Merkatuaren Barne-Indarrak eta Politika Makroekonomikoa

Ekonomia4,22 KB

Merkatuaren barne-indarrak dira merkatuaren kanpoko nahasteekin eta gobernuaren politika makroekonomikoarekin batera, herrialde baten ekonomiaren errealitatea baldintzatzen duten hiru faktoreak. Eskaintza/eskari agregatua: Merkatuak oro har nola funtzionatzen duen azaltzen dute, eskari/eskaintza guztien batura eginez (Eskaintza agregatua: Bertoko zein kanpoko enpresen eskaintza, epe laburrera aldatzea zaila da; Eskari agregatua: Prezio-maila jakin bat izanik, familiek, enpresek, sektore publikoak eta atzerritarrak ekonomia horretan egiten duten gastua). Kontsumoa baldintzatzen duten faktoreak: Urtean erabilgarri dagoen errenta (errenta ↕ kontsumoa ↕), Errenta iraunkorra (familia batek izango lukeen errenta, aldi baterako gertaeren eragina kenduta), Bizi-zikloaren hipotesia (bizitza osoan kontsumo bera egin ahal izateko aurrentu), Aberaztasunaren eragina (Aurrezkia: eskari agregatuaren atal ez da baina bai oso garrantzitsua edozein ekonomiatarako, errenta erabilgarritik kontsumitzen ez den zatia).




Enpresa-inbertsioa: Inbertitzea kapital-ondasunak eskuratzea da, beste ondasun batzuen ekoizpenean laguntzen duten ondasunak eskuratzea. Bi funtzio nagusi: epe laburrean eskaria handitzea eta epe luzerako ekonomia-hazkundea sustatzea. Hiru kategoria: plantan eta ekipamenduan egindako inbertsioa, ekoizpena eta izakinen aldakuntza. Inbertsioa baldintzatzen duten faktoreak: Zikloari lotutako sarrerak (sarrera handiagoak lortzea, eskaria ↕ kontsumoa ↕), Kostuak (errentagarritasun-tasa handiagoa bada kostua, interes-tasa → diruaren prezioa, zergak → gastua da), Erabilitako ekoizpen-ahalmena (merkatuaren eskariari erantzuteko dituen ekoizpen-instalazioen arabera). Eskari agregatuaren kurba: ekonomiako eragileek prezioen maila bakoitzean erosteko prest dauden produktu-kantitatea. Eskaintza agregatuaren kurba: Faktoreak: Prezioen batez besteko maila, ekoizpen-kostuak eta enpresa-espektatibak.




Oreka makroekonomikoa faktore hauen elkarrekintzaren orotarako emaitza da: merkatuaren barne-indarren, gobernuaren ekonomia-politikoaren eta merkatuaren kanpoko nahaste kontrolaezinen eta iragarrezinen elkarreginaren. (AD eta AS kurbek elkar ebakitzen).



Estatuak ekonomia-jardueran esku hartzeko eta herrialdearen bilakaera ona errazteko hartzen dituen neurriei eta erabiltzen dituen tresnei politika makroekonomikoa deritze. Helburuak: Ekonomia-hazkundea (ekonomia-zikloen arteko ↕ren ondorio negatiboak arindu, adierazlea → BPGd-a), Enplegu betea (biztanleria aktiboaren %98, adierazle → tasak), Prezioen egonkortasuna (KPI). Irizpideak: Iraunkortasuna (ekon.-hazkundea areagotu behar aberastasuna eta ongizatea lortzeko), Ekitatea (merkatuaren funtzionamenduak desorekak zuzentzen saiatzen da errentaren birbanaketaren bidez). Motak: Zerga-politika (zergak eta gastu publikoak), Moneta-politika (zirkulazioan dagoen diru-kantitatea eta diruaren prezioa), Kanpo-politika (truke-tasak, inportazioak eta esportazioak), Errenta-politika (prezioak eta soldatak). Koiunturala: (epe laburreko neurriak, berehalako egoera bati aurre egiteko), Egiturazkoa: (neurriak epe luzerako, neurriak hartzen direnetik urte batzuetara eraginkorrak izatea espero da).



Zerga-politika deritzo sektore publikoak funtsak bilduz eta gastu publikoen aplikazioaren bidez nahita bideratzen duen jarduketari, Estatuak finkatutako helburuak lortzeko. Motak: Zerga-tresnak: Ahalmeneko zerga-politika (gobernuaren ekimenez; obra publikoetarako programak, enplegu-eta prestakuntza-planak, transferentzia-programak, zerga-tasen aldaketa), Egonkortzaile automatikoak (ekonomia-zikloa; zerga proportzionalak, zerga gehikorrak, gizarte-kotizazioak, langabezia-prestazioak); Eragina ekonomian: Hedatzailea (eskari agregatua handitzeko zergak jaisten direnean edo gastu publikoa handitzen denean), Murriztatzailea (zergak igotzen direnean edo gastu publikoa murrizten denean).

Deskargatu

PDF Word HTML