Merkataritza Legedia: Gida Enpresaburuentzat

Ekonomia3,89 KB

Merkataritza Legedia: Sarrera

Merkataritza legediak enpresaburu batek elementu pertsonalen eta errealen bidez egiten duen jarduera ekonomikoa arautzen du. Merkataritza Kodea merkataritza-eragiketak arautzen dituen lege-esparru nagusia da.

Kontabilitate Arauak

Enpresaburuak enpresaren jardueraren kontabilitate ordenatua eraman behar du, jarduerarako egokia den eta eragiketa guztien jarraipen kronologikoa egiteko aukera ematen duena. Balantzeak eta inbentarioak egin behar ditu. Merkataritza sozietateek akta liburua izan behar dute.

Lehiakortasunaren Legea

Lehia defendatzeko legeak estatuko merkatuan lehia eragotzi, murriztu edo faltsutzea dakarten jarrerak zigortzen ditu.

Publizitate Legea

Publizitatearen Lege Orokorraren asmoa da publizitatea eremu zintzo batean egitea, hirugarrenei kalterik egin gabe.

Industria Jabetza

Asmakuntza eta ikerketa bereziak patenteekin defendatzen dira, eta honek esklusibotasuna ematen du. Hau OEPMn lortzen da.

Kontsumitzaileen Legeak

Lege orokorrak babesten ditu kontsumitzaileak, eta honek kalte-ordainak jasotzeko eskubideak ematen die.

Merkataritza Erregistroa

Estatuaren erakunde bat da, Justizia Ministerioaren menpekoa, eta enpresaburuen egoera juridikoaren berri ematea ofizialki, enpresen liburuak legeztatzea dira helburuak.

Zerga Legedia

Zerga Zuzenbidea

Estatutuak diru-sarrerak behar ditu gastu publikoak, Estatuko Aurrekontu Publikoetan jasotakoak, estaltzeko, eta arau batzuk onartzen ditu.

Tributuak

Estatuak aurrekontuan ezarrita dituen diru-sarrera gehienak, bi helburu: gastuak finantziatu eta herrialdeko jarduera ekonomikoa kontrolatu.

  • Tasak: erakunde publiko bati emandako diru prestazioak, zerbitzu publikoen ordainetan.
  • Kontribuzioak: obra publikoei edo zerbitzu publikoei esker ondasunek izandako baliohanditzea zergapetzen du.
  • Zergak: ordain zuzenik gabe administrazio publikoek zergapekoei saktzen dizkieten ordainketak.

Zerga Motak

  • Progresiboak: zergapeko zerga oinarria zenbat eta handiagoa, orduan eta handiagoa da zergatasa.
  • Erregresiboak: zergaren zergaoinarria zenbat eta txikiagoa, orduan eta handiagoa da zergatasa.
  • Proportzionalak: zergaren zerga oinarria edozein dela ere, bat bera da zerga.

Zergak

Zuzenekoak

Pertsonak edo enpresak zuzenean zergapetzen dituzten zergak dira, dela etekina lortu dutelako dela beren jabetzako ondasun bat erabiltzeagatik.

  • Ondare zerga: pertsonen titular den ondasun eta eskubide ekonomikoak zergapetzen ditu.
  • PFEZ: Lanetik, kapitaletik, diru sarreretatik errentak lortu dituzten pertsonek ordaintzen dute.
  • SZ: merkataritza sozietateek ordaintzen dute lortu dituzten etekinagatik, eta lortutako etekinaren araberakoa da ordaintzen duten zenbatekoa.
  • JEZ: enpresa jarduera, jarduera profesionala edo jarduera artistikoa egiten dute.

Zeharkakoak

Pertsonen ondasunen edo zerbitzuen kontsumoa zergapetzen dute, eta ondasunen eta eskubideen esku aldatzeak ere.

  • BEZ: eragiketa ekonomiko gehienetan ordaintzen da, enpresen eta partikularren artekoa.
  • Zerga bereziak: estatuko lurralde eremuan sartzea zergapetzen dute eta ibilgailuen matrikulazioa.
  • Ondare transmisioen zerga

BEZ: balio erantzia da ekoitzitako ondasunen balioaren eta hori ekoizteko erabilitako lehengaien eta bitarteko beste ondasun batzuen kostuaren arteko aldea. %4 premiazkoa, %10 elikagaiak, %21 gainerakoak.

Enpresaburuen obligazioak: fakturak izatea, agiri ofiziala izatea, arteko laburpena izatea.

Enpresen lege eskakizun eta betebehar formalak: fakturak eta agiriak gordetzea, fakturen eta inbertsio ondasunen erregistro liburua izatea.

Deskargatu

PDF Word HTML