Merkatu Indarrak eta Makroekonomia: Oreka, Politika eta Dirua

Ekonomia8,36 KB

Merkatuaren Barne Indarrak

Herrialde bateko ekonomia eragileen portaeraren araberakoak dira, eta eskaintza eta eskari agregatuaren joko askean adierazten dira.

Prezioen Batez Besteko Maila

Ekonomia bateko ondasunen eta zerbitzuen prezioen batez besteko hazkundeari egiten dio erreferentzia.

Eskari Agregatua

  • Familien kontsumoa (kontsumo pribatua)
  • Enpresa inbertsioa
  • Gastu publikoa
  • Esportazioen saldo garbia (esportazio gordinen eta inportazioen arteko kenketatik ateratzen den emaitza)

Prezioen batez besteko maila jakin bat izanik, familiek, enpresek, sektore publikoek eta atzerritarrek ekonomia horretan egiten duten gastu osoa da.

Kontsumo eta Inbertsio Pribatua

  • Ondasun iraunkorra: telebista, kotxea.
  • Ondasun galkorra: elikagaiak, jantziak, botikak.
  • Zerbitzuak: garraioa, hezkuntza, komunikazioa, osasungintza.

Aurrezkia

Magnitude bat da, eskari agregatuaren atala ez dena baina oso garrantzitsua edozein ekonomiatarako. Aurrezki pertsonala errenta erabilgarritik kontsumitzen ez den zatia da.

Inbertsioa

Asetzeari uko egiten dion ekintza da, etorkizunean asetze handiagoa izatearen truke.

Enpresa Inbertsioa

Inbertitzea zeharka giza beharrak asetzen dituzten ondasunak eskuratzea da, alegia, beste ondasun batzuen ekoizpenean laguntzen duten ondasunak eskuratzea.

Bi funtzio:

  • Eskariari tira egiten dio: eskaria handitzen da enpresa batek inbertsio ondasunak edo kapital ondasunak erosten dituenean.
  • Herrialde bateko instalatutako ekoizpen ahalmena handitzen du: ondasun kapitalak pilatzen baitira eta, beraz, epe luzerako ekonomia hazkundea sustatzen du.

Hiru kategoria:

  • Plantan eta ekipamenduan egindako inbertsioa
  • Eraikuntza
  • Izakinen aldakuntza

Inbertsioa Baldintzatzen Duten Faktoreak

  • Zikloari lotutako sarrerak: enpresa ikuspegitik, inbertitzea interesgarria izango da sarrera handiagoak lotzen badira, enpresak gehiago salduko badu.
  • Kostuak: kapital ondasunen kostua zehaztea zailagoa da beste ondasun mota batzuen kostua kalkulatzea baino, hainbat urtetan ateratzen baitzaie etekina.
  • Interes tasa: maileguan hartutako dirua erabiliko bada inbertitzeko, kontuan hartu behar da zein den diruaren prezioa, zenbatekoa den interes tasa.
  • Zergak: gastua direnez, enpresa etekina murrizten dute zergek.
  • Erabilitako ekoizpen ahalmena: merkatuaren eskariari erantzuteko dituen ekoizpen instalazioen araberakoa da.
  • Etorkizuneko espektatibak: inbertitzeko erabakia zenbaki kontua soilik balitz, sarrerak ken kostua egitea ez litzateke zaila izango inbertsioa egin erabakitzea ala ez.

Inbertsioaren Eragin Biderkatzailea

  • Joera marjinala: kontsumitzeko pertsonek errenta handiagoa dutenean zenbat ondasun eta zerbitzu gehiago kontsumitzen dituzten neurtzen du.
  • Inbertsioaren biderkatzailea: inbertsioa handitzean ekonomiak oro har izaten duen errenta hazkundea.

Eskaintza Agregatua eta Haren Kurba

  • Prezioen batez besteko maila: faktore nagusia da.
  • Ekoizpen kostuak
  • Enpresa espektatibak

Eskaintza agregatuak zer ekoizpen kantitate saltzeko prest leudekeen enpresak adierazten du, batez besteko prezio eta ekoizpen kostu jakin batzuetan.

Oreka Makroekonomikoa

Faktore hauen elkarrekintzaren orotarako emaitza izango da merkatuaren barne indarraren, gobernuaren ekonomia politikaren eta merkatuaren kanpoko nahaste kontrolaezinen eta iragarrezinen elkarrekintzarena.

Ezaugarriak: erabiltzen ez diren baliabideak daude eta egonkortasuna aldi baterakoa da soilik.

Politika Makroekonomikoa

Estatuak ekonomia jardueran esku hartzeko eta herrialdearen bilakaera ona errazteko hartzen dituen neurriei eta erabiltzen dituen tresnei deritze.

Motak: ekonomia hazkundea, enplegu betea eta prezioen egonkortasuna.

Irizpideak: iraunkortasuna eta ekitatea.

