Lan Merkatuaren Analisia: Biztanleria Aktiboa eta Langabezia

Ekonomia4,98 KB

Biztanleria Aktiboa eta Langabezia: Azterketa Euskadin

Biztanleria aktiboa (BA): Lanean ari direnak nahiz lan egin nahi arren lanik topatzen ez dutenak biltzen ditu. Bertan, bi talde daude:

  • Biztanleria landuna: Soldatapekoek eta autonomoek osatzen dute.
  • Biztanleria langabea: Lanerako legezko adina izanik lan bila dabiltzan baina lanik topatzen ez duten pertsonek osatzen dute.

Biztanleria ez aktiboa: Lanerako adina duten arren, pertsona horiek ez dute lan egin nahi eta ez dabiltza lan bila (ikasleak, etxekoandreak...). Estatistikako Institutu Nazionalak (INE) eta Enpleguko Institutu Nazionalak (INEM) lan merkatuaren egoera neurtzeko, tasa espezifiko batzuk erabiltzen dituzte:

Lan Merkatuaren Tasak

  • Jarduera tasa: Herrialde bateko lanaren ardura duen biztanleriaren ehunekoa neurtzen du.
  • Langabezia tasa: Langabezian zenbat pertsona dauden neurtzen du.
  • Okupazio tasa: Lan egin nahi duten ehun pertsonetatik zenbatek egiten duten lan adierazten du.

Enplegu Estatistikak

Enpleguari buruzko datuak biltzeko hainbat inkesta eta iturri erabiltzen dira:

  • Biztanleria Aktiboaren Inkesta (BAI) edo (EPA): Hiru hilean behin, INE-k inkesta bat egiten du 64.000 etxeetan, enpleguari buruzko datuak biltzeko. Inkesta hori, estatistikarako, 200.000 pertsona ingururi elkarrizketa egitearen parekoa da.
  • Lan Koiunturari buruzko Inkesta: Hiru hilean behin egiten du Lan eta Gizarte Gaietarako Ministerioak 12.000 enpresako lagina erabilita. Okupazioa biltzen duten sektore nagusietan (nekazaritza, industria, eraikuntza eta zerbitzuak) langabezia-indizeek zer nolako bilakaera duten neurtzen du.
  • Gizarte Segurantzako Afiliazio Kopuruak: Hau erakunde publikoa da, eta langileriaren eta haren familiaren osasun asistentzia eta gizarte prestazio nahikoa bermatzen du. Prestazio horiek jasotzeko eskubidea izateko, langileak izena emanda egon behar du, gizarte segurantzan eta hileko kuota batzuk ordaindu behar dira langileak lanean diharduenean. Hortaz, informazioa lortzen da erregistratutako kontratuen kopurutik eta ezaugarrietatik.
  • Lanbide: Langabezia neurtzen duen erakundea da eta erakundean izena emanda daudenak soilik hartzen ditu kontuan.

Langabezia Motak

Langabezia hainbat motatakoa izan daiteke, arrazoi desberdinengatik:

  • Ziklikoa edo koiunturazkoa (mementukoa): Merkatua baliabideak banatzeko eragile nagusia duten ekonomietan, enpresa jarduera ekimen pribatuaren gorabeheren menpe dago, eta horren ondorioz, produkzioak haunditzea eta atzeraldiak gutxitzea izaten dira. Langabezia zikloak nabarmen egiten du gora atzeraldietan eta hedaldietan, berriz behera egiten du. Horrelako langabeziaren eragina murrizteko, sektore publikoa ziklo ekonomikoen arteko transizioa arintzen saiatzen da.
  • Urte sasoikoa: Jarduera batzuek urte sasoi batzuetan bakarrik behar dute eskulana eta horrexek eragiten du bere langabezia tasak turismoaren goi denboraldian.
  • Egiturazkoa (hain txarra da egoera, horri aurre egiteko zailtasunak daudela): Enpresaburuek proposatzen duten lan eskaintza eta langileek eskatzen duten lana guztiz bat ez etortzeak eragiten du. Egiturazko langabezia, funtsean langileak lanpostu hutsak betetzeko egiturazko gaitasun tekniko egokia ez izatearen eta lanpostu jakin bat betetzeko eskatzaile gehiegi egotearen ondorio da. Denboran iraun egiten du. Egitura ekonomikoa desegokia delako sortzen da, atzera egiten ari diren ekoizpen jarduerak daudelako. Aldaketa teknologikoarekin oso lotuta dago egiturazko langabezia; aldaketa teknologikoa gertatzean, zenbait ekoizpen jarduera zaharkituta geratu eta jarduera horiek egiten diren eremuetan ez da aukerarik izango enplegu berriak sortzeko.
  • Frikzionala: Pertsonak beren borondatez langabezian egotea da; hots, lanean jarduteko gaitasuna izanik, astia hartu nahi dutenak, ikasteko, atseden hartzeko edo aurrekoa baino lan hobea lortzeko, adibidez. Horrelako langabezia murrizteko, kontratazio mugagabea sustatu behar da.

OPEP eta Petrolioa

(OPEP) Organización de Países Exportadores de Petróleo = (LPEE) Lurralde Petrolio Esportatzaile Erakundea. 1960ko irailaren 10-14 bitartean sortu zen, Bagdad, Iraken. Enpresen artean prezioak jeitsi zituzten, beraz elkartu eta epe luzera prezioak mantentzeko helburuarekin sortu zuten. Hasieran 5 bazkide ziren: Arabia Saudi, Irak, Iran, Kuwait eta Venezuela. Eta orain 7 gehiago: Aljeria, Angola, Ekuador, Nigeria, Arabiar Emirerri Batuak, Libia, Qatar. Nazio garrantzitsuena Venezuela da eta (OPEP)en merkatu kuota %81,3 koa da.

  • 3 petrolio ekoizle (OPEP)en barruan ez daudenak: Errusia, Noruega eta Kanada.
  • Espainian petrolioa badago: Cadiz, Bizkaiko golkoan, Tarragona, Kanarietan, Burgosen...

Deskargatu

PDF Word HTML