Lehia Monopolistikoa eta Merkatu Egiturak: Gida Ekonomikoa
Lehia Monopolistikoa: Enpresen Arteko Desberdintasunak
Enpresa asko daude. Publizitatearen bitartez enpresak produktuak desberdintzen saiatzen dira, kontsumitzailea beste produktu batzuen truke ordainduko lukeena baino gehiago ordaintzeko prest egon dadin.
Nola Desberdintzen Dira Produktuak?
Produktua antzekoa da, baina marka, kalitatea, diseinua, zerbitzua… desberdinak dira.
Merkatu Motak: Konparazioa
Hona hemen merkatu moten konparazio taula bat:
- Lehia Perfektua: Enpresa asko, produktu homogeneoen salmenta, lehia oso bizia, informazio osoa, ez dago sartzeko eta irteteko hesirik.
- Lehia Monopolistikoa: Enpresa asko, nolabaiteko lehia, produktu bereiztuen salmenta, lehia oso bizia, informazio ez osoa, sartzeko eta irteteko askatasuna.
- Oligopolioa: Gutxi batzuk, lehia handia, produktu homogeneoen salmenta, lehia oso bizia, informazio gutxi, sartzeko eta irteteko hesi handiak daude.
- Monopolioa: Bat bakarrik, erabateko lehia, berdin da, ez dago lehiarik, informazio ez dago, sartzeko eta irteteko hesi handiak daude.
Kolusioa: Zer da eta Zergatik da Arazoa?
Enpresek akordio bat egiten dute prezioak eta ekoizpena finkatzeko edo enpresen arteko lehia ekiditeko.
Eskariaren Prezioaren Elastikotasuna
Prezioaren aldaketak zenbateko eragina daukan eskatzen den kantitatean.
Interes Tasa Nola Finkatzen Da?
Europako Banku Zentralak finkatzen du, ez itzultzeko arriskuen eta itzultzeko epearen arabera.
Kapital Eskaria: Definizioa eta Faktoreak
Finantza kapitala edo dirua. Arriskuen menpe dago: interes tasaren menpe, prezio maila bakoitzean eskatzen den diru kantitatea.
Errendimendu Beherakorren Legea
Epe laburrean baliabideak finkoak direnez (lana izan ezik) momentu bat heltzen da non beste langile bat kontratatzean sortzen den ekoizpenen igoera murrizten hasten da.
Ekoizpen Aukeren Muga: Faktore Mugigarriak
Ekoizpen baliabideak areagotuz gero (lana, lurra edo kapitala) edo produktibitatea igoz gero (teknologia hobetu, langileen prestazio onak…)
Ekonomia eta Mikroekonomia: Zer Ikertzen Dute?
- Ekonomia: Nola kudeatu edo antolatu ditugun baliabide urriak gizartearen beharrak asebetetzeko ahalik eta ongizate handiena lortuz.
- Mikroekonomia: Kontsumitzaileen eta enpresen jokabideak eta haien arteko harremana. Hau da, nola lortzen diren kontsumitzeko eta ekoizteko erabakiak. Merkatu zehatzak ikertzen ditu.