Tributuen Bilketa: Funtzioa eta Prozedura
IKASGAIA: Tributuen Bilketa
Tributuen Bilketaren Funtzioa
Zorra ez bada ordaintzen borondatezko epealdian, exekuzio aldia hasten da. Sistema hori Bizkaian aplikatuko da zuzen. Estatuan eta Gipuzkoan bere sistema aplikatzen da. Ez da hain automatikoa, eta aukera gehiago daude. Aurresuposamendua beti zorrak likidatua egon behar duela da, baina gaizki egiten baduzu orduan Administrazioa sartzen da. Epe honetan zorra exekutatu ahal da, premiamendu prozedurari jarraituta. Errekarguez gain, premiamenduzko probidentzia emateko aukera dago eta hau oso kaltegarria da.
TLO 1995ean aldatu zenetik exekuzioa epea zuzenean hasten da borondatezko epea ez bada ordaintzen. Horregatik exekuzio aldia eta premiamendu prozedura ez dira gauza bera. Azken hau ez da modu automatikoan hasten, behar da espresuki egindako egintza administratibo bat, titulu exekutiboa, eta honi premiamendu probidentzia deitzen zaio. Administrazioari eta subjektuari jakinarazi arte zorra exekuzio aldian ordaindu ahal da. Premiamendu prozedura erabiltzen da zordunaren ondarea exekutatzeko.
TLO-ren 160 artikuluak dio bilketa dela funtzio administratiboen egikaritzea eta helburua dute tributu zorra kobratzea. Beraz, ezaugarriak dira:
Bilketaren Ezaugarriak
- Funtzio administratiboa: ahalmen eginbehar bat da, ahalmenaz gain nahita nahiez egin behar duen gauza delako.
- Organo administratiboak egiten du: Finantza erakundeek parte hartzen dute tributuen bilketan, baina ezin dute agindurik eman, ez baitira kudeaketa organoak.
- Bilketak ez ditu hartzen bakarrik tributuak: zuzenbide publikoko beste sarrerak ere bereganatzen ditu.
- TLO-ren 160.2 artikuluaren arabera, bilketa egin ahal da borondatezko epealdian eta exekuzio aldian: Exekuzio aldian egiten da tributua ez denean ordaindu borondatezko epealdian, administrazioak subjektuaren ondasunak enbargatzen ditu eta gero besterendu, berak bakarrik, auzitegien parte hartzerik gabe.
TLO 162.1 artikuluan daude epeak. Autolikidazioaren kasuan tributu bakoitzaren araudiak ezarritako epea erregelamenduak ezartzen du epe bat eta hori egin behar duzu.
Isilbidezko Hipoteka
- Eskubide erreala, automatikoa: (ez da egin behar, ez inskribatu).
- Lehentasunaren orokorra baino lehen dago: horregatik lehentasun berezia ere deitzen zaio.
- Eragina du gauzaren gain: ez du garrantzirik eskualdatu izanak (eskubide erreala bai). Ez du eraginik beste hartzekodunak izateak edo ez.
- Batzuetan jurisprudentziak afekzio eskubide gisa definitu du: (erantzukizun subsidiarioa), eta beste autore batzuk lehentasun berezia, beste hartzekodunak eskatuz.