proben emaitzak baloratu ostean ondorioak ateratzen dira.
Kontu-ikuskariak aipamen batzuk bidali behar izaten ditu; egoera, informazioaren fidagarritasuna, atxikitako arriskua, datuen babesa eta konpondu beharreko hutsunea deskribatu behar ditu, eta, hala dagokienean, konponbidea iradoki.
Azken analisi horrekin arloak identifikatuko ditu, eta garrantzi handienetik txikienera sailkatu.
3.3. Barneko kontrolaren mugak
Barneko kontrola eraginkorra izan daiteke akatsak, iruzurrak nahiz arduragabekeriak detektatzeko, eta kontabilitateko informazioaren fidagarritasuna ziurtatzeko. Hala ere, oso garrantzitsua da bere mugen berri izatea, esaterako:
- Akats isolatuak eta jarraituak ekar ditzake, jarraibideak ez ulertzeagatik, zentzutasun-akatsengatik, hutsegiteengatik, distrakzioengatik, edota nekea dela-eta.
- Funtzio-mailen menpe dauden kontrol-jarduerek pertsonen artean distortsioa eragin dezakete.
- Batzuetan kontrolak prozesu estandarizatu edota arrunterako diseinatuta egoten dira, baina ez dituzte ohikoak ez diren transakzioetan akatsak edota irregulartasunak detektatzen.
- Gastu-irabazi erlazioa.
3.4. Kontu-ikuskaritzaren plangintza
Sarrera
Plangintzaren barnean sartzen da estrategia global bat garatzea, xedea zehazteko eta enkarguen ondorioz ezarri beharreko kontu-ikuskaritzako prozeduretako lanen irismena definitzeko.
Irismena eragile askoren araberakoa izango da, erakundearen tamaina eta konplexutasuna, kontu-ikuskariak aurretik zuen ezagutza, erakundearen kalitatea eta eraginkortasun-maila, barneko kontrol-sistemengandik hasieratik espero den fidagarritasuna eta konfiantza.
Plangintzaren faseak
Plangintza urratsen sekuentzia bat da (plangintza, lanen egikaritzea eta emaitzak jakinaraztea), eta honakoa biltzen du:
Aurretiko lana
Bezero izan daitekeenarekin harremana
Informazio orokorra eta oinarrizko ezaugarriak biltzea du xede.
Kontu-ikuskaritzako kontratua edo enkargu-gutuna formalizatzea
Lau bloke handitan banatzen da:
- Goiburua. Bezeroarekin idatziz adostu beharko du lanaren xedea, irismena eta akordioaren iraupena (lehen kontratazioan ez da 3 urte baino gutxiagokoa izango, ez eta 9 urte baino gehiagokoa ere, nahitaezko kontu-ikuskaritzan).
- Kontu-ikuskaritzako erantzukizunak eta mugak. Konfidentzialtasun-konpromisoa, baita laneko paperena.
- Administratzaileen erantzukizunak. Administratzaileen eta kontu-ikuskariek artean erantzukizunak mugatzen saiatzen den “adierazpen-gutunean”.
- Ordainsariak, izendapen-aldi osorako (lana egiteko aurreikusten diren ordu guztiak azaldu beharko dira, baita lehen urtean jaso beharreko ordainsariak eta hurrengo urteetan aplikatu beharreko berrikusteak ere, besteren artean).
Ebidentzia lortzea eta dokumentazioa
Lana planifikatzeko fasean:
- Enpresa ezagutzea.
- Aurretiko berrikuste, berraztertze eta hurrengo berraztertze analitikoen plangintza. Beste enpresekin konparatuko dira. Oinarrizko xedea da finantza-egoeren zifrak zentzuzkoak direla egiaztatzea, negozioaren joera anormalak identifikatuta; kontabilitateko printzipioetan aldaketarik edo aplikazio-akatsik egon den egiaztatzea; kalkulu-akatsik, inkoherentziarik, sektorearen batez bestekoan desbideratzerik baden ikustea, eta anomaliak detektatzea. Hala izanez gero, egoeraren kausak ikertu behar dira.
- Barneko kontrolaren ebaluazioa. Konfiantza-maila lortzen badu, funtsezko proba gutxiago egin beharko ditu.
Plan globala eta kontu-ikuskaritzako programa egitea
Plangintzaren azken fasea honakoek osatzen dute:
- Ondorengo egintzak berrikustea, kontabilitateko doikuntza proposatzea eta birsailkapenak egitea (azken horiek ez dute emaitzetan eragiten).
- Zuzendaritzari adierazpen gutuna bidaltzea.
- Hala behar denean, gomendioen gutuna idaztea.
- Kontu-ikuskaritzako txostenak iritzi profesionala erakusten du.