Finantzazioa
Inbertsioak burutzeko beharrezkoak diren finantza-baliabideak lortzeari deritzogu.
Merkataritza Deskontua
Finantza-eragiketa bat da, non enpresak kreditu-erakunde batekin truke-letra batzuen ematea negoziatzen duen, bere zenbatekoa aldez aurretik kobratzeko, epemuga arte itxaron gabe.
Hartzekoa (Kreditua)
Finantza-eragiketa bat da, non finantza-erakunde batek diru-kopuru bat enpresaren esku uzten duen epe jakin batez. Enpresak, momentu bakoitzean, egokia ikusten duen kopurua erabili ahal izango du.
Mailegua
Finantza-erakunde batek diru-kopuru bat enpresari ematen dion finantza-eragiketa bat da. Azken honek kopuru hori finkatutako epeetan itzultzeko eta paktatutako interesak ordaintzeko konpromisoa hartzen du.
Leasing
Errentamendu-kontratu...