Eskaria, Eskaintza eta Merkatu Egiturak Ekonomian
Eskaria eta Eskaintza
Eskaria
Ondasun baten prezioa da bere eskarian eragiten duen faktore nagusia. Orokorrean, ondasun baten prezioak gora egitean, eskatutako kantitatea jaitsi egingo da, eta alderantziz.
Badaude eskaria baldintzatzen duten beste faktore batzuk, hala nola, kontsumitzaileen errenta:
- Behe mailako ondasunak: Errenta igotzean, eskatutako kantitatea jaisten da.
- Ondasun arruntak: Errenta igotzean, eskatutako kantitatea igotzen da.
- Luxuzko ondasunak: Errenta txikia denean kantitate txikian kontsumitzen dira, eta errenta handitzean, eskatutako kantitatea errenta baino neurri handiagoan igotzen da.
Eskaintza
Ondasun baten prezioa da bere eskaintzan eragiten duen faktore nagusia. Orokorrean, ondasun baten prezioak gora egitean, eskainitako...