Ekonomia Zentralizatuaren Funtzionamendua
EKONOMIA ZENTRALIZATUAREN FUNTZIONAMENDUA
Sistema hau Sobietar Batasunean eta Europako ekialdeko herrialdetan nagusitu zen 20. hamarkadaren amaiera arte. Gaur egun Kuban jarraitzen du indarrean. Planifikaturiko ekonomia guztiek badute ezaugarri bat: botere ekonomikoa estatuaren eskuetan biltzen da, ekoizpen bitartekoen jabe izateaz gain, azken finean, bera baita gainera, ekonomiaren funtzionamendua arautzen duena.
Plangintza zentralizatuko ekonomietan, ekoizpen bitartekoak estatuarenak dira, eta erabaki garrantzitsuenak plangintza agentzia batek edo botere zentralak hartzen ditu. Botere zentralak edo plangintza agentziak, planeko eginbeharrak banatzeaz gain, ekoizpen bideak ere banatzen ditu, bai materialak, bai finantzarioak. Plangintza agentziak enpresa guztiei ekoizteko aginduak eman zizkien eta baita baliabideak ere (makinak, langileak...).
Estatuaren kontrol ekonomikoak errentaren banaketa berdinagoa egiteko aukera ematen du.
A) ENPRESEN FUNTZIONAMENDUA
Enpresen jardueraren oinarria, direktiban zehaztutako plana gauzatzen da. Plangintza zentralizatutako ekonomietan, gerenteek ez zituzten kostuak murriztu nahi, ahalik eta baliabide kopuru gehiena lortu baizik.
B) BUROKRAZIAREN HAZKUNDEA
Enpresen arteko informazio fluxua sistema burokratikotik igarotzen zen eta horrek derrigor izan behar zuen zabala eta konplexua. Bestalde, funtsezkoa zen enpresak kontrolatu eta haiengan eragitea eta, ondorioz, burokrazia hasi zen. Funtzionario pila bat behar zen aginduak eta informazioa bideratzeko eta enpresak kontrolatzeko; honek sekulako gastua zeukan.
C) EKONOMIA ZENTRALIZATUKO SISTEMAREN PORROTA
Aipatu ditugun plangintza zentralizatuko sistemaren elementu negatiboak bilatzen joan dira urte askotik. 70eko hamarkadan azaldu ziren eta hurrengo hamarkadan jo zuten goia.
KORRONTE NEOLIBERALA
Duela urte batzuetatik hona, berriz, merkatu askearen aldeko ideiak nagusitzen ari dira, eta, beraz, neoliberalismoa aldea datorrela esan genezake. Egungo munduan, badirudi merkatuaren mekanismoak duen eraginkortasuna berriro garrantzia hartu duela.