Motak: zerga politika, moneta politika, kanpo politika eta errenta politika.

Definizio zehatzagoa: Estatuak ekonomian esku hartzeko baliatzen dituen moduak dira, ekoizpenarekin, enpleguarekin eta prezioekin lotutako ekonomia helburuak lortzeko, ekonomia aldagaietan eraginez, zergetan, gastu publikoan eta diruaren prezioan eraginez adibidez.

Zerga Politika

Sektore publikoak funtsak bilduz eta gastu publikoen aplikazioaren bidez nahita bideratzen duen jarduketari, estatuak finkatutako helburuak lortzeko.

Motak: eraginak ekonomian.

Zerga tresnak:

  • Ahalmeneko zerga politikak: obra publikoetarako programak, enplegu eta prestakuntza planak, transferentzia programak eta zerga tasen aldaketa.
  • Egonkortzaile automatikoak: zerga proportzionalak, zerga gehigarriak, gizarte kotizazioak, langabezia prestazioak.

Dirua

Truke bitartekoa edo ordainketa eta kobrantza bitartekoa da.

Diru Fiduziarioaren Oinarria

Pertsonok hura denok oro har onartutako truke bitarteko gisa erabili ahal izango dugulako konfiantza.

Diruaren Prezioa

Maileguan hartutako kapitalaren zerbitzuen truke egiten den ordainketa da.

Interes Tasa Ezartzeko Faktoreak

  • Eragiketaren arriskua
  • Likidezia
  • Maileguaren iraupena

Diru Fiduziario Motak

  • Legezko dirua
  • Banku dirua
  • Ageriko gordailuak eta aurrezki gordailuak
  • Epe finkorako gordailuak

Diru Eskaintza

Ekonomia jakin batean zirkulazioan dagoen dirua da.

Diru Agregatua

Zenbait diru mota biltzen dituen magnitudeari deritzo.

Banku Jarduera

Aurreztaileen legezko dirua jasotzea, finantzaketa behar duten ekonomia eragileei maileguan emateko.

Erreserba Zatikatua

Jasotako gordailu guztietatik bankuak ez aktibo gordetzen duen diruaren ehunekoa, bezeroek dirua atera nahi dutenean berehala erantzun ahal izateko.

Banku Zentrala

Erakunde publikoa da, botere politikoarekiko independentea eta, besteak beste, banku sistemaren funtzionamendua kontrolatu eta ikuskatzeko funtzioa du.

Legezko Kutxa Koefizientea

Banku zentralaren aginduz banku sistemako erakundeek ez aktibo duten legezko diruaren ehunekoa, dela bezeroek dirua atera nahi dutenerako baliabideak izan ditzaten, dela interes orokorreko arrazoiengatik.

Banku Diruaren Biderketa

Bankuan hasierako gordailua egin ondorenetik banku sistemaren barnean legezko diruak izaten duen gehikuntza da.

Moneta Politika

Moneta agintaritzak (herrialde bakoitzeko banku zentralak edo euroguneko herrialdeetan Europako Banku Zentralak) lortu nahi dituen helburuak erdiesteko hartzen dituen neurriei eta zirkulazioan dagoen diru kantitatea edo diruaren prezioa aldatuz gauzatzen ditu.

Eurosistema

Europako Banku Zentrala eta euroa moneta moduan hartu duten EBko herrialdetako banku zentralak adierazteko aukeratutako terminoa. Euroguneko moneta politika bateratua ere adierazten du eta, ikusi dugunez, prezioen egonkortasunari eustea du helburu.

Kreditu Kooperatibak

Interes eta behar berak dituzten pertsona fisiko eta juridikoen elkarteak dira, enpresa jarduera jakin bat egiten dutenak eta emaitza ekonomikoak soberakin deritze (ez etekin, bestelako enpresek ez bezala), lehentasunezko helburu honetara bideratzen dituztenak, aurrez adostutako elkarte funtsak bermatzera.

Burtsa Indizea

Merkatu jakin baten bilakaeraren adierazlea da, titulu adierazgarrienen kotizazio jokabidea aintzat hartzen duena. Titulu horiek enpresaren garrantziaren edo likidezia mailaren arabera aukeratzen dira.

Aduana Lurraldea

Salgaien zirkulazio askea duen eremu grafiko bat da eta ez du nahitaez bat etorri behar herrialde jakin baten muga politikoekin.

Abantaila Konparatiboaren Teoria

Nazioarteko merkatuan ahalik eta modu efizienteenean truka ditzaketen ondasunen eta zerbitzuen ekoizpenean espezializatzen saiatzen diren lurraldeak.

Protekzionismoa

Herrialde batean, herrialdeko industria babesteko helburuz atzerriko produktuen sarrera mugatzeko hartutako neurrien multzoa.

Truke Tasa

Dibisa horrek beste batekiko duen prezioa adierazten du.

Deskargatu

PDF Word HTML