Familien Osaera, Sektore Publikoa eta Definizio Ekonomikoak
Familiak eta Langileak
Langileak Enpresan
Enpresaburuen zuzendaritzapean, ekoizpen-prozesuan parte hartzen duen giza elementua da langilea. Lana jartzen dute, soldata izeneko prezio baten truke. Langileak elementu baliotsua dira enpresan, eta haien gaitasunak hobetu egin daitezke prestakuntzaren eta esperientziaren bidez. Horregatik, zenbait egilek langileak enpresaren giza kapitala direla esaten dute. Gaur egun, honako ezaugarri hauek dituen giza jarduera adierazteko erabiltzen da lana hitza:
- Pertsonala: Horretarako kontratatutako pertsonak egin behar du lana. Ezin du beste inork egin haren lana.
- Borondatezkoa: Ez da derrigortutako edo behartutako harremana.
- Besteren konturakoa: Lanaren fruituak edo emaitzak ez dira langilearen jabetza, baizik