Premiamendu-prozedura: Oposaketa eta Bukaera
Premiamendu-probidentziaren aurkako oposaketa arrazoiak
Premiamendu-probidentzia exekuzio-titulua denez, oposaketa-arrazoiak mugatuak dira. Likidazioaren inguruko eztabaidak ezin dira erabili. Arrazoiak TLOren 167.3 artikuluan biltzen dira:
- Zorra osorik iraungi izana, edota ordainketa eskatzeko eskubidea preskribatuta egotea. Subjektuak ordaindu zuela frogatzen badu, ez dago arrazoirik premiamendu-prozedura erabiltzeko. Preskripzioaren kasuan, bakarrik oposa daiteke ordainketa eskatzeko eskubidearena; likidatzeko akzioaren preskripzioa ezin da alegatu, hau likidazio-fasean alegatu behar da.
- Geroratzearen, zatitzearen edo konpentsazioaren eskaera egitea borondatezko epealdian; eta bilketa-prozeduraren beste etete-arrazoiak. Geroratzea borondatezko