Enpresaren Kudeaketa: Lidergoa, Erabakiak eta Kontrola

Ekonomia3,93 KB

Enpresaren Kudeaketa: Helburuak Lortzeko Gida

Kudeatzea, ezarritako helburuak lortzeko enpresa osatzen duten pertsonek beharrezko diren zereginak egin ditzaten ahalegintzea da.

Zuzendaritza Mailak

  • Goi-zuzendaritza: Enpresaren goi karguak dira, plangintza orokorra egiten dute, helburuak lortu diren kontrolatu eta enpresaren funtzionamendu orokorra gainbegiratu.
  • Erdi-mailako zuzendaritza: Saileko buruak izaten dira. Plangintza orokorra beraien sailean zehazteaz arduratzen dira.
  • Kudeaketa-maila: Planen gauzatzean erantzunkizuna duten karguak dira, langileei zer lan egin behar duten esaten diete prozedura egokien bitartez.

Lidergoa: Pertsonak Motibatzea

Lidergoa, pertsona batek beste batzuengan eragiteko eta haiek helburu jakin batzuk lortzera motibatzeko duen gaitasuna da. Hiru lidergo multzo daude:

  • Autoritarioa: Estilo menderatzailea, berak hartzen ditu erabaki guztiak langileek parte hartu gabe. Langileei lana betetzeko esaten die eta uneoro kontrolatzen ditu.
  • Demokratikoa: Liderra taldeko bat sentitzen da. Langileen partehartzea bultzatzen du eta erabakiak denen artean hartzen dira, liderraren oniritziarekin.
  • Liberala: Liderrak partehartze txikia du erabakietan, menpekoei askatasuna ematen die.

Douglas McGregor-en Teoriak: X eta Y Teoriak

Douglas McGregor-en teorema, Y eta X teoria dira:

  • X Teoria: Langileek gorroto dute lana, ez dute anbiziorik, nahiago dute aginduak bete erantzunkizunak hartzea baino eta ez dute aldaketarik nahi.
  • Y Teoria: Langileak lan egin nahi du, lanak piztu egiten du, bere burua gauzatzen laguntzen baitio, anbizioa eta sormena du, eta erantzunkizunak nahi ditu.

Erabakiak Hartzea: Enpresaren Giltzarria

Erabakiak hartzea enpresaren zuzendaritzako ezaugarri nagusienetakoa da.

Erabaki Matrizea

Erabaki matrizea: erabakia hartzeko momentuan parte hartzen duten elementu guztiak biltzen duen taula. Analisia errazago egiteko. Honako elementuak ageri dira:

  • Estrategiak: Hauta daitezkeen alternatibak.
  • Naturako egoerak: Kontrolatu ezin daitezkeen aldagaiak. Bakoitza gertatzeko probabilitatea ikusten da.
  • Esperotako emaitzak: Hautatutako estrategia eta naturaren egoera konkretua kontuan hartuz aurrikusitako amaiera.

Erabaki Irizpidea Arrisku Egoeretan

Arrisku egoera batetan naturako egoeren probabilitateak ezagutzen ditugunean, irabazi handienak eragingo dituen estrategia aukeratuko dugu. Horretarako, estrategia bakoitzaren itxarondako balioa kalkulatuko dugu, eta handiena duena aukeratu. Itxarondako balioa (V) = P bider E (probabilitatea bider esperotako emaitzak).

Kontrola: Plana Betetzen Dela Ziurtatzea

Kontrolatzea, guztia aurreikusi dugun bezala irtetzen dela egiaztatzea da, eta etapak ondorengoak dira:

  • Estandar batzuk zehaztu: Normaltzat jotzen diren neurri batzuk ezarri.
  • Jarduerak neurtu: Errealitatean zenbat lortu den jakiteko. Neurketa hau estandarrarekin konparatuko da desbiderapenak zehazteko.
  • Desbiderapenak zuzendu: Horiek eragin dituzten kausak aztertu eta konpontzen saiatu.

Auditoria eta Aurrekontuen Kontrola

  • Auditoria: Plangintza egiaztatzea da, bai kontabilitateari dagokionez bai lortutako errentagarritasunari dagokionez, eta plangintza hori hobetzeko aholkuak ematen ditu.
  • Aurrekontuen kontrola: Plangintzan adierazitako eragiketen eta kostu eta dirusarreren zenbatekoak betetzen direla kontrolatzea da.

Estatistika: Datu Historikoen Analisia

Estatistika: Arazo bati buruzko datu historikoak aztertuz ondorioak atera eta iragarpenak egiteko aukera ematen du.

Deskargatu

PDF Word HTML