Industria: Definizioa, Sailkapena, Enpresen Metaketa eta Multinazionalak

Ekonomia3,65 KB

Industria

Definizioa (Zer da?)

Industria lehengaiak eraldatu eta produktu landu edo erdilandunak egitea helburu duen ekonomia-jarduera multzoa da. Lehengaiak eraldatuz, produktu landu edo erdilanduak sortzen ditu.

Sailkapena (Ekoizpenaren arabera)

  • a) Oinarrizko industriak:
    • Ezaugarriak: Bere ekoizpena beste industriek berriro eraldatzeko gai gisa erabiltzen dute.
    • Industria motak: Erauzketa-industria, energia-ekoizpena, siderurgia, metalgintza, kimika astuna.
  • b) Ekipo-ondasunen industria:
    • Ezaugarriak: Lehengaitzat oinarrizko industrien produktuak erabiltzen dituzte.
    • Industria motak: Eraikuntza, mekanika-industria.
  • c) Erabilera eta kontsumorako industria:
    • Ezaugarriak: Kontsumo-ondasunak ekoizten dituztenak.
    • Industria motak: Elikagai-industria, ehungintza eta jantzigintza, zapatagintza, kimika arina, automobilgintza, farmazia-industria, elektronika, industria poligrafikoa.

Sailkapena (Tamainaren arabera)

  • a) Enpresa txikiak: Gehienez ere 50 langile dituzte.
  • b) Enpresa ertainak: Gehienez ere 250 langile dituzte.
  • c) Enpresa handiak: 250 langile baino gehiago dituzte.

Sailkapena (Antolamenduaren arabera)

  • Sozietate Mugatuak (SM): Jabe batenak edo hainbatenak direnak.
  • Sozietate Anonimoak (SA): Jabetza akzioetan banatuta dagoenean. Akzioa: enpresa baten kapitalaren zati bat.

Sailkapena (Kapital-jatorriaren arabera)

  • 1) Publikoak: Estatuak kapitala jartzen eta kudeatzen duenean.
  • 2) Pribatuak: Kudeaketa eta kapitala partikular baten eskuetan daudenean.

Sailkapena (Maila teknikoaren arabera)

  • 1) Puntako industriak:
    • Teknologiarik aurreratuenak eta berrienak erabiltzen dituzte.
    • Oso langile prestatua eta gaitua behar dute.
    • Ikerketa-talde handiak dituzte.
    • Kapital handia inbertitu behar da.
    • Adibideak: mikroelektronika, telekomunikazioa, informatika, robotika...

Enpresen Metaketa

Konpetentzia gainditzeko, enpresak batu egiten dira modu desberdinetan:

  • (a) Kartela: Produktu bera egiten duten enpresen elkartea da. Elkartzen diren enpresek ez dute galtzen beren autonomia juridikoa. Honako hau adosten dute: produktuen prezioak, munduko lekuak banatzea, konpetentzia, etab. Elkartearen helburua konpetentzia ez izatea da.
  • (b) Trusta: Enpresen osagaien elkartea da. Elkartzen diren enpresek galtzen dute euren autonomia juridikoa. Helburua konpetentzia gainditzea da.
  • (c) Holdinga: Finantza-elkartea da. Enpresa desberdinen kapitalaren erdia eta piska bat gehiago kontrolatzen dute, enpresa horien erabakiak hartzeko.
  • (d) Multinazionalak: Multinazionalak enpresa handiak dira, eta munduko hainbat herrialdetan daude. Multinazionalen helburua ahalik eta etekin handienak lortzea da. Multinazionalek egoitza bat dute (sortu den lekua), eta horren mende daude filialak. Egoitza herrialde garatuetan egongo da, eta horietan garatzen dira goi-mailako jarduerak: marketina, diseinua, finantzak... Filialak herrialde pobreetan kokatzen dira, langileen soldata baxuak, lan-arautegi malguak edota ingurumena zaintzeko arautegi falta aprobetxatuz. Ikerkuntzan eta teknologia berrietan diru asko inbertitzen dute.

Deskargatu

PDF Word HTML