Eskari eta Eskaintza Agregatuak: Makroekonomiaren Funtzionamendua
Eskari eta Eskaintza Agregatuak: Makroekonomiaren Funtzionamendua
Eskari agregatuaren eta eskaintza agregatuaren funtzionamendua aztertuko dugu.
Eskari Agregatuaren Kurba
Prezioak gero eta txikiagoak izan, orduan eta handiagoa izango da eskari agregatua (4 eragile):
- Prezioen batez besteko maila
- Ekonomian zirkulatzen ari den dirua
- Ekonomia-eragileen errenta-maila
- Sektore publikoak ezarritako zergak
Eskaintza Agregatua eta Haren Kurba
- Prezioen batez besteko maila: Enpresek saltzen dituzten ondasun eta zerbitzuen prezioak behera egiten badu, pizgarri gutxiago izango dituzte eta gutxiago eskainiko dute.
- Ekoizpen-kostuak: Enpresek erabilitako baliabideen prezioak gora egiten badu, etekinak behera egingo du eta enpresek ekoizpena murriztuko dute kostuak murrizteko.
- Enpresen espektatibak: Enpresek merkatuari eskaintzen dizkioten aleen kopurua enpresaren espektatiben araberakoa da.
Eskaintza Agregatua
Adierazten du zer ekoizpen-kantitate saltzeko prest leudekeen enpresak batez besteko prezio eta ekoizpen jakin batzuetan.
Eskaintza agregatuaren kurbaren maila handituz doa ekoizpen-ahalmena errendimendu osora hurbiltzen den heinean. Prezioak asko igo izanagatik, etekin handiagoak lortzeko enpresen espektatibak handitu izanagatik, une batetik aurrera enpresei oso zaila egiten zaie ekoizpena handitzea.
Oreka Makroekonomikoa
Ezinbestekoa da estatuak esku hartzea.
Makroekonomiaren oreka enpresen planek bat egiten dutenean lortzen da, eskaria eta eskaintza kurbek bat egiten dutenean. Bi galdera egin behar dira oreka lortzean:
- Erabiltzen ez diren baliabideak daude?
- Egonkortasuna aldi baterako da soilik?
KPI (Kontsumo Prezioen Indizea)
Batez besteko familia baten ohiko kontsumoaren adierazgarri diren ondasunen prezioen batez besteko haztatua.
Inflazio-tasa
Kontsumo Prezioen Indizeak aurrekoarekiko izan duen aldaketa, ehunekotan neurtuta.
KPI Harmonizatua
Inflazioaren neurri bateratua ematea helburu duen estatistika-adierazlea da, nazioarteko alderaketak egiteko.
Azpiko Inflazioa
Prezioek luzera izango duten bilakaera aurreikusteko erabiltzen da.
Merkatuaren Barne-indarrak
Herrialde bateko ekonomia-eragileen portaeraren araberakoak dira eta eskaintza/eskari agregatuaren joko askean adierazten dira.
Prezioen Batez Besteko Maila
Ekonomia bateko ondasunen eta zerbitzuen prezioen batez besteko haztatua.
Aurrezteko Joera Marjinala (AJM)
Kontsumitzen ez dena aurreztu egiten denez, pertsonen errenta handiagoa denean, gehiago aurreztuko dute.