Ekonomia: Gordailuak, Dirua, Kostuak eta Lehia Motak
Gordailu Motak
- Ageriko gordailuak: Behar duzunean ateratzeko aukera ematen dute. Errentagarritasun oso txikia dute, % 0,02 ingurukoa.
- Aurrezki gordailuak: Aurrezteko helburuarekin sortuak dira. Ezin dira txekeak sortu. Mota bat "etxebizitza kontua" da. Interes-tasa pixka bat altuagoa da.
- Eperako gordailua: Dirua bankuan sartu, eta epe jakin batean ez ateratzeko adostasuna egiten da. Adibidez, 50.000 euro sartuz gero, 5.000 ageriko kontuan utzi, eta 45.000 eperako gordailuan jar daitezke.
Diru Motak
- Banku-dirua: Txekeak, txartelak, eta abar.
- Diru fidagarria: Dolarra, euroa, yena, eta abar.
- Metalezko dirua: Urrea, zilarra, eta abar.
- Urregai den paperezko dirua: Billeteak.
- Merkantzia den dirua: Kakaoa, gatza, eta abar.
Diruaren Funtzioak
Diruak bere funtzioa betetzeko lau baldintza bete behar ditu:
- Denok onartua izatea.
- Zatigarria izatea.
- Iraunkorra izatea.
- Garraiatzeko erraza izatea.
Kostuak
Enpresentzat arazo handia dira kostuak. Ekoizleek kostuak dituzte, erabiltzen dituzten ekoizpen-faktoreak ordaindu behar direlako. Bi kostu mota daude:
- Kostu finkoak: Ekoizpen-bolumena aldatzen den neurrian aldatzen ez diren kostuak dira. Hau da, unitate bat edo 1.000 unitate ekoiztuta, kostu hauek berdin mantentzen dira.
- Kostu aldakorrak: Ekoizpen-bolumena aldatzen den neurrian aldatzen diren kostuak dira. Hau da, ez da berdina 100 unitate edo 1.000 unitate ekoiztea; ekoizpena handitzen den neurrian, kostu hauek ere handitzen dira.
Kostu Marjinalak
Kostu osoetan ematen den aldaketa da, unitate bat gehiago ekoizten denean.
Lehia
Lehia Perfektua
- Erosle eta saltzaile ugari daude.
- Merkatuko informazio ugaria eta gardentasuna dago.
- Eskaintzen den produktua homogeneoa da.
- Enpresen sarrera eta irteera askea da.
Lehia Inperfektua
Hiru motatakoa izan daiteke:
- Monopolioa
- Oligopolioa
- Lehia monopolistikoa
Monopolioa
Ez dago askatasunik, saltzaile bakarra baitago merkatuan. Normalean ez da legala. Erosleek ez dute askatasunik merkatuan, eta enpresak nahi duena egin dezake. Administrazioak bere gain hartzen duenean legala da. Naturala izan daiteke, enpresa batek bere lehiakideak merkatutik kanporatzen dituenean.
Oligopolioa
Saltzaile gutxi daude merkatuan. Batzuetan, enpresak elkartu egiten dira. Erosleen askatasuna nahiko baldintzatua dago. Enpresek hartzen dituzten erabakiak beste enpresek hartutakoetan oinarritzen dira, eragin zuzena baitute elkarrengan. Adibidez: argindarra, gasa, telefonoa.
Lehia Monopolistikoa
Informazio eta saltzaile ugari daude merkatuan. Eskaintzen duten produktua heterogeneoa da. Produktuak kalitatean eta erosteko zerbitzuetan desberdintzen dira. Enpresen sarrera eta irteera askea da. Adibidez: arropa, altzariak, etxetresna elektrikoak.