Premiamendu-prozedura: Oposaketa eta Bukaera

Ekonomia2,17 KB

Premiamendu-probidentziaren aurkako oposaketa arrazoiak

Premiamendu-probidentzia exekuzio-titulua denez, oposaketa-arrazoiak mugatuak dira. Likidazioaren inguruko eztabaidak ezin dira erabili. Arrazoiak TLOren 167.3 artikuluan biltzen dira:

  • Zorra osorik iraungi izana, edota ordainketa eskatzeko eskubidea preskribatuta egotea. Subjektuak ordaindu zuela frogatzen badu, ez dago arrazoirik premiamendu-prozedura erabiltzeko. Preskripzioaren kasuan, bakarrik oposa daiteke ordainketa eskatzeko eskubidearena; likidatzeko akzioaren preskripzioa ezin da alegatu, hau likidazio-fasean alegatu behar da.
  • Geroratzearen, zatitzearen edo konpentsazioaren eskaera egitea borondatezko epealdian; eta bilketa-prozeduraren beste etete-arrazoiak. Geroratzea borondatezko epealdian eskatzeak exekuzio-aldia ezin dela hasi suposatzen du. Eskaera erabaki arte ezin da premiamendu-prozedura erabili. Konpentsazioa borondatezko epealdian eskatzen denean, zorra ezin da exekutatu subjektuak duen kreditu-zenbatekoa arte. Konpentsazio-eskaera exekuzio-aldian egiten bada, prozedura eteten da.
  • Likidazioaren jakinarazpena ez egitea.
  • Likidazioa deuseztatu izana.
  • Premiamendu-probidentzian akatsak edo hutsuneak agertzea, zorduna edo zorra identifikatzea galarazten badute.

Premiamendu-prozeduraren bukaera

Horretarako hiru modu daude (TLOren 173. art.):

  • Zorra ordainduz; hau da, zorra, berandutza-korrituak, errekarguak eta kostuak.
  • Erabakiaren bidez, tributu-betebeharpeko guztiak kaudimengabeak direla-eta, kreditua osorik edo zati batean ezin dela kobratu adierazten denean. Kreditua kobraezina dela adierazi ondoren, baja ematen zaio behin-behinean. Preskripzio-epe barruan, betebeharpekoaren egoera ekonomikoa hobetzen bada, kredituaren birdoikuntza gertatzen da. Bilketa-sailak exekuzio-prozedura berriz indarrean jartzen du. Preskripzio-epea amaitzen bada, birdoikuntzarik gertatu gabe, zorra iraungita gelditzen da.
  • Edozein beste legezko arrazoi dela-eta, kreditua iraungi zela erabakitzea.

Deskargatu

PDF Word HTML