Dirua eta Inflazioa: Kontzeptuak, Bilakaera eta Ondorioak
Dirua: Definizioa eta Funtzioak
Dirua orokorrean onartutako truke- eta ordainketa-baliabidea da.
Diruaren funtzioak
- Truke-baliabidea: ondasun eta zerbitzuen truke edo zorrak ordaintzeko ematen da.
- Kontu-unitatea: gauzen balioa zehaztu eta konparatzeko erabiltzen da.
- Balio-gordailua: aberastasuna gordetzeko erabil daiteke.
Diruaren Bilakaera Historikoa
Diruaren bilakaeran hainbat fase bereizten dira:
Trukea
Ondasunak zuzenean elkartrukatzea da, dirua erabili gabe. Hiru arazo nagusi zituen:
- Trukatzaileen beharrizanak bateratu beharra.
- Ondasunen balioa zehazteko zailtasunak.
- Zatigarriak ez diren ondasunak.
Diru-merkantzia
Truke-baliabide gisa erabiltzen diren ondasunak dira, eta, aldi berean, berezko balioa dutenak: gatza, ganadua... Baina urria, balio egonkorrekoa, eskuz aldatzeko erraza eta unitate txiki berdinetan zatigarria izan behar du ondasun batek diru gisa erabili ahal izateko.
Metalezko dirua
Herrialde bakoitzeko urrezko edo zilarrezko txanponak. Estatuaren zigiluak bere balioa bermatzen du. Arazoa: garraiatzeko arriskutsua.
Paperezko dirua
Urregileek urrezko txanponak gordetzen zituzten, trukean ziurtagiriak emanez. Erosotasunagatik, urre-gordailuak ez ziren erreklamatzen eta ziurtagirien erabilera orokortu zen. Arazoa: jendeak konfiantza galdu zuen.
Diru fiduziarioa
Estatuek bere gain hartu zuten dirua jaulkitzearen ardura, eta hasieran urre-gordailuekin babesten zuten bere balioa.
Inflazioa: Kontzeptuak, Kausak eta Ondorioak
Inflazioaren definizioa
Inflazioa epe jakin batean prezioek izandako gorakada orokorra da. Egungo arazorik garrantzitsuenetakoa.
Inflazio-tasa
Prezioen igoeraren ehunekoa da. Inflazioa kontrolpean dago %2-3 baino baxuago denean.
Inflazioarekin lotutako kontzeptuak
- Hiperinflazioa: %100etik gorako inflazioa.
- Deflazioa: prezioen jaitsiera orokorra.
- Estanflazioa: inflazioa eta atzeraldi ekonomikoa batera.
- Azpiko inflazioa: elikagai freskoen eta energiaren prezioak kanpoan uzten dituen inflazioa.
- Urte arteko inflazioa: iazko hilabete beretik hona kalkulatzen dena.
Gainera, inflazioa neurtzeko Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI) erabiltzen da.
Inflazioaren kausak
Eskariak eragindako inflazioa: eskariak eskaintza gainditzen duenean, prezioek gora egiten dute. Bi ikuspegi nagusi daude:
- Keynesiarra
- Monetarista
Kostuek eragindako inflazioa: enpresen ekoizpen-kostuak igotzen badira, mozkina mantentzeko produktuak garestiago saldu behar dira.
Egitura ekonomikoak sortutako inflazioa: merkatuetan lehiarik ez dagoenean, esaterako, prezioak garestiagoak dira.
Inflazioaren ondorioak
- Eros ahalmenaren murrizpena: prezioek gora eginez gero, diru berarekin gauza gutxiago erosi daitezke.
- Nazioarteko lehiakortasunaren galera: gure produktuak atzerrikoen aldean erlatiboki garestiagoak izango dira.
- Inflazioak inflazio gehiago sortzen du: inflazioa badago, langileek soldata handiagoak eskatuko dituzte beren eros ahalmena mantentzeko, kostuak igo eta inflazioa areagotuz.
- Errentaren banaketa distortsionatzen du: inflazioaren ondorioak larriagoak dira biztanleria talde batzuentzat: pentsiodunak, hartzekodunak...